Espainiako Bigarren Errepublika eta Bere Etapak (1931-1939)

Historia5,07 KB

I. Errepublikaren Ezartzea

I. Errepublika ezartzea: 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeen ostean, errepublikazaleak nagusitu ziren. Apirilaren 14an Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zuten alderdi politiko nagusien babesarekin.

II. Behin-behineko Gobernua eta 1931ko Konstituzioa

II. Behin-behineko gobernua (1931ko konstituzioa): 1931ko apirilaren 14an sortutako behin-behineko gobernu errepublikazale-sozialistak, Niceto Alcalá-Zamora gobernu-buru zuela, zenbait neurri eta aldaketa abiarazi zituen. Hauteskunde-deia egin zen Gorte Konstituziogileak sortzeko; ekainaren 28an gehiengo errepublikazale ezkertiarra eta sozialista gailendu zen. Hego Euskal Herrian, aldiz, eskuina, EAJ eta karlistak nagusitu ziren.

1931ko abenduaren 9an Konstituzioa onartu zen, kutsu ezkertiarrekoa eta berrikuntza handikoa (adibidez, erlijio askatasuna eta estatu laikoa ezarri ziren).

III. Errepublikaren Etapak

1. Azañaren biurtekoa edo biurteko erreformista (1931-1933): Manuel Azaña behin-behineko gobernuko presidente izendatu zuten, eta Alcalá-Zamora, errepublikako presidente. Azañaren behin-behineko gobernuak aldaketekin jarraitu zuen:

  • Erreforma erlijiosoa: Elizari boterea kendu zitzaion eta bere eragina deuseztatu zen (erlijio-irakaskuntza derrigorrezkoa izateari utzi zion, ordena erlijiosoen irakaskuntzaz aritzea debekatu zen, ezkontza zibila eta dibortzioa onartu ziren, jesuiten boterea desagerrarazi zen, eta Eliza ez zen gehiago finantzatu). Horren kontra agertu zen Pedro Segura kleroa. Hego Euskal Herrian balio erlijiosoen kontrako eraso bezala hartu zen neurri hau; orduan, karlistak eta “Comunión Tradicionalista” bildu ziren, eta EAJk Errepublika onartu zuen arren, elizaren eskubideak defendatu zituen.
  • Lurralde antolamendu erreformak: Autonomia eskubidea jaso zen Konstituzioan. Kataluniako autonomia estatuaren lehen gaia itunean landu zen. Katalunian, 1931ko udal-hauteskundeak ERCk irabazi zituen eta horrek autonomia bultzatu zuen. 1932an Gorteek Kataluniako estatutua onartu zuten, eta Francesc Maciá Generalitateko presidentea bihurtu zen. Hego Euskal Herrian karlistak eta EAJ nagusitu ziren udal-hauteskundeetan, eta Jose Antonio Agirre nabarmendu zen. 1936an Gorteek euskal autonomia-estatutua onartu zuten, eta lehendakaria aukeratu zen.
  • Erreforma militarra: Armada aldatzeko neurriak hartu ziren. Azañaren neurri horien ondorioz, 1932an Sevillan Sanjurjada gertatu zen.
  • Hezkuntza erreforma: Lehen Hezkuntza eta eskola mistoak ezarri ziren, irakasle kopuruak gora egin zuen, eta ikastetxe berriak sortu ziren. Hezkuntza sekularizatu zen, erlijio-edukiak kendu ziren, Bigarren Hezkuntza hobetu zen eta unibertsitatea sustatu zen.
  • Nekazaritza erreforma: 1931n Espainiako ekonomiaren oinarria nekazaritza zen, baina arazo larriak zituen. Hainbat dekretu argitaratu ziren nekazaritza berritzeko. 1932an “Nekazaritzaren Erreformarako Oinarrien Legea” onartu zen Sanjurjandaren ondoren, lurren banaketa helburu zuelarik.

Azañaren gobernuaren krisia: 1933an hainbat eragile bildu ziren: gizarte-gatazkak, Sanjurjoren altxamendua, CEDA eta “Renovación Española” alderdien fundazioa, eta koiuntura ekonomiko eskasa. 1933ko irailean Azañak dimititu egin zuen; ondoren Martínez Barriok gobernatu zuen eta hauteskunde berrietara deitu zen.

2. Eskuineko biurtekoa (1933-1936): 1933ko lehen aldian emakumeek botoa eman zuten. CEDA eta “Partido Radical Republicano” (PRR) alderdiek irabazi zuten, ezkertiarren akatsei esker. CEDA-k hasieran ez zuen gobernuko parte hartze zuzenik izan, boterea PRR-ren esku utzi eta Alejandro Lerroux gobernu-buru izendatu zuten. Bere gobernuak aurreko erreformen kontra jo zuen: kolpistak libre utzi zituen, lur-jabeen aldeko politikak ezarri zituen eta Kataluniako estatutua indargabetu zuen.

Horrek gobernu-krisia eragin zuen: JONS eta Falange elkartu ziren, Azañaren AR eta PRS alderdiak batu ziren, eta Hego Euskal Herrian EAJ eta karlistak autonomiaren alde jarri ziren. Tentsioa handitu egin zen. 1934ko iraultzan, CEDAko hiru ministro gobernura sartu ziren; iraultza nagusia Asturiasen, Katalunian eta Hego Euskal Herrian gertatu zen, EAJk langile abertzaleen alde egin zuelarik. Gobernuak Afrikako armada bidali zuen, eta ezker eta eskuinaren arteko banaketa handitu zen. 1935ean Lerrouxk dimititu zuen. 1936ko hauteskundeetan Fronte Popularra osatu zen eta hauek gailendu ziren.

3. Fronte Popularra (1936-1939): Manuel Azaña errepublikako presidente bihurtu zen eta Santiago Casares Quiroga gobernu-buru. Bere helburuak honakoak ziren: biktimei amnistia ematea, Konstituzioa errespetatzea, erreforma fiskala egitea, nekazaritzaren egoera hobetzea eta Falange legetelatzez kanpo uztea. Apiriletik ekainera bitartean iraultza-giroa nagusitu zen (grebak, okupazioak, etab.). Uztailaren 17an eta 18an Francisco Francok gidatutako “altxamendu nazionala” gertatu zen, Gerra Zibilari hasiera emanez.

Deskargatu

PDF Word HTML