1876ko uztailaren 21eko legea: foru-berezitasunen amaiera eta Kontzertu Ekonomikoa
1876ko uztailaren 21eko legea (6)
Aztergai dugun testua “1876ko uztailaren 21eko legea” da. Testu juridikoa eta publikoa da, lege bat delako, eta Madrilgo Gazeta aldizkarian argitaratu zen. Lehen mailako testu historikoa da: Gorteek onartu eta Alfontso XII.a erregeak, Cánovasekin batera, berretsitako legea. Espainiako herritarrei zuzenduta dago, bereziki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleei. Foruak indargabetzeko legea Alfontso XII.aren erregealdiaren hasieran idatzi zen, karlistak galtzaile atera ondoren, hirugarren gerra karlista amaitu zenean. Helburua foru-berezitasuna indargabetzea zen.
Testuaren analisia
Testuaren analisian ideia hauek nabarmendu behar dira sarreran eta zenbait artikulutan. Hasteko, Alfontso XII.ak herritarrei jakinarazi...