Francoren Erregimenaren Lege Organikoa eta Diktaduraren Izaera

Historia2,17 KB

1950etik aurrera, Gerra Hotzaren testuinguruan eta EEBBren interesak direla medio, Francoren erregimenaren nazioarteko onespena ematen hasiko da. Erregimenari interesatzen zitzaion itxura demokratikoagoa ematea, are gehiago barrualdeko oposizio politikoa handitzen hasten zenean (1962ko Municheko batzarreko manifestua).

Erregimenaren Instituzionalizazioa

Francok lege honen bitartez erregimena erakundetzeari amaiera eman nahi zion. Hori dela eta, legedi honetan erregimenaren sei lege desberdin bildu ziren:

  • Lanaren Forua
  • Gorteak eratzeko Legea
  • Espainolen Forua
  • Erreferendum Legea
  • Estatuko Buruzagitzarako Ondorengotza Legea
  • Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea

Boterearen Zatiketa eta Kontrola

Legedi honen ezaugarri aipagarriena estatuburutza eta gobernuburutzaren zatiketa izango da, nahiz eta Francok kargu biak bere eskuetan mantendu Carrero Blanco gobernuburu izendatu arte, 1973an. Beste artikulu batean familiaren prokuradoreak (ordezkariak gorteetan) sortzea arautuko da, hauetatik herena herriak hautatuak.

Testu honen bitartez, itxura demokratikoagoa eman nahi bazion ere erregimenari (subiranotasun nazionala, familien ordezkariak izendatzeko aukera...), testuak erakusten duena Francoren erregimenaren izaera diktatoriala da: Franco da subiranotasunaren jabe “bakarra eta aldaezina”. Bere esku daude eskumen guztiak: aginte exekutiboa, legegilea, judiziala eta armadaren burutza.

Oposizioaren Indartzea

Lege Organiko horrek, nahiz eta estatuburutza eta gobernuburutzaren banaketa ezarri, ez zuen hori gauzatu 1973ra arte. Gobernuburuaren izendaketa Francoren ahalmena denez (“estatuburuak izendatuko du…”), honek argi erakusten du bizitza politiko guztia bere kontrolpean egoten jarraitzea nahi zuela. Garai honetako garapen ekonomikoak ez zuen, beraz, erregimenaren demokratizazioa ekarri. Itxiera horrek oposizioaren indartzea ekarriko du, bereziki 70eko hamarkadatik aurrera, langile mugimenduan, unibertsitate munduan eta oposizio politikoan.

Deskargatu

PDF Word HTML