Antzinako Erregimena: Gizartea, Ekonomia eta Ilustrazioa

Historia3,44 KB

Zer da Antzinako Erregimena?

Europan XVIII. mendean, politika, ekonomia eta bizimodua antolatzeko zegoen gizarte sistema zen.

Ezaugarriak

  • Nekazaritza zen bizimodu nagusia.
  • Gizartea estamentuetan banatuta zegoen.
  • Monarkia absolutuak zeuden hainbat estatutan.

Pribilegiatuak eta pribilegiatu gabeak

Pribilegiatuak (Eskubideak)

  • Ez zuten lanik egiten.
  • Zergak kobratzen zizkieten pribilegiatu gabeei.
  • Oso aberatsak ziren (milionarioak).
  • Legeak beraiek egiten zituzten beraien alde.
  • Luxuzko bizimodua zuten eta jauregi handietan bizi ziren.
  • Erregea, noblezia eta kleroa ziren.
  • Beraien artean ezkontzen ziren aberastasuna eta lurra mantentzeko.

Pribilegiatu gabeak

  • Lana egiten zuten.
  • Zerga oso altuak ordaindu behar zituzten.
  • Bizimodu gogorra zuten eta gosea pasatzen zuten.
  • Nekazaritzan aritzen ziren gehienak.
  • Ezin zuten politikan parte hartu.

Nork osatzen zuen talde hau?

  • Nekazariak: Elikagaiak landatu.
  • Artisauak: Produktuak sortu (arropak, aulkiak…).
  • Arrantzaleak: Baleak arrantzatu.
  • Abeltzainak: Behiak, txerriak…
  • Baztertuak: Legedunak.
  • Esklaboak: Afrikako pertsonak.

Ekonomia

Mundu mailan merkataritza asko garatu zen. Ontziak egiteko, Euskal Herriko haritzak eta pagoak erabiltzen ziren. Ameriketatik Europara kafea, azukrea, kotoia eta tabakoa garraiatzen zituzten. Afrikatik espeziak ekartzen zituzten (pipermina, azafraia, kurry…).

Monarkia absolutua eta parlamentarioa

Absolutua

Europa osoan zegoen (Britania Handian izan ezik). Erregeak botere osoa zeukan:

  • Legeak egin.
  • Gobernatu eta agindu.
  • Epaitu.
  • Armadaren buruzagia izan.
  • Jainkoak ematen ziola botere hori justifikatzen zuen.

Errege ezagunak: Luis XVI.a (Frantzia), Karlos III.a (Espainia) eta Katalina II.a (Errusia).

Parlamentarioa

Ingalaterran sortu zen, erregearen botereak mugatuz parlamentuaren bidez.

Borboitarrak

1700. urtean, Ondorengotza Gerra gertatu zen Frantziako Borboitarren eta Austriako Habsburgotarren artean. Gerra Borboitarrek irabazi zuten eta Felipe V.a errege bihurtu zen.

Ilustrazioa

XVIII. mendean sortu zen. Pentsalari intelektualek (ilustratuek) pertsonen arteko berdintasuna nahi zuten. Ideia horiek Entziklopedian bildu zituzten (Diderot eta d'Alembert).

Pentsalari nagusiak

  • Montesquieu: Botere banaketa proposatu zuen (legegilea, betearazlea eta judiziala).
  • Rousseau: Pertsona guztiak berdinak eta askeak jaiotzen zirela zioen.
  • Adam Smith: Liberalismo ekonomikoaren sortzailea.

Arte estiloak: Neoklasikoa, Rokokoa eta Barrokoa

Neoklasikoa: Greziar eta Erromatarren estiloa. Arrazionala, simetrikoa eta geometrikoak erabiltzen zituen.

Barrokoa eta Rokokoa: Forma kurbatuak dituzte. Rokokoa barrokoa baino exageratuagoa da, pastel koloreak erabiltzen ditu eta sentimenduei garrantzia ematen die.

Liberalismoa

Merkataritza askatasuna eta zergarik gabeko mugak aldarrikatzen zituen sistema ekonomikoa.

Deskargatu

PDF Word HTML