Europar Batasuna, Kohesioa eta Espainiako Autonomia-Eredua

Historia1,95 KB

Europar Batasuna: desorekak zuzentzen

Europar Batasunak herrialdeen arteko aldeak konpontzeko desorekak zuzentzen eta murrizten saiatzen da. Horretarako, funtsak banatzen ditu kideen artean. Bi motatako diru-laguntzak daude:

1. Egitura-funtsak

Eskualde eta jarduera konkretuei ematen zaizkien diru-laguntzak dira. Adibidez, krisian egon den lurralde bati edo industria bati laguntzeko, edo leku batean azpiegiturak eraikitzeko.

2. Kohesio-funtsak

Estatu pobreenen maila ekonomikoa hobetzeko eta aberatsagoekin zuten aldea txikitzeko sortu ziren. Esate baterako, 1990eko hamarkadan hegoaldeko lurraldeek (Espainia, Grezia, Portugal) eta Irlandak baliatu zituzten.

Zergatik irabazi zuten Brexit-aren aldeko botoek?

  • Burujabetza: Botere atzerritarrekiko mesfidantza eta errotutako euroeszeptizismoa.
  • Nagusitasun-sentimendua: Beste nazio batzuekiko jarrera nostalgikoa.
  • Immigrazioa: Xenofobiaren gorakada.

Espainiako autonomia-erkidegoak

Espainiako antolamendu politikoa deszentralizatzean sortutako funtsezko lurralde-entitatea da. 1978ko Konstituzioak autogobernua onartzen die. Guztira 17 erkidego eta bi hiri autonomo daude; Euskal Herri penintsularrean, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa ditugu.

Gogoratu Espainiak botere batzuk deszentralizatu dituela (autonomien esku) eta beste batzuk Europar Batasunari utzi dizkiola.

Erromako Ituna (1957)

Europako sei estatuk (Frantzia, Italia, Alemania, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo) sinatu zuten. Europako Ekonomia Erkidegoa sortu zen, aduana-batasuna eta Nekazaritza Politika Bateratua martxan jarriz.

Europar Batasuna

1992an Maastricht-eko Ituna sinatu zuten hamabi estatuk sortutako erakundea da. Lankidetza ekonomikoa eta politikoa sustatzea du helburu. Brexit-aren ondorioz, gaur egun 27 kide ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML