Primo de Riveraren Diktadura: Arrazoiak, Gertaerak eta Erorketa

Historia3,08 KB

Primo de Riveraren Diktadura: Arrazoiak eta Ondorioak

Primo de Riverak estatu kolpearen arrazoiak adierazi zituen:

  • Txandaketa sistema kazikismoarekin amaitzea.
  • Gizarte gatazkekin bukatzea, Iraultza sozialaren arriskua ekiditeko.
  • Batasun nazionala arriskuan zegoen, periferiako nazionalismoen gorantz zihoan indarrean bermatu zen.

Militarrek estatu arazoak konpontzeko, beraien betiko mesfidantza azalduko dute, armadaren beharra ezinbestekoa zela erakutsi nahi zuten. Primoren kolpeak ziklo hau itxiko du.

Kolpearen alde, erregea, armada eta eliza, aristokratak, oligarkia, industria eta finantza burgesia azalduko zaizkigu. Kontra, aldiz, CNT eta PCE errepublikarrak.

1918an Lehen Mundu Gerra bukatzean, Europan demokrazia liberala krisian zegoen.

Primoren Diktaduraren Ezaugarriak (1923-1930)

Primoren diktadura bi aldiz izan zen; 1925 arte gobernu kide guztiak militarrak ziren. Primok pronuntziamendu militarreko diskurtsoa erregenerazionistarekin jantzi zuen.

Konstituzioa eteten du, monarkia onartuz. Alderdiak eta sindikatuak galarazi zituen. CNT eta PCEk errepresio gogorra jasan zuten. Estatuaren egitura berria korporatibismoarekin loturik dago.

Marokoko Auzia

Annual eta Mont Arruiteko porrotak jaso ondoren, Primo uztearen alde agertuko da. Espainolak, armada indartu eta berritu ondoren, Abd el Krim garaituko dute. Primori garaipen honek izugarrizko ospea ematen dio.

Direktorio Zibila

Arlo ekonomikoan, estatuaren kapitalismo nazionala nabari da, monopolioa eratuz. Ekonomiako sektore garrantzitsuenak nazionalizatuko ditu, atzerriko kapitala ekarri eta komite partidarioak osatuko zituen eta milaka etxe eraiki zituzten.

Diktaduraren azken krisialdia 1929ko hondamendiaren eragina Espainiara berandu ailegatuko zen eta diktadoreari aurre egingo zioten.

Oposizioan era askotako taldeak bildu ziren: errepublikarrak, intelektualak eta unibertsitateko mundua.

Diktaduraren Erorketa

Alfontso XIII.ak, gobernu buru bezala Berenger jartzen du eta oposizioa antolatzen da 1930. urteko ituna sinatuz. Bertan errepublikanoak, intelektualak, PSOE eta UGT bilduko dira. Diktadura kanporatzeko komite iraultzailea osatuko dute.

Greba orokorra ez zen atera eta Jakan, Galan eta Garciak porrota jaso zuen. Erregeak Berenger kendu eta Aznar jarriko du.

Errepublikaren Gainbeherakada

35-Estatu Errepublikanoen Gainbeherakada: Giralek, ejerzitua disolbatu eta armak alderdi eta sindikatutako milizien artean banatu zituen. Honela, botereen zatiketa sortu.

1936. urtean, Gobernu zentralaren gobernua milaka puskatan hautsi zen. Madril arriskuan ikustean, Largo Caballero gobernuburu izendatu zuten. Gobernua Valentziara lekuzaldatu zen. Euskadiri Estatutu autonomia aitortu zitzaion.

Deskargatu

PDF Word HTML