Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Mundu-krisia eta erregimen totalitarioak

Historia11,18 KB

Mundu-ekonomiaren bilakaera Gerra Handiaren ondoren

- Nola aldatu zen munduko ekonomia Gerra Handiaren ondoren?

  • Ekonomia-arloko mundu-nagusitasuna Erresuma Batutik Estatu Batuetara aldatu zen.
  • Krisialdia izan zen, gerrak eragindako hondamendiagatik, inflazioagatik, langabeziagatik...
  • 1924tik aurrera ekoizpena hazi, langabezia murriztu, eta bizi-kalitatea hobetu egin ziren Europako herrialdeetan, Estatu Batuetan baino gutxiago, hala ere.

1929ko crack-a eta bere kausak

- Zer izan zen 1929ko crack-a? Zeintzuk izan ziren haren kausak?

  • New Yorkeko burtsak 1929an mundu osoan eragin zuen krisialdi ekonomiko larri izan zen.
  • Kausak:
    • Gainekoizpena: Gerra amaitzean, herrialdeek mota guztietako produktuak fabrikatu zituzten (eta ez gerrarako produktuak soilik)
...
Jarraitu irakurtzen "Mundu-krisia eta erregimen totalitarioak" »

Cadizko Gorteak eta Liberalismoaren Historia Espainian: Foruak eta Gerra Karlistak (1810-1876)

Historia38,18 KB

Cadizko Gorteak (1810)

Gorteen osaketa eta antolamendua

Gorteak gizarteko estamentu ezberdinetakoek (klerikoek, abokatuek, funtzionarioek, militarrek, merkatariek) osatzen zituzten. Diputatuak ziren. Hauen artean ikuspegi ezberdinak zeuden:

  • Talde batek sistema politikoari eutsi nahi zion, aldaketarik egin gabe.
  • Beste talde batek tarteko erregimen bat ezarri nahi zuen, absolutismoaren eta nazioaren subiranotasunean oinarritutako eredu konstituzionalaren artekoa.
  • Liberalek subiranotasun nazionalean oinarritutako konstituzioa ezarri nahi zuten.

Liberalen azken ikuspegiak izan zuen arrakasta handiena. Gorteak Cadizen bildu ziren; alde batetik, hiri hori defendatzea errazagoa zelako, ez baitzegoen frantsesen okupazioaren mende, eta bestetik, liberalismoak...

Jarraitu irakurtzen "Cadizko Gorteak eta Liberalismoaren Historia Espainian: Foruak eta Gerra Karlistak (1810-1876)" »

Espainiako Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa: Liberalismoaren Hastapenak

Historia7,74 KB

Espainiako Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa

Testu hau Espainiako Independentzia Gerra garaian kokatu behar dugu, baina ez zen izan frantsesen kontrako gerra bakarrik, baizik eta iraultza politikoa, Antzinako Erregimenarekin amaituko zuena.

Aurrekariak: Fontainebleauko Ituna eta Baionako Abdikazioak

Carlos IV.aren erregealdiak jasaten zituen arazoek eta barneko egoera ezegonkorrak Napoleon Espainia inbaditzera eraman zuten. Hori ulertzeko, 1807an sinatutako Fontainebleauko Ituna kontuan hartu behar da. Itun horren bidez, Godoyk (Espainiako lehen ministroak) Napoleoni Espainia zeharkatuz Portugalera iristeko baimena eman zion (Portugal Ingalaterraren aliatua zen). Baina frantsesak, bide batez, Espainian geratu ziren. Ondorioz, Independentzia...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa: Liberalismoaren Hastapenak" »

1855eko Burdinbideen Lege Orokorra: Espainiako Trenbidearen Hastapenak

Historia5,63 KB

1855eko Burdinbideen Lege Orokorra

4. BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA (1855-06-06)

Aurrean dugun testua lehen mailako iturri historiko eta politiko-juridikoa da; hain zuzen, 1855eko Burdinbideen Lege Orokorraren zati bat, Espainian trenbidea ezartzen laguntzeko helburuarekin ateratako legea. Egilea kolektiboa da, Gorteek egina eta Francisco de Luxan, Sustapen ministroa, eta Isabel II.ak onetsita. Publikoa da, Aranjuezen aldarrikatu eta Madrilgo Gazetan argitaratu zen eta herriari zuzenduta dago.

Testuaren testuingurua

Testuaren helburu nagusia trenaren eraikuntza bultzatzea izan zen. Testua Isabel II.aren Biurteko progresistan (1854-1856) kokatzen da, hots, O’Donnell jeneralaren ‘Vicalvarada’ pronuntziamenduaren ondoren. Isabel II.ak Espartero...

Jarraitu irakurtzen "1855eko Burdinbideen Lege Orokorra: Espainiako Trenbidearen Hastapenak" »

Espainiako Errepublika eta Frankismoaren Garapena: 1931-1975 Laburpena

Historia2,07 KB

Espainiako Errepublika eta Frankismoaren Garapena (1939-1975)

1. Gerra zibila eta frankismoaren oinarriak

Gerra zibilaren ondoren, Francoren diktadura ezarri zen. Armada, alderdi bakarra, eliza eta neurri zorrotzak oinarri nagusiak izan ziren.

  • Armada: botere nagusia.
  • Alderdi bakarra: Falangea.
  • Eliza: babesle nagusia.
  • Ekonomia: elite ekonomikoa eta nekazaritza.

2. Errepresioa eta hizkuntzen politika

Errepresioak hildako, preso eta langile asko utzi zituen. Konfiskazio prozesuak, funtzionario aldaketak eta hizkuntza minoritarioen debekua izan ziren ezaugarri nagusiak.

3. Lehen etapa: nazioartea eta barne politika

Mundu Gerran (1939-1945) Espainia neutral mantendu zen. Ondoren, Gerra Hotza (1945-1991) garaian, nazioarteko isolamendua gainditzen hasi zen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Errepublika eta Frankismoaren Garapena: 1931-1975 Laburpena" »

Euskal Herriko Historia Garaikidea eta Frankismoa

Historia4,64 KB

Añoverosen Egoera eta Elizaren Jarrera

Añoveros: Euskal Herriak bizi duen egoera salatu. Idazlea, Antonio, Bilboko gotzaina. Sermoia da, apaizengatik etorri. Urtea. Francoren diktadurak Euskal Herriaren askatasunaren amaiera suposatu zuen. Francok Euskal Herria probintzietan banatu zuen: traidoreak (Gipuzkoa, Bizkaia) eta legalak (Araba, Nafarroa). Ekonomia aldaketa industriaren aurrerakadaren ondorioz, atzerritarrak erakarri eta populazioa handitu zen. Euskal Herria immigrazio gune bihurtu zen, eta industria garrantzitsuak zeuden hemen. Eliza amaieran Francoren kontra agertu zen, eta apaizek bizi maila hobea eskatu zuten. Añoverosek esan zuen Euskal Herriko egoera banatuta zegoela eta ez zegoela probintzien arteko batasunik. Berak esan zuen...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Historia Garaikidea eta Frankismoa" »

Trantsizio Politikoa eta Frankismoaren Amaiera

Historia3,8 KB

Eskuinaren Estrategia eta Trantsizioaren Hasiera

Eskuinaren estrategia egoera kritikoan funtsezkoa izan zen aldaketetarako. Espainiako arazoak ezkutatu nahi izan ziren; bakoitza bere herrira itzuli zen. Ariasek aldaketak bultzatu zituen, alderdiak debekatuta zeudela. Blokeoek eta aldaketek sistema puskatu zuten. Suarez eta amnistia, bai eta Erregearen garrantzia ere, giltzarri izan ziren. Medallo, parlamentua, Miranda, Suarez, hauteskunde orokorrak, PCE onartzea eta Areizak Suarez onartzea prozesuaren parte izan ziren.

Ezkerrak Suárezi laguntza eman zion eta UCDk irabazi zuen, nahiz eta gehiengo absoluturik lortu ez. Suárezen konstituzioaren bideak bi arazo nagusi izan zituen erantzuteko (GRAPO, ekintza atzerakoia). Bi alderdik Moncloako Ituna...

Jarraitu irakurtzen "Trantsizio Politikoa eta Frankismoaren Amaiera" »

Euskal Autonomia Errepublikan: Proiektuak, Gerra Zibila eta Ondorioak

Historia3,36 KB

Sarrera

Errepublika aldarrikatu ondoren, autonomia antolatzea zabaldu zen Euskal Herrian, 1876an foruak galdu zirenetik. 1917an Eusko Autonomiaren aldeko kanpaina hasi zen, eta gobernuari autonomia zabala eskatzeko mugimendua errepublikaren barruan sortu zen. 1918an, Eusko Ikaskuntzak ideologia desberdinak batu zituen euskal autonomiaren prestakuntza lanetan II. Errepublikaren garaian.

Euskal Herriko egoera politikoa

Euskal Herriko egoera politikoa oso anitza zen: errepublikazale sozialistak, abertzaleak, eskuindarrak eta tradizionalistak (karlistak) zeuden. EH ez zen Donostiako Itunean parte hartu, eta horrek autonomia lortzeko zailtasunak ekarri zituen.

Lehen autonomia proiektuak

Eusko Ikaskuntza

Konstituzioa baino lehen, Euskal Estatu Konfederatua,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Errepublikan: Proiektuak, Gerra Zibila eta Ondorioak" »

II. Errepublika eta Frankismoa: Testu Historikoen Azterketa

Historia5,14 KB

Clara Campoamor eta Emakumeen Boto-Eskubidea

Testuaren ezaugarriak: Forma juridikoko testu politiko eta publikoa da, lehen mailako iturria. Clara Campoamor Alderdi Errepublikano Erradikaleko diputatuak Gorte Konstituziogileei zuzendutako hitzaldia da, Madrilen egunkarietan egun berean argitaratua.

Helburua eta ideia nagusiak: Helburu nagusia II. Errepublikan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikoa eta juridikoa lortzea zen, emakumeen askatasuna eta sufragio unibertsala babestuz. Aristotelesen aipamenak erabili zituen eta Victoria Kent diputatuaren aurkako jarrera arrazoitua azaldu zuen. Campoamorrek Konstituzioa goraipatu zuen, Espainia emakumeen boto-eskubidea onartu zuen lehen herrialde latindarra bilakatu zelako, harrotasun handiz....

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika eta Frankismoa: Testu Historikoen Azterketa" »

Espainiako Bigarren Errepublika eta Bere Etapak (1931-1939)

Historia5,07 KB

I. Errepublikaren Ezartzea

I. Errepublika ezartzea: 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeen ostean, errepublikazaleak nagusitu ziren. Apirilaren 14an Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zuten alderdi politiko nagusien babesarekin.

II. Behin-behineko Gobernua eta 1931ko Konstituzioa

II. Behin-behineko gobernua (1931ko konstituzioa): 1931ko apirilaren 14an sortutako behin-behineko gobernu errepublikazale-sozialistak, Niceto Alcalá-Zamora gobernu-buru zuela, zenbait neurri eta aldaketa abiarazi zituen. Hauteskunde-deia egin zen Gorte Konstituziogileak sortzeko; ekainaren 28an gehiengo errepublikazale ezkertiarra eta sozialista gailendu zen. Hego Euskal Herrian, aldiz, eskuina, EAJ eta karlistak nagusitu ziren.

1931ko abenduaren 9an Konstituzioa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika eta Bere Etapak (1931-1939)" »