Mendizabalen Desamortizazioa eta Lehen Karlistaldia

Historia2,36 KB

Testuinguru historikoa: 1833ko krisia

1833an Fernando VII.a hil zen. Bere alaba Isabel II.ak soilik 3 urte zituenez, bere emazte Maria Kristinak hartu zuen erregeordetza. Absolutistek Karlos V.ak tronua hartzea nahi zutenez, Lehen Karlistaldia piztu zen: alde batetik karlistak zeuden, eta bestalde, Maria Kristinaren aldekoak (liberalak).

Liberalen arteko banaketa

Liberalen artean bi joera zeuden:

  • Progresistak: Kadizko konstituzioaren aldekoak.
  • Moderatuak: Erregearen boterea indartu nahi zutenak.

Maria Kristinaren laguntza bakarra moderatuak ziren. Gainera, bere erregeordetzan Estatuak ez zuen baliabiderik dirua lortzeko eta egoera nahiko larria zen.

Mendizabalen desamortizazioa

1836an Mendizabalek, Ogasun Ministroa izendatuta, diru arazoak konpontzeko desamortizazioa aurrera eraman zuen. Antzinako erregimenean, Elizak Espainiako lur asko zituen, baina hauek landugabeak ziren. Mendizabalek, desamortizazioaren bidez, Espainiako arazoak murrizteko helburua zuen:

  • Lurrak saltzeagatik Estatuak dirua lortuko zuen.
  • Saldutako lurrak lantzen hasiko ziren, lur produktiboak bihurtuz.
Ondorioak eta jabetza burgesa

Desamortizatutako lurrekin Estatuak diru pila bat eskuratuko zuen, eta jabetza berri bat sortuko zen: jabetza burgesa. Jabeak lurren gainean eskubide osoa izango zuen eta produktibitatea handituko zen. Gainera, jabe berriak Isabel II.aren alde jarriko ziren. Estatuak lorturiko diruarekin, zor publikoa gutxitzeaz gain, gerra karlistaren garaipena lortzea espero zen.

Desamortizazioaren porrota

Alabaina, desamortizazioarekin nekazarien egoera hondatu egin zen; ezin zuten ia ezer erosi eta jabetza berrietan ez zeukaten inolako eskubiderik. Horregatik ez zen desamortizazioaren helburua lortu, eta zorrak murrizteko neurriak huts egin zuten. Horrez gain, Elizak eta goiko klaseek, lurrik gabe geratzean, erreginaren aurka jo zuten.

Testuaren garrantzia

Dekretu hau nahiko garrantzitsua izan zen desamortizazioaren pausoak ulertzeko. Mendizabalek ez zituen bere helburuak lortu: ez Lehen Karlistaldia bukatzea, ezta zor publikoa murriztea ere. Ondorioz, Mendizabalek bere taldearen konfiantza galdu zuen, eta Elizari kalte handia eragin zion.

Deskargatu

PDF Word HTML