Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako Autarkia (1939-1959): Ekonomia eta Gizartea

Historia2,31 KB

Frankismoaren Hasiera eta Ekonomiaren Egoera

Franco jeneralak, gerra zibila amaitu ondoren, nazioaren intereseko industriari laguntzea helburu zuen, krisialdian zegoen ekonomia hobetzeko. 1936ko urriaren 25ean gerra zibila bukatu eta erregimen frankista finkatu zen. 1940ko hamarkadan autarkia garaia hasi zen, eta ekonomiaren egoera oso larria zen, gosea eta miseria nagusitu baitziren.

Gerra Zibilaren Ondorioak eta Autarkia

Gerra zibila amaitu zenean, Espainia lur jota zegoen:

  • Demografia galera handia.
  • Ekonomia ahulduta.
  • Nekazaritza eta abeltzaintza produkzioaren jaitsiera.
  • Azpiegitura eta baliabideen suntsiketa.

Gainera, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, blokeo ekonomikoa jaso zuen. Gobernuak autarkia eta interbentzionismoa (Italia faxistaren eredua)...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Autarkia (1939-1959): Ekonomia eta Gizartea" »

Frankismoaren Oinarriak: Politika, Ideologia eta Gizartea

Historia5,8 KB

Oinarri Politikoak

Estatu berria konstituziorik, alderdi politikorik eta eskubide zibilik gabe sortu zen; hau da, legezkotasun demokratikorik gabe. Gabezia hori Oinarrizko Legeen bidez konpondu zen. Lege horiek erregimenaren beharren arabera aldarrikatu ziren, erregimena aurrera zihoan heinean:

  • Gorteak Eratzeko Legea (1942): Espainiarrek «ordezkaritza» organo bat zuten, teorian.
  • Espainiarren Forua (1945): Eskubideen eta betebeharren oinarrizko deklarazioa.
  • Erreferendum Nazionalaren Legea (1945).
  • Ondorengotza Legea (1947).
  • Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea (1958).

Gerra amaitzean, Franco Armaden Jeneralisimoa zen, bai eta Estatuko, gobernuko eta alderdi bakarreko burua ere. 1942an Gorteak eratu ziren, erregimenaren ordezkaritzak bazeudela...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Oinarriak: Politika, Ideologia eta Gizartea" »

Zona Nazionalaren Antolaketa eta Francoren Botere Hartzea

Historia2,93 KB

Zona Nazionalaren Hasiera eta Defentsa Junta

Militarrek mendean hartutako zona, "zona nazionala" izenekoa, diziplina militarrak eta gerra-egoeraren aldarrikapenak ezarritako ordena izan zen hasiera-hasieratik, eta Defentsa Nazionaleko Junta bat berehala antolatu zuten.

Lidergo Militarraren Aldaketa: Sanjurjoren Heriotza

1936ko uztailaren 20an, Sanjurjo jenerala hil zen Lisboan istripu batean; estatu-kolpearen buruzagitzat zuten Sanjurjo. Hori zela eta, matxinadak arrakasta izan zuen eta gerra piztu zenez, zuzendaritza militarrerako eta zonalde nazionaleko gobernurako lidergoaren arazoa planteatu zen.

Defentsa Nazionalerako Junta eta Lehen Neurriak

Uztailaren 24an, Defentsa Nazionalerako Junta eratu zen Burgosen, militarrek osatua (Mola, Franco,...

Jarraitu irakurtzen "Zona Nazionalaren Antolaketa eta Francoren Botere Hartzea" »

Euskal herriko autonomia estatutua

Historia3,09 KB

SARRERA: Eduki ekonomikoa duen testu juridikoa da, hain zuzen, 1937ko ekainaren 23an Franco jeneralak ezarritako agindua, Bizkaia eta Gipuzkoako probintzietako kontzertu ekonomikoak baliogabetzeko. Burgosen argitaratu zen dekretua, idatzi eta hurrengo egunean, beraz, publikoa da. Lehen mailakoa da, eta herriari zuzentzen zaio. Franco, Marokon arrakastatsu izan zen militar galiziarra dugu, zeinak apurka-apurka lidergoa erakutsi zuen eta Gerra Zibileko Junta Militar alternatibo horretan nabarmendu zen. Azkenik, berak hartu zituen botere guztiak eta frankismoa deitu zitzaion erregimen autoritarioa ezarri zuen Espainian. Testu hau Gerra Zibila hasi eta urtebetera idatzi zen. 

TESTUINGURUA: Dekretu hau, frankistek Hego Euskal Herri osoa hartu eta...

Jarraitu irakurtzen "Euskal herriko autonomia estatutua" »

II. Errepublikako Gertaera eta Dokumentu Gakoak

Historia5,88 KB

Bizkaian eta Gipuzkoan Kontzertu Ekonomikoak ezeztatzeko lege-dekretua (1937-06-23)

Dekretu hau, frankistek Hego Euskal Herri osoa hartu eta hiru astetara eman zen, Euskal Gobernua Santoñan zegoen unean. Ordurako, berretsia izan zen Euskal Herriko Estatutua baliogabetua zegoen. Gerra Zibila hasi eta urtebete pasa da jada, eta frankistak apurka-apurka konkistak eginez doaz.

Gerra Zibila Bigarren Errepublika garaian sortu zen. Gogotsu aldarrikatzen zen askatasunen aldeko Errepublika Espainian, eta ideologia anitzeko alderdiek parte hartzen zuten Gobernuan eta gorteetan. EAJ ere horietan lanean aritu zen, Euskal Herriko proiektu bat helburu zuela. Kontzertu Ekonomikoa zen euskal probintziek zuten berezitasuna, eta autonomia-estatutu baten onarpena...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublikako Gertaera eta Dokumentu Gakoak" »

Lehen Mundu Gerra: Kausak eta Ondorioak

Historia2,52 KB

01. Lehen Mundu Gerra ekarri zuten faktoreak

Motibazio ekonomikoak

Lehengai eta merkatuak bereganatzeko lehia izan zen nagusi. Arma industriaren garapenak irabazi handiak ekarri zituen eta gudaroste handien eraketa bultzatu zuen. Hedapen kolonialak, berriz, planetaren parte handi baten jabetza ekarri zion Europari, eta liskarrak eragin zituen potentzia kolonizatzaileen artean.

Motibazio politikoak

Aliantza Hirukoitza eta Etente Hirukoitza bloke militar gero eta oldarkorragoak osatu ziren. Herrialde bati egindako irainak bloke osoari eragiten zion, eta nazioartekotu egin ziren bi herrialderen arteko liskarrak. Gatazka nagusiak honakoak izan ziren:

  • Alsazia eta Lorena: Frantzia eta Alemaniaren arteko mugako eremuak.
  • Inperio handien ahultasuna: Otomandar
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak eta Ondorioak" »

Federiko Etxebarria eta Protekzionismoaren Defentsa (1893)

Historia2,82 KB

Testuaren Sailkapena

  • Jatorria: Lehen mailako iturria da.
  • Forma: Subjektiboa da, konbentzitzea helburu duena.
  • Edukia: Ekonomikoa eta politikoa.
  • Egilea: Federiko Etxebarria (euskal ekonomista eta Liga Vasca de Productores elkarteko lehendakaria, XX. mendearen hasieran).
  • Hartzailea: Publikoa (ekintza publiko batean aurkeztua).
  • Data eta tokia: Bilbo, 1893ko abenduaren 9a (mitin-protesta baten zatia).
  • Asmoa: Euskal industriaren mesederako babes-neurriak eskatzea; hau da, protekzionismoaren defentsa.

Edukiaren Analisia

Testu subjektiboa denez, ideia nagusia eta gainerako ideiak aztertuko ditugu jarraian.

Ideia Nagusia: Protekzionismoa vs. Librekanbismoa

Testu osoan dikotomia hori aurkezten da: protekzionismoa sistema egoki eta on gisa defendatzen da, eta librekanbismoa...

Jarraitu irakurtzen "Federiko Etxebarria eta Protekzionismoaren Defentsa (1893)" »

Espainiako Berrezarkuntza (1874-1923): Gakoak eta Krisiak

Historia4,72 KB

Berrezarkuntza Hastea (1874)

1874an, Borboitarren dinastia berrezarri zen. Alfontso XII.ak tronua hartu zuen Pavía jeneralaren estatu-kolpeari esker. Cánovas gobernuburu izendatu zuten. Alfontso heldu zenean, Hirugarren Karlistaldia eta Kubako auziarekin amaitu zen. Cánovasen helburua Berrezarkuntza (erregimen liberal moderatua) ezartzea zen.

1876ko Konstituzioa: Ezaugarri Nagusiak

1876an, Gorteek Konstituzio berria prestatu zuten, sufragio unibertsalaren bidez hautatuta. Konstituzio hau, laburra izan arren, denboran gehien iraun zuena izan zen, Primo de Riveraren diktadura arte.

  • Bi ganberako sistema ezarri zen, botere gehiena Erregeari emanez.
  • Erlijio ofiziala Katolikoa, Apostolikoa eta Erromatarra zen. Beste erlijioak ere baimentzen ziren,
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Berrezarkuntza (1874-1923): Gakoak eta Krisiak" »

1839ko eta 1876ko Foruen Legeak: Analisia eta Ondorioak

Historia2,57 KB

1839ko eta 1876ko Foruen Legeak

Datu Orokorrak

  • Gaia: Juridiko-politikoa.
  • Egileak: Kolektiboa (Gorteak).
    • 1839ko Legea (5): Maria Kristina erreginak sinatua.
    • 1876ko Legea (6): Alfontso XII.a erregeak sinatua.
  • Hartzaileak: Kolektiboa (Espainiako biztanleak, Euskal Lurraldeko biztanleak nagusiki).
  • Kokapena eta Argitalpena:
    • 1839ko Legea (5): Madril, 1839ko urriaren 25a.
    • 1876ko Legea (6): Madril, 1876ko uztailaren 21ean Gazetan argitaratua.
  • Helburua:
    • 1839ko Legea (5): Foruak arautuko zituen lege berriak zertan oinarritzen ziren adieraztea.
    • 1876ko Legea (6): Euskal foruak deuseztatuko zituen legea adieraztea.

Legeen Analisi Zehatza

1839ko Legearen Analisia (5)

Lege honek foruak instituzioen esku utzi zituen, aldaketak egiteko bidea irekiz:

  1. 1. artikulua: Euskal foruak
...
Jarraitu irakurtzen "1839ko eta 1876ko Foruen Legeak: Analisia eta Ondorioak" »

Espainiako Errestaurazioa: Sistema, Krisiak eta Diktadura

Historia5,63 KB

Cánovasen Sistema eta 1876ko Konstituzioa

Cánovasen sistemak hiru oinarri izan zituen. Alde batetik, 1876ko Konstituzioa, lorpen handia izan zuena. Horri esker, 1868tik galdutako egonkortasuna lortu zen. Testu laburra zen eta zenbait puntu ez zeuden ongi zehaztuta. Konstituzioaren ideologiaren oinarria liberalismo moderatua zen. Sufragio unibertsalez aukeratutako Gorte Konstituziogileak eratu ziren.

Hauek izan ziren printzipio nagusiak:

  • Borboitarren monarkia ezarri zen.
  • Subiranotasuna erregearen eta Gorteen artean zatituta zegoen.
  • Gorteetan bi ganbera zeuden: Senatua eta Kongresua.
  • Sufragio zentsitarioa jarri zuten.
  • Erlijio katolikoa izendatu zuten estatuaren erlijio ofizial gisa.

Txandakatzea eta Jauntxokeria

Beste oinarri bat txandakatzea eta bi...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Errestaurazioa: Sistema, Krisiak eta Diktadura" »