Euskal Estatutuaren Historia eta Gerra Zibila (1933-1939)

Historia2,57 KB

Nazionalistek, berriz, estatutuaren alde egin zuten eta 1933an baiezkoa atera zen. Hala ere, urte hartako hauteskundeetan CEDAk (eskuindarrak) irabazi zuen eta proiektua bertan behera utzi zuen.

1936ko otsaileko hauteskundeetan Fronte Popularrak (ezkertiarren koalizioak) irabazi zuenean, Parlamentuan batzorde berria sortu zen (Prieto buru eta Agirre idazkari) eta aurreko proiektuetan oinarrituz, 1936ko ekainerako proiektu berria prestatu zen.

1936ko uztailaren 18an Francok estatu kolpea eman zuen eta Gerra Zibila hasi zen. Nafarroa (konspirazioaren gune nagusietako bat, Mola jenerala baitzegoen) eta Araba erraz menperatu zituzten. Gainera, Karlistek erreketeak (Karlisten talde armatuak) sortu zituzten, eliztar askoren laguntzaz.

Gipuzkoako eta Bizkaiko egoera

Gipuzkoan, hasieran altxamenduak porrot egin zuen; izan ere, anarkistek atzera bota zituzten militarrak eta Bizkaian ez ziren ezer egiten ausartu. Dena den, Irailaren amaierarako ia Gipuzkoa guztia hartzea lortu zuten, Elgeta izan ezik.

Elgetako Estatutua eta Eusko Jaurlaritza

  • Urriaren 1ean Elgetako Estatutua onartu zen (Izena sinbolikoa zen), baina egoera zela eta, Bizkaian bakarrik aplikatu zen.
  • 1936-1937 artean Eusko Jaurlaritza sortu zen, Agirre lehendakari zelarik.
Autonomiaren aldeko antolaketa

Nazionalistak (autonomia zela eta ezkertiarrekin bat egin zutenak) hobeto antolatzen hasi ziren eta Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mendietan lubakiak eraiki zituzten. Horrez gain, Eusko Gudarostea sortu zuten eta 1937ko apirilera arte frontea Bizkaia eta Gipuzkoa artean mantentzea lortu zuten. Euskal armada batailoietan zegoen antolatuta, alderdi bakoitzak berea zeukan.

Gerraren amaiera Bizkaian

Azkenean, Agirrek hartu zuen gerraren zuzendaritza, baina zenbait arazo izan zituen. Esaterako, artileria eta hegazkin eza, nazionalek ez bezala, Alemania eta Italiaren laguntzak baitzituzten.

1937ko apirilean, Molak, hegazkinak erabiliz Bizkaia erasotu zuen (Durango eta Gernika aipagarrienak). Bilboren kasuan, “Cinturón de Hierro” deituriko harresia eraiki zuten, baina Goikoetxea, harresiaren egilea, Nazionalen aldera pasatu zenez, 1937ko ekainaren 19an haien esku geratu zen hiria eta Frankismoa ezarri zen Euskal Herrian. Gerra Zibilak 1939 arte iraun zuen Espainian eta Eusko Jaurlaritzak erbestean jarraitu zuen bere lana, Francoren erregimenaren aurka.

Deskargatu

PDF Word HTML