Espainiako Historia Garaikideko Dokumentu Analisia (1931-1974)

Historia46,11 KB

13. TESTUA: CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE
KONSTITUZIOGILEETAN EMANDAKO HITZALDIA (1931-09-01)
Aurrean dugun testua, lehen mailako iturria da. Formari dagokionez, narratiboa
(zirkunstantziala) da , hitzaldi bat baita. Eduki politiko eta sozialak jorratzen
dira, emakumearen eskubideak alegia. Hitzaldia hau, 1931.Urtean eman zen
zuzen ere bi urteko erreformistaren hasieran, 1931ko konstituzioa idazten ari
direnean. Edukiari dagokionez, politikoa izango litzate. Helburu, jendea
konbentzitza konstituzio horri baiezko bozkatzeko, horrela, bertan dagoen
emakumeen eskubidea onartzeko.
Clara Campoamorrek idatzi zuen. Espainiar politikaria eta abokatua izan zen,
emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzailea izan
zen. Madrilen jaioa izan zen eta partidu erradikaleko partaidea izan zen, nahiz
eta pentsaera sozialistak izan. Alde egin zuen gerra zela eta, beraz ez zen
Espainian hil. Bestalde, hartzailea, gorteko gainerako diputatuak ziren.
Dokumentu honen, asmoa konbentzitzea zen.
Dokumentuaren azterketarekin hasiz, hitz batzuen esanahia jakitea
gomendagarria da testu osotasunean ulertzeko.
- Konstituzioa: Herrialde bateko legedi gorena, kasu honetan demokratikoa
da.
Azterketarekin jarraituz, hauek dira ideia nagusiak.
Arestian esan bezala, 1931ko Konstituzioa idazterako orduan hainbat gaien
inguruan eztabaidatu zen, horien artean emakumeen sufragio eskubidea.
Clara Campoamorrek emakumeen sufragio eskubidea aldarrikatu zuen.
Aldarrikapen horren arrazoiak honako hauek ziren.
Hasieran, Clara Campoamorrek eskaera batzuk egiten ditu. Batetik,
emakumenganako errespetua eta bestetik, alde batera uzteko Aristotelesek
esandakoa, hau da, ezberdinak direla esan.
Bestetik, konstituzioari dagokionez, hau onartu ezkero konstituzio onena izango
zela argitu zuen, aurreratua eta librea. Gainera, Latindar herrialdeetan lehena
izango litzateke emakumeen boto eskubidea onartzen eta emakumearen ahotsa
lehen aldiz entzungo den herrialdea izango da.
Amaitzeko eskatzen die diputatuei, lehenak izatea latindar herrialdeetatik
emakumeen boto eskubidea onartzen.
Espainiako bigarren errepublika, 1931-1939 urteen bitartean eman zen etapa
historiko bat da. Hasi baino urte bat lehenago Primo de Rivera Espainiako
diktadorea izan zena alde egin zuen eta Alfontso XIIInak Bereguer izendatu zuen
gobernuburu gisa. Azken honek bi arazo izan zituen; Donostiako ituna eta
Jakako altxamenduak, beraz 1931an kargua utzi zuen eta erregeak J.B Aznar
aukeratu zuen gobernuburu bezela. Honek apirilaren 12an udal hausteskundeak
(estatu mailan izan zirenak) deitu zituen. Hiriburu gehienetan, 9 hiriburutan eta
nekazal eramuetan izan ezik, errepublika irten zen garaile. Horreka Apirilaren
14an errepublika ezarri zen lehengo aldiz Eibarren eta gero Bartzelonan.
Erregeari alde egiteko aholkatu zitzaion hau ikusita.
II errepublikan lau momentu desberdin egon ziren; Behin-behineko gobernua,
biurteko erreformista, biurteko eskuindarra eta fronte polarra. Be hin behineko
gobernua, hauteskunde estatalak eta parlamentu berria sortu arte egon zen.
Bertan Alcala Zamora gobernuburu eta presidente bezala egon zen, gobernuko
partaideak Donostiako Itunekoak eta Gobernu kanpokoan zeuden. Bi helburu
zituzten; erroforma batzuk bultzatzea eta hausteskunde estatal antolatzea
gorteak osatzeko, non, sozialistak eta ezkerreko errepublikazaleak irten ziren
garaile.
Honela hasten da bigarren etapa, BIURTEKO ERREFORMISTA, Azaña
gobernuburu bezala eta Alcala Zamora presidente gisa. Bertako parlamentuan
guztira 465 diputatu zeuden eta horietatik 3 emakumeak ziren; Clara
Campoamor ( Partido Radical), Victoria Kent ( izquierda republicana) eta
Margarita Nelken ( P. Sozialista eta gero P.Komunista). Biurteko erreformista
honetan, bi egiteko zituzten. Batetik, erreformekin aurrera egitea eta 1931ko
konstituzioa idaztea. Hasteko 1931ko konstituzio honen ezaugarriak honako
hauek izan ziren.
- Emakumeen boto eskubidea onartu zen, nahiz eta hau ez onartzeko arazo
batzuk egon; ekonomikoki emakumeak gizonen menpe zeudela eta
analfabetismo tasa oso altua zelako emakumeen artean
- Gerrari uko egiten zaio
- Estatu akonfesional bihurtzen da, hau da, ez dago erlijio zehatz bat
zehaztuta. Hau horrela dela, ezkontza zibila eta dibortzioak onartuak izan
ziren
- Ez da aipatzen baina, Jesuiten konpainia deseginda geratu zen
- Autonomia estatuak egotea onartu zen; Lehengo Katalunia 1932an eta
geroago 1936an Euskal herrian . Galiziako ez zen onartu, hau geroago
onatzen baita.
- Ganbara bakarra finkatu zen. Errepublikako presidentea diputatuek
aukeratzen zuten eta hau 7 urteko kargua izaten zuen→ Hauek pasatu
ondorem, beste presidente bat aukera behar izaten zen
- Gizakien eskubideak onartuak izan ziren, hezkuntza, lana, osasuna….
- Adin nagusitasuna 23 urtetan ezarri zen eta 1.Artikuluan adierazten den
bezala Espainia langileen errepublika dela zehazten da. Bestetik bandera,
gorri, more eta hori jarri zuten.
- Azkenik, hizkuntza ofiziala, Gaztelania dela zehazten du, baina ez ditu
beste hizkuntza denak debekatzen.
Lehen esan bezala, beste helburuetako bat hasitako ERREFORMEKIN aurrera
ematea izan zen.
Testuaren Balorazioari dagokionez, nabarmena da Clara Campoamorrek
aldarrikatu egiten duela gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasuna.
Azkenean, urte horretako konstituzioan emakumeen benetako sufragio
unibertsala onartzea.
FRONTE POPULARRA
Iruzkintzeko daukagun testua lehen mailakoa da Fronte Popularraren programa bera delako.
Formari dagokionez zirkunstantziala, koalizioaren programa delako eta eduki aldetik alderdi
politiko eta sozialak nabarmenak dira. Dokumentu hau 1936ko urtarrilaren 16an,
II.Errepublikan idatzitakoa da, Bi urteko eskuindarraren amaieran hain zuzen eta koalizio
honetako kideek idatzitakoa da. Hartzailea kolektiboa da, publiko egin zelako baina
gehienbat ezkertiarrei zuzendutakoa da. Jendearengandik botoa lortzeko asmoarekin
idatzitakoa da, horrela hauteskundeak irabazi ahal izateko.
Azterketarekin hasteko, honako hitz hauek definitzea komeni dira testua ondo ulertzeko:
- Errepublika: Monarkarik gabeko sistema politiko demokratikoa, sozialistentzako
langileen gobernua egon beharrekoa eta ez ordea errepublikarrentzako.
- Fronte Popularra: 1936ko hauteskundeak irabazi zituen ezkerreko alderdiez
osatutako koliazioa.
Azterketarekin jarraituz testuko ideia nagusiak ateratzea komeni dira:
Hasieran, koalizioko taldeek hurrengo puntu hauek adostu dituztela adierazten du:
Lehenengo, lege bat aterako dutela diote, horrekin 1933tik preso politiko sozialak
amnistiatuz, hau da, gobernu eskuindarrak preso hartutako asturiar zein gobernu
katalanekoak askatuz eta ondoren, 1931ko legedi gorena berrezarriko dela zehazten da.
Horrez gain, errepublikarrak ez daude ados lurrak eta bankuak nazionalizatzearekin,
sozialistak aldiz bai. Nolanahi bai adierazten da bi aspektu horietan aldaketak egitea
komenigarria litzatekela egoera hobetzeko.
Azkenik, errepublikarrentzat errepublika gizartearen nahia eta aurrerapenak kontutan
hartuko dituen sistema demokratikoa dela dioTE; adibidez langileen egoera moralak zein
materialki hobetzeko. Sozialistek, gobernua langileen eskuetan egon behar dela diote baina
errepublikarrek ordea ez dute onartzen langileak gobernua kontrolatzen egon behar direnik.
Testuinguru : Behin-behineko gobernua osatu zen hauteskunde estatalak egin arte.
Gobernuburu eta estatu buru Zamora izan zen, eta Azaña, Lerroux, Prieto… izan ziren
gobernukideak. Lehenego neurriak erreformak egitea izan zen bai nekazaritzan, ejerzitoan,
nazionalismoarekin eta erlijioarekin. Beste neurria, hauteskunde deia egin zen gorte
konstituzioegileetarako izan zen.
Biurteko erreformistan sozialistak eta ezkerreko errepublikarrak zeuden, eta Alcala Zamora
lehendakari izendatu zuten eta Azaña Gobernuburu. Gobernuak bi ardura hartu zituen,
konstituzio berria idaztea eta erreformekin aurrera egitea. 1931ko konstituzioan emakumeei
boto eskubidea onartu egin zen, gerrari uko egin zitzaion, estatu akonfesionala deklaratu,
autonomia estatutuak egotea onartu zuten, ganbara bakarra, gizakien eskubideak onartu,
adin nagusitasuna 23 urte, bandera gorri hori eta morea eta hizkuntza ofiziala gaztelera,
baina beste hizkuntzak onartu.
Gobernuaren amaiarea Lerrouxek dimititu zuen eman zen urri beltzaren ondorioz, eta
1936an berriz ere hauteskunde deia egin zen.
Fronte popularraren etapa hauteskundeak irabazten hasi zen. UGT, PSOE, POUM, gazte
sozialistak, errepublikarrak eta PCEk koalizioa bete zuten. Gobernuburu Azaña aukeratu
zuten eta helburu batzuk finkatu zituzten, nekazarien egoera hobetzea, 31ko konstituzioa
mantentzea, falangea ilegalizatzea, kataluniakoo estatutua berrezartzea eta preso
ezkertiarrak amnisitatu.
Balorazioari dagokionez, nabarmentzeko dokumentua da programa arrakastatsua izan zen
hauteskundeak irabazi zituztelako horrela gobernu ezkertiarra osatuz. Nolanahi, gobernu
honek programa aurrera eramateko zailtasunak izan zituen militarren estatu kolpea zela
medio eta gerra amaitzerakoan, 1939an, Francoren diktadurarekin, programa guztiz
deusestatuta gelditu zelarik.
15. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)
Aztergai daukagun testu hau, jatorriaren aldetik, lehen mailako iturria da 1936ko
estatutua bera delako. 1936ko estatutu hau, II. Errepublika garaikoa da, Fronte
Popularraren etapa hasierakoa hain zuzen ere. Izan ere, gerra zibila hasita
zegoen, eta Euskal Herri ia osoa, Intxorta ingurua kenduta, nazionalen esku.
Forma aldetik, juridikoa da eta edukiari erreparatuz gero, polit9´ç6ikoa.
Testuaren egilea Fronte Popularreko kongresua da, eta hartzailea, aldiz, publiko
kolektiboa, baina batez ere Euskal Herriko biztanleria. Euskal Herrirako
sinatutako estatutuan hartutako erabakiak biztanleei adieraztea helburu duen
artikulu hau Gaceta de Madrid egunkarian argitaratu zen.
Dokumentuaren azterketarekin hasteko, badaude argitu beharreko hainbat hitz:
Estatutua: Autonomia duen lurralde bateko legedi gorena.
Errepublika: Herri subiranotasuna onartzen duen erregerik gabeko sistema
politikoa.
Azterketarekin jarraitzeko, hauek dira testutik aterako genituen ideia nagusiak:
Lehen artikuluak adierazten digu Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak eskualde
autonomoa osatzen dutela, “Euskal Herria” izenekoa, eta bertako hizkuntza
ofiziala euskara eta gaztelera izango lirateke.
Bestalde, 5. Artikuluan aurreikusten da lurraldea babesteko polizia autonoa
behar dela, Ertzaintza hain zuzen ere.
Ondoren, 10 artikuluak dio Euskal Herriko boterea herriak sortzen duela, eta
boterea legegile eta betearazlean banatzen dela. Botere legegilea (parlamentua)
bozketa sekretu bidez aukeratzen da, eta botere betearazleak (gobernua),
berriz, buru bat izango duela (presidentea) eta gainera, botere legegilean
konfiantza behar duela.
Gehigarri bezala, azken paragrafoak aipatzen digu Gerra Zibileko baldintza
ezohikoak irauten duten bitartean behin-behineko gobernua egongo dela
martxan eta urriaren 7tik 8 egunera, hau da, hilabete bereko 15ean,
lehendakaria aukeratuko dela. Aukeraketa hori udaleko zinegotziek egingo zuten,
noski. Aukerateka horren egiaztapena Bizkaiko Gobernadore zibilak egingo zuen,
eta beraz, lehendakariak ministroak aukeratuko zituen, beti 5 baino gehiego
izango zirenak.
Testuinguruari dagokionez, hasieran aipatu bezala, Estatutua urrian onartu
zen, Gerra Zibila hasita zegoela baina Estatutuaren proiektua honen aurretik hasi
zen, hain zuzen Bigarren Errepublikan. Bigarren Errepublika 1931ko apirilean
aldarrikatu zen Aznarren gobernuak antolatutako hauteskundeetan. Hemen
alderdi errepublikarra izan zen garaia, probintziako hiriburu gehienetan. Horrela,
apirilean bertan, behin behineko gobernua osatu zuten. Alcala Zamora izan zen
gobernuko buru eta presidente.
Momentu honetan, Gorte konstituziogileak osatzeko, behin behineko gobernuak
hauteskundeak deitu zituen eta ekainean ospatu ziren. Hauteskunde hauetan,
gehiengoa eskuratu zuten behin behineko gobernuko buruzagiek eta konstituzioa
idatzi zen, 1931ko konstituzioa, oso progresista. Baina behin behineko gobernua
hastearekin batera, zenbait ereforma jarri ziren abian eta Espainiako lurralde
ezberdinek (Kataluniak eta Euskal Herriak) estautua idazten hasi
ziren.Kataluniak berea lortu zuen baina euskal autonomiari dagokionez, hori
eratzeko ekimenaren aitzindaria Getxoko alkatea izan zen, Jose Antonio Agirre,
honek eman zituen lehenengo urratsak.
1931ko ekainean baltzarra egin zuten Lizarran euskal abertzaleek, Lizarrako
estatutua onartuz. Hori, 1931ko irailean aurkeztu zuten Gorteetan, baina ez zen
aurrera atera erlijioaren auzian Konstituzioak zioenarekin bat ez zihoelako.
Aznarren gobernuak estatutua erreforma zezatela proposatu zuen, baina
horretarako ezinbetekoa zen EAJk Errepublikarrekin lankidetzan jardutea.
Horrela 1932ko urtarrilean Estautuaren aldeko beste kanpainia bat egin zen;
EAJk onartu egin zuen errepublikarrekin bat egitea, eta ekainean, euskal
udalerriek autonomia proiektu berria aurkeztu zuten Konstituzio
errepublikarrarekiko gorabehera sortzen zuten puntuak kendu zituztelako, eta
Nafarroak eten egin zuen autonomia egitasmoarekiko lotura.
Proiektuak probintzietako udalerri gehienetan babesan izan zuen, Arabakoena
izan ezik. Estatutua onartzeko herri erreferenduma 1933an egin zen baina
gobernuaren aldaketak, hain zuzen ere 1933ko hauteskundeetan eskuindarrak
atera ziren garaile (CEDA) eta hauek erlijioaren alde agertu ziten aurrekoak ez
bezala, eta Arabako udalerri gehienek autonomia proiektuan parte hartzeari
ezezkoa emateak atzeratu egin zuen Estatutua Gorteetan onesteko prozesua,
horregatik gorteetan geratu zen zain.
Dokumentu honen balorazioa egiterako orduan, esan beharra dago
nabarmentzeko testua litzatekeela , euskal nazionalistek hainbeste eskatutako
estatutua onartu zelako. Hau bide luze baten ondorioa izan zen: Behin-behineko
gobernuan hasi zen, biurtekoan, Azañaren gobernuan, Lizarrako eta ezkertiarra.
Lerrouxekin ezin lortu ezer, eta azkenean Fronte Popularrak onartu, eta hainbeste
eskatutakoa baimendu.
edo / Argi eta garbi ikusten da nazionalistek bat egin zutela Fronte Popularrarekin
eta gobernu ezkertiarrak hori kontuan hartuta eta eskertzeko, ados baitzeuden,
euskaldunei autonomia onartu zien. Gainera onartu zitzaien euskaldunen
lehenengo estatu proiektua izateagatik ere garrantzitsua da, zeren eta aurretik
egon ziren Lizarrako eta proiektu ezkertiarra baina ez zitzaien onartu. Horretaz
aparte, estatu hau kendu egin zitzaien Frankismo garaian.
17. TESTUA: ERANTZUKIZUN POLITIKOEN LEGEA
(1939-09-02)
Aztergai daukagun testu hau, jatorriaren aldetik, lehen mailako iturria da
1939koa, hau da, garaian bertan idatzitako legea da. Forma aldetik, juridikoa da
eta edukiari erreparatuz gero, politikoa. Testuaren egilea Francisco Franco
generala da, nazionalen buruzagia, eta hartzailea, aldiz, publiko kolektiboa,
baina batez ere bando errepublikarrarekin zer ikusi zuen jendea. Testu honen
helburua zigortutakoak informatzea izango litzateke.
Azterketarekin hasteko, badaude argitu beharreko hainbat hitz:
● MUGIMENDU NAZIONALA: Frankok ezarritako sistema autoritarioa
(sistema politiko frankista) 1939tik 1975ra indarrean egon zena.
● FALANGEA: Frakismoan onartutako partidu bat, ideologia faszistakoa.
● MATXINADA GORRIA: Frankorentzako matxinada gorria bando
errepublikarren altxamendua da.
Azterketarekin jarraitzeko, hauek dira testutik aterako genituen ideia nagusiak:
Lehenengo sarrera txikian aipatzen digu nola nazionalen aurka altxatutako
guztiek zigorra jasoko zutela, eta horretarako lege berezi bat egin zela,
Erantzukizun Politikoen Legea. Zigor horiek jartzeaz armadako kideak,
Magistraturako eta Falange Española Tradicionalistako ordezkariak arduratuko
ziren.
Ondoren, artikulu desberdinak ageri dira:
Lehen artikuluak zigortuak zeintzuk diren zerrendatzen digu. Horien artean
1934ko urritik 1936ra bitartean altxatutako edota gobernuan egon ziren
ezkertiarrak daude, baita 36tik aurrera (gerra zibilean) altxamendu nazionalaren
aurka agertu zirenak ere.
Fronte Popularra eta aurrez aldetik aipatutako Mugimendu Nazionalaren aurka
agertutakoak legez kanpo geratuko zirela aipatzen da bigarren artikuluan.
Azken artikuluak, azkenik, erakusten digu nola legez kanpo geratutako taldeak
eskubide eta ondasunik gabe geratuko diren.
Testuingurua: FRANKISMOA 1939
Espainiako gerra zibila amaitu ostean, 1939tik 1975era diktadura frankista ezarri
zen, Franco estatuburu, gobernuburu eta ejerzitoburu izanik.
Erregimena ezartzeko ainbat ezaugarri lagungarri izan zituen, militarra, eliza eta
nazioarteko egoera. Franco arrakasta handiko militarra zen, eta oso baloratua
zen Mola eta Sanjurjo militarrak. Bestalde, elizak gurutzada bat bezala ulertu
zuen gerra hori, eta Franco babestu zuen, baita Francok eliza. Gainera, elizari
hezkuntzaren kontrola eman zion. Azkenik, Italia eta Alemaniatik onartuak izan
ziren, baina nazioarteko egoera ez zen egokiena diktadurari aurka egiteko,
bigarren mundu gerra hasita zegoelako.
Diktadura hori ezartzeko momentuan ideologikoki Italiako faxismotik,
karlismotik, elizatik eta falangetik oinarritu zen. Hau da, antikomunista eta
antiliberala, partidu eta sindikatu denak ilegalizatu zituen, Falangea izan ezik.
Horretaz gain, totalitarismoa eta batasun linguistikoa bultzatu zuen. Politikoki
zentralismoa ezarri zuen, elizaren, ejerzitoaren, monarkikoen eta falangeen
laguntzarekin. Francok 1931ko konstituzioa deuseztatu zuen, eta berri bat idatzi
beharrean, lege desberdinak atera zituen. Erantzunkizun politikoen legea, lan
forua eta gorteetako legea izan ziren ateratako lege batzuk. Aspektu sozialean
laguntza asko jaso zuen ejerzitoaren, lur eta enpresa handien jabeen eta
hirietako erdi mailako klaseen aldetik.
Diktadura frankistaren sorreran, hau da, lehenengo 20 urteetan, gerra zibilaren
ondorioz birrindutako herria eraberritzea, kanpo politikatik banatzea eta
diktadura autarkikoa ezartzen saiatu zen Franco.
40. Hamarkadan, egonkortasuna bilatzea izan zen helburu nagusia, hortarako,
aurretik aipatu dudan bezala, ez zuen konstituziorik atera, oinarrizko eskubideak
kendu zituen…. Bestalde, autarkia ekonomikoa bultzatu zuen, hau da, norberak
produzitzea norberak behar duena eta produktuaren prezioa, salmenta eta
banaketa kontrolatuz, arrazionamendu kartillak ezarriz eta zergak kanpokoei
ezarriz.
Erregimenaren hasieran oposizioak ez zuen indar askorik izan. Bando galtzaileen
kide batzuk basoetan eskutatu ziren, makiak deiturikoak, guardia zibilei
erasotzen, baina hauek errepresio itzela jasan zuten eta azkar desegin ziren.
Falangista batzuk desados zeuden Francok hartutako erabakiekin. Monarkiko
batzuk ere Francoren aurka jarri ziren errege bat nahi zutelako. Espainiatik
kanpo aldiz, ez zen ezer egin diktadurari aurre egiteko.
Testua nabarmentzeko modukoa da, zeren asko iraun zuen 30 urtetan ezarria
izan zen legea, oposizioa urruntzeko. Horrela jendeak exilioan jarritu eta
exiliatzea lortu zuten. Baita jendea atxilotu eta ondasunak arrazoi gabe
bereganatu.
18.TESTUA: “NAZIO INTERESEKO INDUSTRIAK BABESTEKO LEGEA
(1939-10-25)
Idatzi hau lehen mailakoa da, legea bera baita. Formari dagokionez, juridikoa da,
bertan eduki ekonomikoa duelarik. Dokumentua, Francoren diktaduraren
sorreran kokatzen da, Espainiako Gerra zibilan. Franco izan zen lege honen egile,
eta idatzia publiko egin arren, bereziki enpresariei zuzendua zegoen legea,
enpresari hauek industriei laguntzeko zuten asmoaz informatzeko.
Azterketarekin hasi aurretik hitz hau definitzea beharrezkoa da:
● Nazio intereseko industria: frankismo garaian laguntza handia jaso
zuten, eta nazioarentzat beharrezkoak ziren fabrikak
Testuaren hasieran aipatzen da, gerra zibilean konturatu zirela Espainian
industriak eta lehengaiak izatea beharrezkoa zela.
Ondoren, ekonomiaren egoera kontuan hartuta, lurraldean kanpoko produktuak
ez direla inportatu behar adierazten da, horrela, Espainian bertan ekoiztu eta
saldu daitezen produktuak.
Jarraian, gobernuak sektore pribatuari laguntza emango diola industria
partikularrak sortzeko aipatzen da
Hori kontuan hartuta, xedapenen artean, lehenik, beharrezko ikusten bada,
enpresa baten txosten tekniko eta ekonomikoa aurkeztu eta gero, eta hau
onartu eta ondoren, hau “nazio interesekoa” izendatu ahalko dela aipatzen da.
Horretaz gain, enpresa horiek 15 urtetaraino onura hauek izango dituztela
esaten da: alde batetik, industria hori kokatuko den lurra espropiatu ahalko
zaiola jabeari eta zergen erdia ordainduko dutela. Bestetik, gobernuak
kapitalaren %4a ziurtatuko diola, betiere mila miloi pezeta baino gutxiago bada
eta Espainian fabrikatu ezin dituen beharrezko makineria inportatzeko
beherapenak izango dituztela aduanetan.
Aurreko onurak posible izateko, estatuak jarritako bi kontrolatzaile ezarriko
direla esaten da: kontu hartzaile eta kontseilari ordezkari bat, hauek produkzioa
eteteko ahalmena dutelarik.
Bukatzeko, “nazio interesekoa” izendatutako enpresa batek bere funtzionamendu
egokia zihurtatzen badu, kontrolatzaileak edukitzetik liberatzea posible izango
duela adierazten da.
Testuingurua: Diktadura frankistaren sorreran, hau da, lehenengo 20 urteetan,
gerra zibilaren ondorioz birrindutako herria eraberritzea, kanpo politikatik
banatzea eta diktadura autarkikoa ezartzen saiatu zen Franco.
40. Hamarkadan, egonkortasuna bilatzea izan zen helburu nagusia, hortarako,
aurretik aipatu dudan bezala, ez zuen konstituziorik atera, oinarrizko eskubideak
kendu zituen…. Bestalde, autarkia ekonomikoa bultzatu zuen, hau da, norberak
produzitzea norberak behar duena eta produktuaren prezioa, salmenta eta
banaketa kontrolatuz, arrazionamendu kartillak ezarriz eta zergak kanpokoei
ezarriz.
Erregimenaren hasieran oposizioak ez zuen indar askorik izan. Bando galtzaileen
kide batzuk basoetan eskutatu ziren, makiak deiturikoak, guardia zibilei
erasotzen, baina hauek errepresio itzela jasan zuten eta azkar desegin ziren.
Falangista batzuk desados zeuden Francok hartutako erabakiekin. Monarkiko
batzuk ere Francoren aurka jarri ziren errege bat nahi zutelako. Espainiatik
kanpo aldiz, ez zen ezer egin diktadurari aurre egiteko.
50. Hamarkadan aldiz, nazioartean onartua izan zen erregimena, merkatal
hitzarmenak sinatu zituelako frantzez eta ingelesekin, gerra hotzaren garaian
komunisten aurka posizionatu zelako, Maroko 1956 deskolonizatu zuelako,
Vatikanoarekin konkordatua sinatzeagatik eta AEBrekin hitzarmena
sinatzeagatik. Azken honekin, AEBko base militarrak Espainian ezartzea onartu
zuen.
Bukatzeko, testu hau nabarmentzekoa da. Batetik, nazioaren azpigarapen
ekonomikoa argi adierazten baitu. Bestetik, lege honek agerian usten du
protekzionismoa aplikatu zela. Horretaz gain, lege hau eraginkorra izan zela
aipatu behar da, enpresa askok laguntza handia jaso baitzuten.
19.TESTUA: EUROPAKO MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118
ORDEZKARI ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO
ERABAKIA (1962-06-07/08)
Aztergai dugun testua lehen mailakoa da, Espainiako bigarren frankismoan
sortua. Formari dagokionez zirkunstantziala da, bertan eduki soziopolitikoa
duelarik. Ideologia desberdineko, baina frankismoaren aurkako 118 ordezkari
politiko izan ziren egileak (komunistek ez zuten parte hartu), hartzaile kolektiboa
zelarik (Europarrak), baina batez ere Francoren gobernuari zuzenduta zegoen,
idatzi honen asmoa, gobernua salatzea zelarik, Espainian aldaketak ematea
eskatuz.
Idatzi honen azterketa egiteko, lehenik eta behin hitz hau definituko dugu:
● Europa: testu honetan Europa aipatzerakoan Europar Elkarte Ekonomikoa
(EEE) adierazi nahi da
● Europar mugimenduaren kongresua: 1960an Espainiako 118 kidek
eginiko bilkura, espainian aldaketak emateko asmoarekin.
Azterketarekin jarraituz, hasteko, Espainiak EEE-n sartu nahi badu estatua
demokratikoa izan behar dela esaten du. Jarraian honen esanahia argitzen du
hainbat artikulutan.
Lehenik, estatuak erakunde demokratikoak sortu behar dituela adierazten du.
Jarraian, pertsonen eskubideak, askatasuna batez ere, onartu beharko liratekela
zehazten da, zentsura ukatuz. Bestalde, ezaugarri bereziak dituzten lurralde
naturalak daudela onartu behar dela dio.
Laugarren artikuluan, Espainian langileen eskubidea sindikatuak sortzeko eta
greba egiteko onartu beharko liratekeela xedatzen da. Horretaz gain, iritzi
desberdinak kontuan hartuta partidu politikoak sortzeko aukera egotea
adierazten da.
Azkenik, bildutakoak, Espainia EEE-n sartzeko itxaropentsu daudela diote,
eboluzio hori poliki eta biolentzia gabe burutzeko esperantza dutelarik.
Testuingurua: Sarrera, bigarren frankismoa, garapen plana, egonkortze planak
(gainetik), oposizioan ondo sakondu, krisia gainetik, bukatu Francoren
heriotzarekin.
Aurrean daukagun testua Francoren diktaduran kokatu beharra dago, bigarren
frankismoaren finkapenean hain zuzen.
Frankismoa, Gerra Zibila amaitu ondoren 1939. Urtean ezarri zen Espainian
1975. Urtera arte, Francisco Franco estatu buru, gobernu buru eta ejerzito buru
zegoelarik, beraz erregimen totalitarioa izan zen. Erregimena ezartzerako orduan
hainbat faktore lagungarri izan zituen. Alde batetik, Francok arrakasta militar
handia zuen, beraz faktore militarrak lagungarriak izan ziren. Bestetik,
nazioartean onartua izan zen: frantses eta inglesek neutraltasuna azaldu zuten,
eta Italia eta Alemaniak diktadura onartzen zuten. Azkenik, faktore erlijiosoak
ere lagungarriak izan ziren. Izan ere, estatua eta eliza batzea onartu zuten,
hezkuntzan elizari kontrol handia ematez.
Diktaduraren oinarriei dagokienez, ideologikoki falangetik, elizatik, monarkiatik
eta italiar faxismotik hartu zituen ideiak, sistema autoritario bat eratuz. Horrela,
antikomunismoa, zentralismoa, antiliberaliskoa, konfesionaltasuna, batasun
linguistikoa eta totalitarismoa onartu zituen.
Politikoki, zentralismoa ezartzea posible izan zen falangeare, ejerzitoaren,
elizaren eta monarkikoen laguntari esker. Esan beharrekoa da, Francok ez zuela
konstituziorik sortu, baizik eta, momentuan momentuko egoerari aurre egiteko
legeak kaleratzen zituen. Honen lekuko dira erantzunkizun Politikoen legea, Lan
forua, Gorteetako legea, Estatuko lege Organikoa….
Sozialki, berriz, laguntza handia jaso zuen ejerzitotik, elizatik, lur jabe
handiengandik, enpresa jabeengandik eta hirietako erdi mailako klaseko
pertsonengandik.
Frankismoaren sorrerak edo lehen frankismoak 40. Eta 50. Hamarkada hartu
zuten. Bigarren frankismoan, ordea, 60. Hamarkada eta 70. Hamarkada bereiztu
behar dira. 60. Hamarkadan eman zen frankismoaren finkapena, eta
70.Hamarkadan frankismoaren krisialdia.
Frankismoaren finkapenari dagokionez, 1957.Urtean, teknokratek eratu zuten
gobernu berria sortu zen, honek ekonomiaren garapena, eta aldaketa
soziokulturalak ekarri zituelarik, politikan aldaketarik ez egin arren. Hala ere,
garai hartan diktaduraren aurkako oposizioa asko handitu zen: esku artean
daukagun testua oposizio horren adibide da.
Ekonomiari dagokionez, esan bezala, garapen handia eman zen, teknokratek
bultzatutako liberalizazioaren eraginez. Hauek, bi plan desberdin bideratu
zituzten. Lehenik, egonkortze planak, baina hauek porrot egin zuten, defizita,
kontsumoa jeistea, eta langabezia igotea eragin baitzuten. Bigarrenik, garapen
planak bultzatu zituzten, eta hauek arrakasta izan zuten, Madrilen, Katalunian
eta Euskadin industriaren garapenarekin
Bukatzeko, testu hau nabarmendu beharra dago, bertan ideologia desberdineko
politikoak bildu zirelako; sozialistak, monarkikoak, nazionalistak,
errepublikarrak… Bestalde, esan beharra dago, bildu ziren 118 ordezkari
politikoen eskaerak ez zirela kontuan hartu, Francok ez baitzuen aldaketarik
martxan jarri. Baina egia da, Espainiaren egoera nazioarte mailan zabaltzeko
balio izan zuela, oposizio handia sortuz Espainiar gobernuarekiko.
20.TESTUA. ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA.
Aztergai daukagun testu hau, jatorriaren aldetik, lehen mailako iturria da
1967koa, hau da, bigarren Frankismo garaian bertan idatzi zen legea. Forma
aldetik, juridikoa da eta edukiari erreparatuz gero, politikoa. Testuaren egilea
Francisco Franco generala da, nazionalen buruzagia, eta hartzailea, aldiz, publiko
kolektiboa. Testu honen helburu nagusia erabaki horren berri ematea izango
litzateke. Estatua instituzionalizatzea.
Azterketarekin hasteko, badaude argitu beharreko hainbat hitz:
● Erresuma: kasu honetan, erresumak ez du esan nahi estatuak errege bat
boterean izango duenik, baizik eta Francok Espainia izendatzeko erabiltzen
duen hitza da.
● Mugimendu Nazionala: frankismoaren ideiak izendatzeko erabiltzen den
hitza.
● Lege organikoa: Konstituzio baten funtzioarekin Francok egin zuen
legea.
Azterketarekin jarraitzeko, hauek dira testutik aterako genituen ideia nagusiak:
Hasierako sarrera txikiak adierazten digu bere ustez, hau da, Francoren ustez
momentua dela Espainiako gobernua instituzionalizatzeko, hau da, erakunde
ofizialak izendatzeko. Horrekin batera, honako erabakiak hartzen ditu:
Lehen artikuluak esaten digun bezala, Espainiako lurraldea erresuma balitz
bezala onartzen da, nahiz eta jakin badakigu erregerik ez zegoela.
Bigarren artikuluak, berriz, adierazten digu herriaren boterea ezin dela banatu
ezta inori eman ere ez, botere hori berea dela. Beste hitz batzuetan, ez du
botere banaketarik onartzen. Gainera, estatu espainiarraren helburuak zehazten
ditu bertan: batasuna defendatzea, independentea izatea, segurtasuna
bultzatzea eta, azkenik, ideologia Falangistaren onarpena.
Seigarren artikulua estatuburuaz ari da. Adierazten digu estatuburua ordezkari
gorena dela, eta inor ez dagoela bere gainetik. Berak izango du mugimenduaren
kontrola, baita botere legegilea, exekutiboa eta judiziala ere. Bestalde, estatubur
berak izango du baimena kartzelaratuak askatzeko edota lanpostu desberdinak
sortzeko. Gainera, ordezkari diplomatikoak onartu eta hartu ditzazkela aipatzen
digu.
Azken artikuluan, 14.Ean, gobernuburuaz ari da, eta ondo zehazten du nola
gobernuburu hori espainiarra izan behar den, Francok aukeratutakoa, eta noski,
dauden hiru hautagaietako bat.
Testuingurua:
Esan beharra dago etapa historiko honetan bi momentu bizi izan zirela:
lehenengo frankismoa, 1939-1959, eta bigarren frankismoa, 1959-1975.
Bigarren etapa honetan, bi momentu desberdin ere bereiztu ziren:
60.Hamarkada, finkapena, eta 70.Hamarkada, krisialdia, Franco hil arte.
Faktore lagungarrietatik aparte,erregimena aspektu ideologiko, politiko eta
sozialetan oinarritu zen.
60. Hamarkada edo frankismoaren finkapena, Frankismoaren urte onenak izan
ziren. Hain zuzen ere, Lehen Frankismo bukaeran (50. Hamarkadan) TEK
NOKRATAK ekonomilariak, abokatuak, injenieroak, Opus Dei-koak batez ere)
1957an gobernu berria eratu zutenean.
Goi mailako ikasketan zituztenak gobernuan lanean hasi ziren eta
honek, ekonomiaren garapena, politikan diktaduraren jarraipena
(immobilizmoa) eta aldaketa sozio kulturalak (askatasun apur bat eman zen
baina gutxi) jasan zuen oposizio handia, aurrekoa baino indartsuagoa sortzea
ekarri zuen.
Garrantzi nabarmena izan zuen testuak. Alde batetik, Frankismoa mantentzeko
balio izan zuelako. Hori bai, onartu zen gobernua beste bat izango zela. Jakin
badakigu, konfiantzazko pertsona bat izango zela, eta baita sistemaren aldekoa
ere, Carrero Blanco, hain zuzen ere. 1975. Urtera arte iraun zuen, bera hil
zenera arte hain zuzen ere.
Bestetik, lege honekin oposizioa ez zen isildu, kontrakoa baizik, eta areagotu
egin zen, aldatu ez zelako.
BAIONAKO HITZARMENA (1945-03-31)
Aurrean dugun testua jatorriz lehen mailakoa da, formari erreparatuta narratiboa dela
nabarmentzen da eta eduki politikoa jorratzen du. Dokumentua 1945ko martxoaren 31an
idatzi zen, hain zuzen, Lehen Frankismoa garaian. Egileak Bainonan bildu ziren exilioan
zeuden bando errepublikarreko euskal ordezkariak dira eta hartzailea, berriz, kolektiboa da,
hain zuzen, euska herritarrak eta Frankoren gobernua. Helburu nagusia, oposizioa egitea,
Eusko Jaurlaritza babesta, eta eustatutaren alde egitea izanik.
Azterketarkin hasteko, lehenik eta behin, testuko zenbait hitzen definizioa argituko da testua
bere osotasunean ulertzeko.
- Euskadiko gobernua: 1936an Elgetako estatutan onartutako Eusko Jaurlaritza.
- Altxamendu militarra: Frankok zuzendutako altxamendua, beste hitz batzuekin
estatu golpe militarra 1936ko uztailean emanda
- Falangea: Ideologia faxista zuen Frankismoan onartutako alderdi politiko bakarra.
Azterketarekin jarraitzeko, hauek dira testuan nabarmentzen diren ideia nagusiak.
Lehenik eta behin, aipatzen da Frantzian exilioan dauden bando errepublikarreko euskal
ordezkari politikoak, sindikalak eta Eusko Jaurlaritzako batzuek, beraien ideologia
errespetatuz, hurrengoa diote.
Nabarmentzen da, elixioan egonik batuta jarraitzen dutela, Gerra Zibilean egon ziren bezala
eta garai hartan parte hartu zutela Espainiako Gorteek onartutako estatutan agertzen zen
Eusko Jaurlaritzan, bertako lehendakaria Jose Antonio Agirre izanik.
Ondoren, esaten da konfiantza dutela Eusko Jaurlaritzan eta laguntza eskaintzen diotela,
betiere zenbait helburu betetzen badituzte (herritaren ordezkariak).
Aurrerago zehazten da, diktadurarik ez dagoenean eta egoera demokratiko batean,
euskaldunek erabakitakoa errespetatuko dutela.
Horrez gain, aipatzen da Frankismoa amaitutakoan Bainoan bildutako ordezkariek sortuko
dutela erakunde aholkuemailea bere araudiarekin, Eusko Jaurlaritzari laguntzeko.
Azkenik, nabarmentzen da Frankoren, Falangearen, edozein diktatoreen, antidemokraten
eta monarkikoen aurka daudela, eta prest daudela penintsulako beste hainbatekin batera
horien aurka egiteko.
Testuinguruari dagokionez, 1945.Urtean kokatu beharko ginateke, Lehen Frankismoa
deiturikoan. Une horretan 1936ko Autonomia Estatutuaren bidez lortu zen Eusko Gobernua
erbestean aurkitzen zen Gerra Zibilean Francoren bandoaren garaipena zela eta. Erbestean
izanik ere Eusko Jaurlaritza osatzen zuten alderdi, sindikatu eta norbanakoek borrokan
jarraitu zuten erregimenaren aurka, hauek esperantza baitzuten behin Europako erregimen
faxistak garaituak izan ostean, laguntza jasoko zutela Francoren erregimenaren auka
egiteko.
Handia izan zen Frankismoak zuen oposizioa, barnean zein kanpoan. Aipatu bezala garai
honetan oraindik uste zen aliatuek II. Mundu Gerra irabazten bazuten Francoren erregimena
desegin ahal izango zela. Honela, EAJ eta Eusko Jaurlaritzak matxinada armatu bat
antolatzea nahi izan zuten eta klandestinitatean Euzko-Naia talde politiko militarra antolatu
zen, praktikan eragin handirik izan ez zuena. Lan gatazkei dagokienez, ugariak izan ziren
protesta eta grebak, zeintzuek errepresio latza jasotzen zuten erantzun gisa. Euskal Eliza
ere Erregimenaren aurka altxatu zen (Ekintza Katolikoa taldea kasu).
Kanpo oposizioari dagokionez, Gerra Zibila amaitu zenean Euskal Herrian (1937ko ekainean
Bilbo erortzean) Euskal Gobernua (baita Jose Antonio Agirre lehendakaria ere) Kataluniara
joan zen eta Espainia osoa matxinatuen esku jaustean Frantziara erbesteratu ziren.
Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan naziek Frantzia okupatu zutenean euskaldun asko
deportatuak izan ziren eta eta beste hainbatek errefuxiatuei laguntzeaz gain, erresistentzian
eta aliatuekin borrokatu zuten (Gernika batailoia, 1945). Agirre lehendakariak beste hainbat
kiderekin 1941ean Estatu Batuetara ihes egin zuen eta Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzak
ireki zituen Londresen eta New Yorken eta harreman onak izan zituen AEBko gobernuarekin
nazismoaren aurkako borrokan. Ondoren, Mexikora joan ziren eta bertan kokatu zen
Errepublikako gobernua. Erbestetik Espainian jarraitzen zutenekin koordinazioa mantentzen
ahalegindu ziren baina geroz eta zailtasun handiagoak zituzten Erregimena finkatzen zihoan
heinean. Helburutzat erregimen frankistaren finkapena oztopatzea eta erregimen
demokratikoa berrezartzea zuten hauek. Testuinguru honetan kokatzen da hitzarmen hau,
EAJ, EAE, PCE, UGT, ELA-STV, PSOE, CNT, Mendigoizaleak, Ezkerra Errepublikanoa,
Alderdi Errepublikano Federalak sinatu zuten. Ituna sinatu zutenek Espainian demokrazia
ezartzeko borrokatzeko konpromisoa hartu zuten. Helburu bikoitza zuten: Errepublika eta
Autonomia Estatutua berrezartzea.
Iruzkinarekin amaitzeko, balorazio gisa, nabarmentzeko testua dela esan daiteke, izan ere,
adostasuna izan zutelako Eusko Jaurlaritza babesteko, nahiz eta gerora desadostasunak
agertu ziren. Horren froga da 1958an PCE Eusko Jaurlaritzatik bota zutela. Gainera,
Frankoren aurka egiteko balio izan zuen, baina epe motzean ez zuen eraginkortasuna izan,
Azkenik, itxaropena zuten, aliatuek bezala, Frankismoaren erorketan, baina epe motzean ez
zen hori pasatu.
22.TESTUA: “ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN SERMOIA
(1974-02-24)
Aztergai dugun testua lehen mailakoa da, 1974ko otsailaren 24an sortua,
bigarren frankismoaren krisialdian, hain zuzen. Bestalde, dokumentua
zirkunstantziala da, bertan eduki soziopolitiko eta kulturala dituelarik. Hauek,
Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren hitzak dira, mezara joan zirenek jaso
zutenak. Hala ere, publikoa egin zen sermoia eta honen helburua egoera
salatzea eta horri aurre egitea zenez, frankistak ere har daitezke hartzailetzat.
Azterketarekin hasi aurretik honako hitz hau definituko dugu:
● Euskal gatazka: euskal herrian egon zen polarizazioa edo
enfrentamentua, honen zapalmenari dagokionez.
Azterketarekin jarraituz, lehenik eta behin, euskal gatazka azaltzen du
Añoverosek, Euskal Herrian bipolarismoa dagoela esanez. Batzuek Euskal Herria
zapalduta dagoela eta eskubide gabe dagoela uste dutela aipatzen da eta beste
batzuek, ordea, salaketa hori ez dela egia esaten dutela eta hori Frankismoaren
erasotzat hartzen dutela aipatzen da.
Hurrengo, euskaldunek kultura propioa dutela adierazten da, honen adibide
euskara hartuz, eta horrek Euskal Herriari beste herrialdeen artean nortasun
propioa ematen diola.
Jarraian, Euskal Herriak nortasun hori mantentzeko eskubidea duela esaten du
Añoverosek, betiere, beste antolamendu soziopolitiko aske baten baitan eta ez
frankismoan.
Hala ere, Euskal Herriak bere kultura mantentzeko oztopoak dituela adierazten
du. Hala nola, hizkuntzaren erabilera, bai irakaskuntzan, bai komunikabideetan
mugatuta dagoela, eta beste adierazpen kulturalak zentsuratuta daudela
azpimarratzen da.
Azkenik, herriko egoera hobetzeko, Elizak lagundu egin behar duela aipatzen da.
Testuingurua: Erregimen frankistak eliza katolikoaren babesa izan zuen Gerra
Zibilaren garaitik 60ko hamarkadara arte. Armada eta Falangearekin batera
erregimenak izan zuen babes taldeetako bat izan zen. Elizak altxamendua eta
ondorengo Gerra Zibila Gurutzada Santu moduan aurkeztuz legitimatu zituen.
1953. Urtean Vaticanoarekin sinatutako konkordatuak erregimenari zilegitasun
morala eman zion nazioartean. Testuinguru horretan euskal elizak bazeukan
berezitasun bat: kleroaren parte handi bat abertzalea zen. Horregatik, gerran
eta, batez ere, gerra ostean errepresio gogorra pairatu zuen. Gauzak horrela,
Erregimenak euskal eliza erabat kontrolatua izan zen Frankismoaren lehen
urteetan; izan ere, Francok berak zeukan goi karguak izendatzeko eskumena.
Baina denborak aurrera egin ahala, euskal elizaren barruan erregimenaren
aurkako kritikak geroz eta ozenago entzuten hasi ziren. Vaticanoaren II
Kontzilioaren ondoren (1962-65) Espainiako Elizak ere Erregimenetik urruntzea
erabaki zuen, horrek zilegitasun gehiago eman zien euskal kleroaren ekintzei.
Esan beharra dago, apaizen artean gertatu zen belaunaldi ordezkapenak (apaiz
gazteak sartzea) asko lagundu zuela, gazteak aurrekoak baino askoz
politizatuago baitzeuden. Abertzaleak eta langile mugimenduen aldekoak agertu
ziren.
1960. Urtean Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Iruñeko elizbarrutietako 339 apaizek
Frankismoaren aurkako adierazpen gogorra sinatu zuten. Bertan salatzen zuten
gizakiaren oinarrizko eskubideak ez zirela errespetatzen, askatasun
demokratikorik eza eta euskararen zein euskal kulturaren errepresioa.
1968.Urtean, Euskal Herriaren egoera salatzeko apaiz talde batek Bilboko
apezpikutza okupatu zuen eta hilabete batzuk geroago Derioko seminarioa.
Egoeraren berri emateko, Aita Santuari ere gutun batzuk bidali zizkioten.
Guzti honekin amaitzeko asmotan, Erregimenak Antonio Añoveros izendatu
zuen Bilboko gotzain, baina uste baino arazo gehiago ekarriko zituen eta
hasieratik bere jarrera agertu zuen.
1972. Urtean, Eliza espainiarrak barkamen publikoa eskatu zien espainiarrei,
Gerra Zibilaren ostean berradiskidetzeko tresna ez zelako izan. 1973ko azaroan
Zamorako kartzelan zeuden peso batzuek gose greba hasi zuten eta hauek
babesteko beste apaiz batzuek Bilbo eta Donostiako gotzaindegiak okupatu
zituzten. Honek errepresioa ekarri zuen. Testuinguru gatazkatsu honetan ez da
harritzekoa Antonio Añoverosek aztertzen ari garen sermoi hau idatzi izana,
Bizkaiko eliza guztietan irakurri zena. Bertan Euskal Herriaren eskubideak
defendatzen zituen eta hauetaz gozatzeko zeuden oztopoak azaltzen zituen.
Bukatzeko, testu hau nabarmendu beharra dago, ez bakarrik lehen mailakoa
delako, baizik eta oposizio berrian kokatzen delako sermoi hau. Beraz sermoi
honekin, Añoveros erregimenaren aurka agertzen da salaketa eginez. Esan
beharra dago, Añoveros asko arriskatu zela sermoi horrekin, baina egia da epe
motzera eraginkorra izan zela, honek elizaren erregimenaren aurkako
posizionamentua adierazten zuelako, eta beste oposizio guztiekin batera
erregimenean aldaketak ematen lagundu zuelako.

Deskargatu

PDF Word HTML