Euskeldun Batzokija (1894): Estatutuen Azterketa

Historia3,86 KB

Iturriaren Azterketa

Lehen mailako iturria da, gertaerak gertatzen diren unean idatzitakoak direlako, 1894an hain zuzen. Formari dagokionez, juridikoa da, estatutu bat delako, Euskeldun Batzokija elkarte nazionalista antolatzen zituen arauak biltzen dituena. Edukiari dagokionez, testu politikoa da, alderdi nazionalistaren estatutua delako. Testu publikoa da, edonork ezagutu zezakeelako Bizkaitarra egunkarian argitaratu baitzen.

Egileak eta Jasotzaileak

Egileak elkartearen sortzaileak izan ziren: Luis eta Sabino Arana. Sabino Arana Bilbon jaiotako politikari, idazle, euskalari eta ideologia abertzaleen sustatzaile nagusia izan zen. Bere anaia Luisen eraginez, Euskal Herria euskaldunen aberria zela konbentzitu zen. 1895. urtean, EAJ-PNV eratu zuen. Jasotzaileak Bilboko alderdiaren kideak ziren (euskal herritar nazionalistak).

Testuinguru Historikoa

Garaiari dagokionez, 1894an Euskeldun Batzokija sortu zenean idatzi zen, Maria Kristinaren erregeordetzan (1885-1902) eta Sagasta gobernuburu zela. Nazionalismoaren gorakada hasi zen, Euskeldun Batzokija sortu zelako.

Euskeldun Batzokijaren Ibilbidea

Batzoki honen bizitza laburra izan zen, 30 inguru kide kanporatuak izan zirelako. Hala ere, 120 kide izatera iritsi zen. Azkenean, 1895ean gobernadoreak batzokia itxi zuen, batzuen iritziz hasierako helburu kulturala betetzen ez zuelako. Euskeldun Batzokijaren sorreraren helburu nagusia Aranaren abertzaletasunaren aldekoak erakartzea izan zen. Sabino Aranak nazionalismoaren printzipioak modu defendatzaile eta baztertzailean planteatu zituen. Beraz, kanpotik zetorren eragina baztertzen zen (industrializazioa, zentralismoa, etorkinak, etab.). Hori zela eta, euskal nazionalismoak eragin eskasa izan zuen gizarteko beste sektoreetan, hots, langileengan eta goi-mailako burgesiarengan.

Estatutuen Eduki Nagusiak

Estatutua osatzen duten zortzi artikuluetan, 1894an eratutako Euskeldun Batzokijaren arauak eta oinarriak zehazten dira:

  • 1. art. Aisialdirako zentro bilbotarra da, non “Jaun Goikua eta Lagi-Zarra” lema duen eta ideia horien jarraitzaile den jendea dagoen.
  • 2. art. Bizkai Batzar deituriko Bizkaiko Elkarte Nagusia sortzean, Batzokia haren mende geratuko dela zehazten da.
  • 3. art. Bizkaia "katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da", bai barneko harremanetan, bai besteekikoetan.
  • 4. art. Bizkaiaren independentzia aldarrikatzen da: "Bizkaia askatasunez birsortuko da". Foruak berrezarri nahi zituzten, Cánovasek deuseztatu zituelako. Tradizioak berreskuratu eta euskararen defentsa nahi zituzten, hizkuntza ofiziala bihurtuz, perfektuenetariko bat zela uste zutelako. Haien ustez, arraza garbia soilik biziko zen Euskal Herrian, imigranteek ohiturak, erlijioa eta morala hondatzen baitzituzten.
  • 5. art. Elizaren eta Estatuaren arteko harremana: Haien artean harmonia egongo da.
  • 6. art. Elizaren eta Estatuaren arteko harremana: Bereizketa ere bai.
  • 7. art. Elizako arauak eta aginduak Estatuaren gainean daude; Euskadiko barneko bizitzak Elizak zuzendu behar du. Beraz, Bizkaia konfesionala izango dela aldarrikatzen da.
  • 8. art. Bizkaiak bere autonomia izango du eta gainontzeko euskal lurraldeak berarekin elkartu ahalko dira, “bere hizkuntza, fedea, ohiturak, arraza eta izaera kontuan hartuta”, Euskalerria sortuz, adierazten da. Euskal Estatu Konfederala defendatuko zuen Sabino Aranak. Konfederazio honek giza arloetan eta atzerriko harremanetan izango zuen eragina.

Deskargatu

PDF Word HTML