Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako frankismoa: Gerra Zibila ondoren eta ekonomia

Historia4,11 KB

Testuingurua: Gerra Zibila ondoren eta diktadura

Gerra Zibila amaitu ondoren, Espainian ia 40 urteko diktadura ezarri zen. Iraupen handia hainbat arrazoirengatik azaldu da: barne-aldaketa, egokitzapen gaitasun handia, eta beste faktore sozial eta politiko batzuen ondorioa. Hasieran herrialdea eraberritu behar izan zen Gerra Zibilarengatik, eta sistema politiko berria egonkortu egin zen.

Nazioarteko testuingurua eta Bigarren Mundu Gerra

1939an II. Mundu Gerra hasi zen; hasieran Espainia neutrala izan zen, baina geroago jarrera aldatu zuen. 1943an Italiak porrot egin zuen; AEBk krisi ekonomikoa izan zuen eta aldi berean aliatuen alde zegoen. Gatazka bukatutakoan, esperantzan konfiantza gutxi zegoen. 1947an Gerra Hotza hasi zen mundu-mailan.

Autarkiaaren

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako frankismoa: Gerra Zibila ondoren eta ekonomia" »

Euskal Estatutuaren Historia eta Gerra Zibila (1933-1939)

Historia2,57 KB

Nazionalistek, berriz, estatutuaren alde egin zuten eta 1933an baiezkoa atera zen. Hala ere, urte hartako hauteskundeetan CEDAk (eskuindarrak) irabazi zuen eta proiektua bertan behera utzi zuen.

1936ko otsaileko hauteskundeetan Fronte Popularrak (ezkertiarren koalizioak) irabazi zuenean, Parlamentuan batzorde berria sortu zen (Prieto buru eta Agirre idazkari) eta aurreko proiektuetan oinarrituz, 1936ko ekainerako proiektu berria prestatu zen.

1936ko uztailaren 18an Francok estatu kolpea eman zuen eta Gerra Zibila hasi zen. Nafarroa (konspirazioaren gune nagusietako bat, Mola jenerala baitzegoen) eta Araba erraz menperatu zituzten. Gainera, Karlistek erreketeak (Karlisten talde armatuak) sortu zituzten, eliztar askoren laguntzaz.

Gipuzkoako eta

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Estatutuaren Historia eta Gerra Zibila (1933-1939)" »

Euskal Gobernua erbestean: II. Mundu Gerra eta Baionako Ituna

Historia2,33 KB

Euskal Gobernua erbestean: 1936-1939

1936-1939ko Espainiako Gerra Zibilaren barruan, Bizkaia 1937an bando nazionalaren menpe erortzean eta, batez ere, Katalunia erortzean, Euskal Gobernuak bi erronka nagusi izan zituen: alde batetik, bere biziraupena antolatzea erbestean eta, bestetik, bere helburu eta lan handienak Frantzian zeuden milaka errefuxiatuen laguntzara bideratzea. Horrekin batera, Jose Antonio Agirre lehendakariak eta EAJk euskal oposizioaren lidergoa mantendu zuten, indar eta erakunde politiko guztien arteko kohesioa lortuz.

II. Mundu Gerra eta lehendakariaren estrategia

II. Mundu Gerraren hasieran eta Alemaniaren hasierako garaipenen ondorioz, Euskal Gobernuko kideen dispertsio handia gertatu zen. Hala ere, lehendakariaren begirada...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Gobernua erbestean: II. Mundu Gerra eta Baionako Ituna" »

Euskal Autonomia Estatutuaren Oinarriak eta Egitura

Historia2,29 KB

Estatutuan xedaturikoaren arabera, hautatutako gobernu sistema **parlamentarioa** zen, eta, beraz, **Eusko Legebiltzarra** sortu zuten. Hirurogeita hamabost diputatuk osatzen zuten, lurralde historiko bakoitzeko hogei eta bost ordezkarik. Era berean, botere exekutiboa **Eusko Jaurlaritzaren** esku geratu zen eta horren buruzagitza lehendakariarengan.

Autonomia estatutuaren oinarria foruak eta eskubide historikoak ziren, konstituzio testuan bertan biltzen eta onartzen zirenak.

Eskumen Bereziak eta Finantzaketa

Hori dela eta, hezkuntzaren esparruan, adibidez, erabateko eskumenak izateko aukera aitortu zitzaion erkidegoari, baita bertako polizia izatekoa ere. Horrez gain, barneko lurralde antolaketa berezia eta **kontzertu ekonomikoan** oinarritutako...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Estatutuaren Oinarriak eta Egitura" »

Primo de Riveraren Diktadura: Arrazoiak, Gertaerak eta Erorketa

Historia3,08 KB

Primo de Riveraren Diktadura: Arrazoiak eta Ondorioak

Primo de Riverak estatu kolpearen arrazoiak adierazi zituen:

  • Txandaketa sistema kazikismoarekin amaitzea.
  • Gizarte gatazkekin bukatzea, Iraultza sozialaren arriskua ekiditeko.
  • Batasun nazionala arriskuan zegoen, periferiako nazionalismoen gorantz zihoan indarrean bermatu zen.

Militarrek estatu arazoak konpontzeko, beraien betiko mesfidantza azalduko dute, armadaren beharra ezinbestekoa zela erakutsi nahi zuten. Primoren kolpeak ziklo hau itxiko du.

Kolpearen alde, erregea, armada eta eliza, aristokratak, oligarkia, industria eta finantza burgesia azalduko zaizkigu. Kontra, aldiz, CNT eta PCE errepublikarrak.

1918an Lehen Mundu Gerra bukatzean, Europan demokrazia liberala krisian zegoen.

Primoren

...
Jarraitu irakurtzen "Primo de Riveraren Diktadura: Arrazoiak, Gertaerak eta Erorketa" »

Espainiako Trantsizioa: Arias Navarroren Gobernua (1975-1976)

Historia2,03 KB

Trantsizio garaiko gertakari politikoak

Monarkiaren lehen gobernua

Arias Navarroren agintaldia 1975eko azaroan hasi zen eta 1976ko uztailera arte iraun zuen.

1. Sektore immobilista

Arias Navarrok proposatutako gobernu-programak aldaketa mugatua bultzatu nahi zuen, frankismoko sektore kontserbadoreenekin hitzartua. Erreformak, besteak beste, biltze- eta elkartze-eskubidea jasotzen eta arautzen zuen, baita prentsa-askatasunari zein Gorteen erreformari buruzko xedapenak ere.

Itxurak itxura, ustezko erreforma edo aldaketa horren helburu nagusia immobilismoaren alde egitea zen. Arias Navarroren gobernuak ez zuen inondik inora sistema demokratiko bat abian jartzeko asmorik. Erregimen frankistari aurre egin ziezaiokeen aukera ideologiko orok bazterturik...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa: Arias Navarroren Gobernua (1975-1976)" »

1936ko Euskadiko Estatutu Autonomikoa: Ibilbide Historikoa

Historia6,13 KB

Sarrera eta Testuingurua (1931-1936)

1931ko apirilean, Espainiako II. Errepublika ezarri zen. Garai zaila eta gatazkatsua hasi zen, non alderdi politikoak, gizarte mugimenduak eta biztanleria bera gero eta gehiago banatu ziren bi taldetan: Errepublikaren aldekoak eta eskuineko mugimenduak.

Euskadiren Banaketa Politikoa

Euskadin, euskaldunak ia probintziaka banandu ziren: Bizkaia eta Gipuzkoa abertzale eta errepublikanoak ziren, eta Nafarroa eta Araba, berriz, eskuinaldera eta Errepublikaren aurka zeuden. Gatazka egoera hori 1936ko uztailaren 17an armadaren zati batek bultzatutako altxamenduan islatu zen.

Altxamenduak ez zuen arrakastarik izan hasieratik, baina Errepublikako Gobernuak ere ezin izan zuen ordena mantendu, eta hiru urteko gerra zibil...

Jarraitu irakurtzen "1936ko Euskadiko Estatutu Autonomikoa: Ibilbide Historikoa" »

1939ko otsailaren 13ko lege frankista eta ondorioak

Historia3,28 KB

Testu juridikoaren testuingurua

Lehen mailako testu juridiko hau Estatuaren Boletín Ofizialean argitaratu zen 1939ko otsailaren 13an. Gobernu frankistak idatzitako lege hau Espainiako biztanleei (batez ere «gorriei») zuzentzen zaio. Idea nagusia Mugimendu Nazionalaren aurka jardun zutenak zigortzea da. Gobernu frankistak II. Errepublika eta gerra zibilean Espainiari «asaldurak jasanarazi» zizkioten «gorri» guztiak zigortu nahi ditu: lehenik eta behin ekintza hauen erantzule deklaratuz, eta ondoren armadako, magistraturako eta Falange Españolako kideek ezarriko dizkieten zigorrak betez.

Legearen efektuak eta debekuak

Era berean, Fronte Popularra osatzen zuten partidu politiko guztiak legez kanpo geratzen dira eta beren eskubide eta ondasunak...

Jarraitu irakurtzen "1939ko otsailaren 13ko lege frankista eta ondorioak" »

1978ko Espainiako Konstituzioa: Historia eta Garrantzia

Historia1,8 KB

1978ko Espainiako Konstituzioa: Testuingurua eta Analisia

1978ko Espainiako Konstituzioa (1978-12-29) lehen mailako dokumentu historikoa da, izaera juridiko argia duena. Espainiako alderdi politiko nagusien arteko adostasunaren emaitza da.

Onarpen prozesua

  • Gorteek onartua: 1978ko urriaren 31n.
  • Erreferenduma: 1978ko abenduaren 6an.
  • Argitalpena: Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), 1978ko abenduaren 29an.

Egitura eta printzipioak

Testuaren egitura sarrera batek, 6 artikuluk, xedapen gehigarriek eta xedapen indargabetzaileak osatzen dute. Sarreran, Joan Karlos I.a erregeak konstituzioaren onarpena eta herriaren berrespena jakinarazten ditu.

Espainia zuzenbide-estatu sozial eta demokratiko gisa eratzen da, non askatasuna, justizia, berdintasuna eta pluralismo...

Jarraitu irakurtzen "1978ko Espainiako Konstituzioa: Historia eta Garrantzia" »

Euskeldun Batzokija (1894): Estatutuen Azterketa

Historia3,86 KB

Iturriaren Azterketa

Lehen mailako iturria da, gertaerak gertatzen diren unean idatzitakoak direlako, 1894an hain zuzen. Formari dagokionez, juridikoa da, estatutu bat delako, Euskeldun Batzokija elkarte nazionalista antolatzen zituen arauak biltzen dituena. Edukiari dagokionez, testu politikoa da, alderdi nazionalistaren estatutua delako. Testu publikoa da, edonork ezagutu zezakeelako Bizkaitarra egunkarian argitaratu baitzen.

Egileak eta Jasotzaileak

Egileak elkartearen sortzaileak izan ziren: Luis eta Sabino Arana. Sabino Arana Bilbon jaiotako politikari, idazle, euskalari eta ideologia abertzaleen sustatzaile nagusia izan zen. Bere anaia Luisen eraginez, Euskal Herria euskaldunen aberria zela konbentzitu zen. 1895. urtean, EAJ-PNV eratu zuen....

Jarraitu irakurtzen "Euskeldun Batzokija (1894): Estatutuen Azterketa" »