Mundu-krisia eta erregimen totalitarioak

Historia11,18 KB

Mundu-ekonomiaren bilakaera Gerra Handiaren ondoren

- Nola aldatu zen munduko ekonomia Gerra Handiaren ondoren?

  • Ekonomia-arloko mundu-nagusitasuna Erresuma Batutik Estatu Batuetara aldatu zen.
  • Krisialdia izan zen, gerrak eragindako hondamendiagatik, inflazioagatik, langabeziagatik...
  • 1924tik aurrera ekoizpena hazi, langabezia murriztu, eta bizi-kalitatea hobetu egin ziren Europako herrialdeetan, Estatu Batuetan baino gutxiago, hala ere.

1929ko crack-a eta bere kausak

- Zer izan zen 1929ko crack-a? Zeintzuk izan ziren haren kausak?

  • New Yorkeko burtsak 1929an mundu osoan eragin zuen krisialdi ekonomiko larri izan zen.
  • Kausak:
    • Gainekoizpena: Gerra amaitzean, herrialdeek mota guztietako produktuak fabrikatu zituzten (eta ez gerrarako produktuak soilik) eta horrek soberakinak eragin zituen.
    • Espekulazioa: Bankuek maileguak eman zizkieten bezero partikularrei, eta haiek burtsan inbertitzen zuten dirua. Akzioak gorantz zihoazen, jende guztia erosiz baitzituzten. Baina enpresa batzuk produktuak saltzeko arazoak izaten hasi ziren.

Nola gertatu zen 1929ko crack-a eta Depresio Handia

- Nola gertatu zen 1929ko crack-a? Zein ondorio ekarri zuen? Zer egin zen konpontzeko?

  • 1929ko urriaren 4an, Ostegun beltza deritzonean, New Yorkeko burtsan akzioetako balioa jaisten hasi zen eta barra-barra saldu ziren. Hori dela eta, beren balio guztia galdu zuten, eta bai enpresek bai inbertsoreek porrot egin zuten. Horri 1929ko crack-a deritzo.
  • Burtsak porrot egiteak krisialdi ekonomiko larria ekarri zuen, Depresio Handia izenez ezagutzen dena:
    • Bankuek hondoa jo zuten, bezeroek beren dirua aterazutelako eta mailegu asko ordaindu ez zirelako.
    • Eskaria murriztu egin zen eta enpresa askok itxi egin behar izan zuten. Langabezia hazi zen. Krisialdia munduan zehar hedatu zen: AEBk inportazioak murriztu zituen, eta, beraz, saltzen zizkioten herrialdeen porrota ekarri zuen. AEBko bankuek Europan inbertitutako dirua etxera ekartzen hasi ziren.
  • Estatu Batuetan New Deal ("Hitzarmen berria") programa abiarazi zen: Estatuak parte-hartze handiagoa izango zuen ekonomian, inbertitu zuen enplegua sortzeko eta kontsumoa igotzeko.

Totalitarismoaren sorrera

- Zer ziren totalitarismoak edo erregimen diktatorialak? Zergatik sortu ziren? Zeintzuk ziren nagusienak?

  • Herriaren gaineko botere mugagabe eta erabateko gobernuak ziren. Haietan, alderdi bakarrak arauak inposatu zizkioten herritarrei eta askatasunak eta giza eskubideak ezabatu zituzten.
  • Depresio Handiak tentsio sozial larriak eragin zituen; horrela, herrialde batzuetan langileen eta nekazarien altxamenduak izan ziren. Goi- eta erdi-mailako klaseetan beldurra zabaldu zen, iraultza komunista etorriko ote zen, Errusian bezala. Muturreko alderdiek jarraitzaile gehiago lortu zituzten eta erradikalizatu egin ziren: Alde batetik, beheko klaseak alderdi komunistei eman zien babesa, bestaldetik, erdi- eta goi-mailako eskuin muturreko alderdien alde egin zuten. Ideologia faxistako alderdiak sortu ziren.
  • Faxismoa Italian, Nazionalsozialismoa (Nazismoa) Alemanian eta Estalinismoa SESBn.

Faxismoaren oinarrizko ideiak

- Zeintzuk ziren faxismoaren idea nagusiak?

  • Demokrazia eta komunismoaren aurka egotea.
  • Norbanakoen askatasunak eta eskubideak ezabatu egiten ziren, Estatuaren aurrean.
  • Nazionalismo amorratua eta espantsionista defendatzen zuten: Italiarentzat inperio kolonial bat sortu beha zela.
  • Alderdi politiko bakarra onartzea (Alderdi Faxista). Hierarkizatuta. Eta lidearren (Duce) nagusitasuna. Ez zegoen hauteskunde askerik. Gainerako aukera politikoak jazarri egiten zituen.
  • Indarra erabiltzearen aldekoak ziren: Helburua ez zen arerioak konbentzitzea, baizik eta hura ezabatzea. Edozein aurkaritza mota gogorki zapaltzen zen.
  • Ekonomia Estatuaren kontrolpean jartzea. Autarkia (autosufizientzia ekonomikoa) lortzeko.
  • Kanpo-politika bortitza. Bere bizi-eremua aldarrikatzen zuen, eta eragin-eremua zabaldu nahi zuen, beste herri batzuen kontura.
  • Propaganda eta hezkuntza erabiltzea, iritzi publikoa kontrolpean izateko.

Faxismoaren ezarpena Italian

- Noiz eta nola heldu zen faxismoa Italiako gobernura? Zer aldatu zen orduan Italian?

  • Faxistek, krisialdiagatik sortutako kezkak eta klase aberatsak SESBko komunismoari zion izuaz baliatu ziren, haren ideien aldekoak lortzeko. Benito Mussolini erakunde paramilitarra sortu zuen, Alderdi Faxista. 1922.an hauteskundeak irabazi ez bazituen ere, Erromako martxa (bera gobernura eramanzuen Estatu-kolpea) antolatu zuen eta Italiako erregeak, Viktor Emanuel II.ak, gobernua eskaini zion Mussoliniri. Mussolinik diktadura ezarri zuen Italian. Duce edo buruzagigoren izendatu zuen bere burua. Arerioak hil zituen; alderdi politiko guztiak debekatu zituen; gizabanakoen askatasunak ezabatu zituen; Polizia politikoa eratuzuen; Zentsura ezarri zen. Kanpo-politika espantsionista izan zen, inperio bat konkistatzeko helburuarekin: Etiopia eta Albania okupatu zituen.

Nazionalsozialismoaren igoera Alemanian

- Nola eskuratu zuen Alderdi Nazionalsozialistak boterea Alemanian?

  • Adolf Hitlerrek Alemaniar Langileen Alderdi Nazional Sozialista (NSDAP) eta Asaltoko Sekzioak (SA) sortu zituen. 1923an, Adolf Hitler estatu-kolpe bate maten saiatu zen, baina porrot egin zuen (Municheko Putscha). Depresio Handiaren eraginez, muturreko polarizazio gertatu zen Alemanian ere eta Alderdi Nazionalsozialistak boto gehiago lortu zituen. Nahiz eta hauteskundeetan gehiengoa ez lortu, 1933an Hindenburg presidenteak kantziler izendatu zuen Hitler.

Nazismoaren ezaugarriak

- Zein ezaugarri zituen nazismoak?

  • Faxismoaren ezaugarri asko ditu:
    • Alderdi bakarraren (NSDAP edo Alderdi Nazionalsozialista) nagusitasuna eta gainerako aukera politikoak jazarri egiten zituen.
    • Liderraren (Führer) kultua: Adolf Hitler.
    • Antiliberalak ziren. Norbanakoari eskubideak ukatzen zizkioten, Estatuaren aurrean.
    • Autarkia (autosufizientzia ekonomikoa) lortzea zen helburu ekonomikoa.
    • Indarra erabiltzearen aldekoak ziren. Horretarako erakunde paramilitarrak sortu zituzten: SA, SS...
    • Polizia politikoa (Gestapo) eta gatibu-lanetarako gartzelen sistema bat erabiltzen zituzten, izua eta zapalkuntza zabaltzeko.
    • Nazionalismo amorratua defendatzen zuten. Kanpo-politika bortitza praktikatzen zuten. Bere bizi-eremua aldarrikatzen zuten, eta eragin-eremua zabaldu nahi zuten, beste herri batzuen kontura. Aintzinako Germaniako Erromatar Inperio Santua berreskuratzeko.
    • Xenofoboak eta muturreko arrazistak ziren, batez ere antisemitistak. Ariar arraza alemanak ziren. Arraza-purutasuna defendatzen zuten. Ariar arrazar goiko arraza zirela pentsatzen zuten eta beste arrazak edo herriak mendean hartzeko eskubidea zutela.

Hitlerren diktadura eta ekintzak Alemanian

- Zer egin zuen Hitlerrek Alemaniako gobernura heldu zenean?

  • Hitlerrek Alemaniako botere osoa bereganatu zuen:
    • 1933an, Reichtageko sutea (Alemaniako parlamentuko sutea) eragin zuen eta komunistei leporatu zien horren errua. Beraz, Weimar Errepublika demokratiko ko konstituzioa bertan behera utzi zuen. Hirugarren Reich aldarrikatu zuen. Alderdi guztiak debekatu zituen NSDAP izan ezik.
    • 1934an, Labana Luzeen Gauean, bere alderdian zeuden etsaiak edo beste lider nabarmenak erahil zituen.
    • 1935an, Nurenbergeko Legeak (gizabanakoen eskubideak definitzen zituzten arraza-purutasunaren arabera) ezarri zituen.
    • 1936an, Japoniarekin Antikomintern Ituna sinatu zuen komunismoaren aurka.
    • 1938an, Kristal Hautsien Gauean, juduen aurkako erasoa (progroma) gertatu zen Reich osoan. Naziek juduen saltoki eta etxeei eraso zieten. Mila pertsona, Estatuaren etsaiak zirela esanez, kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten.
    • 1938an Austria (Anschluss) eta Sudeteak (Txekoslovakiako eskualde bat) beretu zituen. Urte berean, Txekoslovakia osoa inbaditu zuen.
    • 1939an Danzigeko korridore a beretzat aldarrikatu zuen. Stalinekin elkar ri arisorik ez egiteko ituna izenpetu zuen, Sobiet Batasunaren neultraltasuna lortuz.
    • 1939an Polonia inbaditu zuen eta BMG hasi zen.

Sobietar Batasunaren (SESB) sorrera eta antolakuntza

- Noiz jaio zen SESB eta nola antolatu zen?

  • 1922.an jaio zen Sobietar errepublika Sozialisten Batasuna.
  • 1924.an lehen konstituzioa onartu zen. Botere legegile nagusia Sobiet Gorena zen. Antolaketa politiko guztia alderdi bakarraren esku zegoen (Alderdi Komunista) idazkari nagusiak zuzendua.

III. Internazionala edo Komintern

- Noiz gertatu zen eta zer izan zen III. Internazionala edo Komintern?

  • 1919.an, SESBen mugetatik kanpo iraultza zabaltzeko asmoz eta beste herrialdeetan alderdi komunistak ezartzeko, Komintern edo Internazional Komunista izeneko erakundea sortu zen.

Stalinen boterea eta ezarpena SESBn

- Noiz hil zen Lenin? Nor izan zen SESBko presidentea orduan? Zer aldatu zen harekin? Nola lortu zuen?

  • 1924. urtean.
  • Josiv Stalin.
  • Herrialde bakarreko sozialismoa bultzatu zuen; hots, Errusiako iraultza mundu osora zabaldu baino lehen, SESBko komunismoa indartu behar zen. Stalinek botere guztiak bere esku hartu eta diktadura pertsonal bat ezarri zuen.
  • Bide hauek erabiliz:
    • Propagandaren bidez Stalinen irudia goratzen zen.
    • Edozein aurkaritza isilarazteko erabiltzen zuen izua, NKVD (polizia politikoa) erabiliz. Purgak ere egin zituen. Hau da, milaka pertsona kontzentrazio-esparruetara (Gulag) bortxazko lanetara bidali zituen.

SESBko ekonomia planifikatua

- Nola antolatu zen SESBren ekonomia?

  • Estatuak ekonomia planifikatzen zuen. Plan bakoitza bosturtekoa zen, eta horregatik "bosturteko planak" izenez ezagutzen dira. Plan horietan SESBek lortu beharreko helburu ekonomikoak eta horietarako baliabideak zehazten ziren. Ekonomiaren jarduerak guztiak estatuaren kontrolpean geratu ziren eta jabetza pribatua ezabatu egin zen.

Deskargatu

PDF Word HTML