Depresio Handia: Keynesen ikuspegia eta ondorioak
Depresio handia (Keynesen ikuspegitik):
Keynesen ideien hedapena
Garai hartan J. M. Keynes ekonomialariaren ideiak asko zabaldu ziren. Keynesen aburuz, eta liberalismo klasikoak esaten zuenaren kontrakoa, kapitalismoan ere gobernuen partaidetza garrantzitsua zen ekonomiaren funtzionamendu ona ziurtatzeko (interbentzionismoaren defentsa).
Gobernuaren neurriak eta helburuak
Gobernuek eskaria sustatu behar zuten ekonomia berriro martxan jartzeko. Halaber, gastu publikoa igo behar zuten eta estatuek jarduera askotan inbertitu behar zuten eskaria handitzeko eta lanpostu berriak sortzeko. Enpresa pribatuek inbertsio berriak egiteko aukera hobeak izango zituzten eta gobernuek sortutako baldintzetatik etekina aterako zuten. Estatuek aberastasunaren zirkulazioa suspertzea lortuko zuten. Jendearen egoera ekonomikoa hobeagoa izan zenean kontsumoa berriro gora joko zuen.
New Deal eta AEBak
Keynesen ideia hauek AEBetan martxan jarri zituzten F. D. Roosevelt presidentearen agintaldian, New Deal izeneko programaren bitartez. Agintari estatubatuarrek politika interbentzionista hau jarri zuten martxan: azpiegitura ugari eraiki zituzten, herritarren bizi‑baldintzak hobetzeko laguntzak eta legeak sortu zituzten, eta bestelako neurriak hartu zituzten. Emaitzak ez ziren espero bezain onak izan; AEBetako ekonomia benetan suspertu zen, oro har, Bigarren Mundu Gerraren hasierarekin lotuta.
Politika eta ondorio politikoak Europan
Herrialde aurreratuetan bakarrik lortu zen krisia gainditzea eta demokrazia liberala mantentzea. Europako beste herrialde askotan, ordea, diktadura berriak agertu ziren:
- Stalinen Sobiet Batasuna (han diktadura komunista finkatu zen).
- Bi erregimen faxisten sorrera: Mussoliniren Italia (1922) eta Hitlerren Alemania (1933).
"Gobernu indartsuak" eta ezaugarriak
"Gobernu indartsuak" ere agertu ziren: Europako ekialdean eta hegoaldean, gerrarteko garaietan sortutako diktadurak izan ziren.
Faxismoaren antzeko ideiak defendatzen zituzten gobernu kontserbadoreak izaten ziren. Herrialde haietan honelako ezaugarriak zeuden:
- Tradizio demokratiko eskasa
- Gizarte ezberdintasun handiak
- Atzerapen ekonomikoa (industria gutxi)
Adibide batzuk: Espainia (M. Primo de Rivera, 1923 eta Franco, 1939), Hungaria (Horthy), Grezia (Metaxas), Polonia (Piłsudski), ...