1939ko otsailaren 13ko lege frankista eta ondorioak

Historia3,28 KB

Testu juridikoaren testuingurua

Lehen mailako testu juridiko hau Estatuaren Boletín Ofizialean argitaratu zen 1939ko otsailaren 13an. Gobernu frankistak idatzitako lege hau Espainiako biztanleei (batez ere «gorriei») zuzentzen zaio. Idea nagusia Mugimendu Nazionalaren aurka jardun zutenak zigortzea da. Gobernu frankistak II. Errepublika eta gerra zibilean Espainiari «asaldurak jasanarazi» zizkioten «gorri» guztiak zigortu nahi ditu: lehenik eta behin ekintza hauen erantzule deklaratuz, eta ondoren armadako, magistraturako eta Falange Españolako kideek ezarriko dizkieten zigorrak betez.

Legearen efektuak eta debekuak

Era berean, Fronte Popularra osatzen zuten partidu politiko guztiak legez kanpo geratzen dira eta beren eskubide eta ondasunak kenduko zaizkie.

Argitaratze-data eta kokapena

Testua 1939ko otsailaren 13an argitaratu zenez, ondoriozta daiteke gerra amaitu berrian kokatzen dela. Lege hau gerra zibila bukatu eta frankismoak berrogei urte inguru iraungo zuen aroaren hasieran kokatzen da.

Lehen arrazoi eta aurrekarien deskribapena

Kontuan izan behar dugu II. Errepublikan ezkerreko gobernua zegoela eta, beraz, Errepublikaren aurka altxatu ziren militarrek (Mugimendu Nazionala) euren aurkakoak etxaitzat zituztela. Mugimendu Nazionalak Espainiaren sistema zaharra berreskuratu nahi zuen: erlijioaren garrantzia, tradizioak eta monarkiaren aldeko baloreak defendatu ziren, eta gainerakoak «gorritzat» jotzen zituzten.

Gerra garaiko egoera eta garaipenaren faktoreak

Filosofia honek neurri handi batean eman zien garaipena gerra zibilean. Errepublikazaleek ez zuten altxatutakoek bezalako prestakuntza militarra eta koordinaziorik, eta nahiz eta armak eta dirua beren eskuetan egon, ez zuten garaiz eta ganoraz erantzuten jakin.

Gerra osteko jarraipena eta ondorio sozialak

Filosofia hori gerra bukatu ondoren ere jarraitu zen. Biolentzia ez zen gerrarekin batera bukatu; Espainiako biztanle ugari erbesteratu egin ziren eta beste asko fusilatuak izan ziren, bizirik geratu ez zirenak saihesteko neurri gisa.

Euskal Herriaren egoera

Euskal Herriaren egoera bereziki zaila zen; bere pentsakera nahiko foralista izaki, Autonomia Estatutua lortu eta Errepublikaren alde agertu zelako. Horrek gehiago zaildu zuen frankismoaren gatazka eta errepresioa bertan.

Frankismoaren egonkortzea Europan

Frankismoak berrogei urte inguru iraun zuen. Armadan oinarritutako gobernu honen ezaugarri nagusietako bat egoera berrietara egokitzeko erraztasuna izan zen; beraz, Europako diktadurak bukatu arren, frankismoak bere jarraitasuna ziurtatu zuen. Aliatu galtzaileak baztertuz eta irabazleei fabore eginez, itsura liberaleko legeak ezarriz, frankismoa maila jakin batean onartua izan zen Europan.

Gizarte gatazkak eta erresistentzia

Diktadurak gizarte gatazka eta egonezina sortu zituen ere (langile grebak, unibertsitateetako mugimenduak...).

Laburpena
  • Legea 1939ko otsailaren 13an argitaratu zen, frankismoaren garaian.
  • Helburua «gorriak» zigortzea eta Fronte Popularra desegitea izan zen.
  • Ondorio sozial handiak izan ziren: erbesteratzeak, fusilamenduak eta eskubideen kentzea.
  • Frankismoak Europa mailan egonkortasuna lortu zuen, nahiz eta barne gatazkak jarraitu.

Deskargatu

PDF Word HTML