Espainiako Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa: Liberalismoaren Hastapenak
Espainiako Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa
Testu hau Espainiako Independentzia Gerra garaian kokatu behar dugu, baina ez zen izan frantsesen kontrako gerra bakarrik, baizik eta iraultza politikoa, Antzinako Erregimenarekin amaituko zuena.
Aurrekariak: Fontainebleauko Ituna eta Baionako Abdikazioak
Carlos IV.aren erregealdiak jasaten zituen arazoek eta barneko egoera ezegonkorrak Napoleon Espainia inbaditzera eraman zuten. Hori ulertzeko, 1807an sinatutako Fontainebleauko Ituna kontuan hartu behar da. Itun horren bidez, Godoyk (Espainiako lehen ministroak) Napoleoni Espainia zeharkatuz Portugalera iristeko baimena eman zion (Portugal Ingalaterraren aliatua zen). Baina frantsesak, bide batez, Espainian geratu ziren. Ondorioz, Independentzia Gerra hasi zen.
Aranjuezeko matxinadak Carlos IV.a bere seme Fernando VII.aren alde abdikatzera behartu zuen. Carlos IV.ak berehala damutu zuen, baina semeak ez zion koroa itzuli nahi izan. Aita-semeen arteko arazoak konpontzeko aitzakiarekin, Napoleonek Baionan bildu zituen, eta Baionako Abdikazioetan amaitu zen dena. Bitartean, 1808ko maiatzaren 2an, Madrilen lehen matxinadak piztu ziren frantsesen aurka.
Madrilgo matxinada eta Espainiaren erantzuna
Madrilgo herria oso haserre zegoen, errege-familiak herria bakarrik utzi zuelako, eta frantziar indarren aurka altxatu zen. Frantsesek errez zapaldu zuten madrildarren matxinada, baina errepresio hau eta Baionako Abdikazioak izan ziren Espainia osoa frantsesen kontra altxatzeko pisu handiko arrazoiak.
Botere hutsunea: Probintzia Batzordeak eta Batzorde Zentrala
Espainian botere hutsunea zegoenez, Probintzia Batzordeak eta Batzorde Zentrala sortu ziren. Une horretan, beraz, bi gobernu zeuden Espainian: alde batetik, Napoleonen anaia Jose I.a, herriaren babes eskasa zuena, eta bestetik, Batzorde Zentrala. Batzordeek, erregea ez zegoenez, subiranotasuna eta agintea hartu zituzten.
Batzorde Zentrala Cadizen gorde zen (hiria babestua zegoen, Britainia Handiko itsas armada hurbil zegoelako), Napoleonen armadak behin betiko erasoa egin nahi izan zuenean. Batzorde hau desegin zen eta gorteen beharra aldarrikatu zuten. Azkenik, Gorte Nagusiak Cadizen bildu ziren eta herriaren subiranotasuna hartu zuten.
1812ko Cadizko Konstituzioa (La Pepa)
Gorteetako diputatu gehienak liberalak ziren, eta erregimen politikoa aldatu zuten hainbat dekretu eta 1812ko Cadizko Konstituzioaren bidez. Konstituzioa martxoaren 19an aldarrikatu zen ("La Pepa" izenarekin ere ezaguna), absolutismoa deuseztatu eta liberalismoa ezartzeko helburuarekin. Fernando VII.a errege moduan onartzen zen, baina subiranotasuna jada ez zegoen berarengan.
Fernando VII.a kanpoan zegoen bitartean, erdi-mailako klaseak, noblezia eta kleroa Cadizen bildu ziren eta Gorteak antolatu zituzten. Gorteetan bi joera zeuden: liberala eta absolutista. Liberalak gehiengoa ziren eta, gainera, prentsaren laguntza zuten. Gorteek ideia liberalak aplikatuz idatzi zuten 1812ko Konstituzioa.
Konstituzioak hainbat neurri hartu zituen, esaterako, erregeari gobernatzeko ahalmena kentzea eta Gorteak gobernu-organo gorena bihurtzea. Fernando VII.a itzuli zenean, lehendik aipatutako alderdien zatiketa aurkitu zuen. Gainera, Gorteek onartu zuten Fernando ezin zela erregea izan konstituzioa zin egin arte. Konstituzioa erregeak sinatzea derrigorrezkoa zen indarrean jartzeko.
Konstituzioaren aplikazioa eta amaiera absolutista
1812ko Konstituzioa bi urtez aplikatu zen, gerra egoeran (1812-1814). Hala ere, kasu askotan herriarentzat Cadizko Konstituzioaren aplikazioa oso traumatikoa izan zen. Herria aurka zegoen, eta ez da ahaztu behar herria armatuta zegoela Independentzia Gerra amaitu ondoren.
Egoera larri honetan, jeneral batzuk absolutismoa berrezartzearen alde jarri ziren, eta diputatu absolutista batzuk Pertsiarren Manifestua idatzi zuten. Diputatu hauek ez zeuden batere ados Konstituzioak eragindako erreformekin, esaterako, noblezia eta kleroari pribilegioak kentzearekin.
Azkenean, 1814ko maiatzaren 4an estatu-kolpea egin zen eta Fernando VII.ak Cadizko Gorteek egindako konstituzioa legez kontrakotzat jo zuen, absolutismoa bultzatuz. Cadizeko Gorteetan gehiengoa liberala izan arren, Espainiako gehiengoa erreforma hauen aurka zegoen. Beraz, ez ziren absolutismoaren aurka matxinatu. Nekazal guneetako biztanleak ere ez zeuden ados Gorte liberalek ezarritako presio fiskalarekin.
Gorte liberalaren amaiera Errege Dekretuaren bidez egin zen. Dekretu horrek adierazten zuen Gorteek egindako guztia deuseztatuta geratzen zela. Ekintza hauen ondorioz, liberal asko berriro erbestera ihes egin behar izan zuten.
Despotismo ilustratua eta Biurteko Aurrerakoia
Ondorengo urteetan, erreformismo edo despotismo ilustratuaren bidea jarraitu zen, eta erresuma berrantolatu eta modernizatzeko ekimenak egin ziren, eragin gutxikoak izan bazirén ere.
Biurteko legegintzaldia hain laburra izan zen non aldaketa politiko gutxi egin baitziren. Ohiko oposizioaz gain, biurteko honetan korronte politiko ugari agertu ziren, hala nola, demokrata, errepublikar, langileen mugimendua eta karlismoaren berragerpena. Ekonomiari dagokionez, industria bultzatzeko neurri liberalak martxan jarri ziren, besteak beste, Madozen desamortizazioa, Bankuen legea eta Espainiako Bankuaren sorrera.
Biurteko Aurrerakoian lurra merkatu askeko ondasun bihurtu ondoren, ekonomiaren modernizazio prozesua osatu behar zen, merkataritzaren barruko aduanak ezabatuz (oraindik aduanak zeuden). Horrela, librekanbiorako lehen urratsak eman ziren.
Trenbideen Legea eta trenbide-sarearen hedapena
Europan goraldian zeuden herrialdeetan, trenbideak ondasunak garraiatzeko baliabide ezin hobea ziren, denborak eta kostuak murrizten zituztelako. Beraz, trenbidearen hedapena herrialde bakoitzak lortutako industrializazio mailaren adierazle fidagarriena izan zen eta haien hazkunde ekonomikoan funtsezko eginkizuna izan zuen. Hala ere, Espainian trenbidearen hedapena mendearen erdialdera arte atzeratu zen, 1855era arte, hainbat arrazoirengatik: baldintza orografiko zailak, geldialdi ekonomikoa, atzerapen teknikoa, kapital pribatua inbertitzeko prest ez egotea, atzerriko kapitala erakartzeko ezegonkortasun politikoa eta gatazka sozialak. Espainian, ordura arteko trenbideak meategi batzuetan baino ez ziren agertzen, mineralak garraiatzeko.
Egoera honetan, gobernuak Trenbideen Legea argitaratu zuen 1855eko ekainaren 6an, Biurteko Aurrerakoiaren garaian. Horri esker, gobernuak, banakako pertsonek eta konpainiek burdinbideen sarea gauzatu ahal izan zuten. Edozein kasutan, proiektu honek gobernuaren emakida behar zuen, eta, beraz, sarearen diseinua gobernuari zegokion.
Lege honek nabarmen uzten zuen kanpo inbertsioak babestuta egongo zirela (19. artikulua), gerra gertatuz gero ere. Horretarako, trenbide-materialen inportazioetan arantzelak kendu eta konpainia pribatu emakidadunei lurrak desjabetzeko pribilegioak eman zizkien (29. artikulua). Horrela, trenbide-sarea azkar eraiki zen, Frantziako, Belgikako eta Ingalaterrako kapitalak sartu zirelako. Baina berandu hasi zen eta, ondorioz, Espainiak kokapen txarra zuen Europako beste ekonomia batzuekin alderatuta.
Trenbidearen zabalera: arrazoi militarrak eta segurtasuna
Gainera, testuaren azken artikuluan ikusten den moduan, trenbidearen zabalera Europakoarekin alderatuta desberdina zen. Arrazoi militarrak tarteko: uste zuten frantsesek Espainia inbaditzeko erabil zezaketela. Beste arrazoi bat zabalera handiagoa erabiltzeko segurtasuna zen, abiadura eta kargaren arteko harremana seguruagoa bihurtzen zelako. Neurri honek Europarekiko komunikazioa eragotzi zuen, baita bere garapena ere.