Antzinako Erregimena: Gizartea, Ekonomia eta Ilustrazioa
Zer da Antzinako Erregimena?
Europan XVIII. mendean, politika, ekonomia eta bizimodua antolatzeko zegoen gizarte sistema zen.
Ezaugarriak
- Nekazaritza zen bizimodu nagusia.
- Gizartea estamentuetan banatuta zegoen.
- Monarkia absolutuak zeuden hainbat estatutan.
Pribilegiatuak eta pribilegiatu gabeak
Pribilegiatuak (Eskubideak)
- Ez zuten lanik egiten.
- Zergak kobratzen zizkieten pribilegiatu gabeei.
- Oso aberatsak ziren (milionarioak).
- Legeak beraiek egiten zituzten beraien alde.
- Luxuzko bizimodua zuten eta jauregi handietan bizi ziren.
- Erregea, noblezia eta kleroa ziren.
- Beraien artean ezkontzen ziren aberastasuna eta lurra mantentzeko.
Pribilegiatu gabeak
- Lana egiten zuten.
- Zerga oso altuak ordaindu behar zituzten.
- Bizimodu gogorra zuten eta gosea pasatzen zuten.
- Nekazaritzan