Diktadura Frankistaren Finkapena eta Krisialdia (1959-1975)
1. Frankismoaren bilakaera politikoa
1.1. Barne-politika
Berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, Francoren gobernuan ministro berriak bildu ziren: teknokratak. Hauek garapen ekonomikoa bultzatu nahi zuten, eta horrek, ekonomiari ez ezik, politikari ere eragin zion. Opus Dei-ko teknokratak 1957an sartu ziren gobernuan, erregimena berritu eta liberalizatzen saiatzeko. Joera horren aurka, erregimenaren sektore immobilistak zeuden.
Oinordetza-legean aldaketak egin ziren, Francoren ondorengoa nor izango zen ziurtatzeko eta Espainia monarkia zela berresteko. Hala ere, aldaketa garrantzitsuenak 1969an gertatu ziren, Francoren osasun-egoera txarraren ondorioz:
- Joan Karlos Borboikoa Francoren ondorengo izendatu zuten errege tituluarekin, erregimenari