Euskal Herriko Historia Garaikidea eta Frankismoa

Historia4,64 KB

Añoverosen Egoera eta Elizaren Jarrera

Añoveros: Euskal Herriak bizi duen egoera salatu. Idazlea, Antonio, Bilboko gotzaina. Sermoia da, apaizengatik etorri. Urtea. Francoren diktadurak Euskal Herriaren askatasunaren amaiera suposatu zuen. Francok Euskal Herria probintzietan banatu zuen: traidoreak (Gipuzkoa, Bizkaia) eta legalak (Araba, Nafarroa). Ekonomia aldaketa industriaren aurrerakadaren ondorioz, atzerritarrak erakarri eta populazioa handitu zen. Euskal Herria immigrazio gune bihurtu zen, eta industria garrantzitsuak zeuden hemen. Eliza amaieran Francoren kontra agertu zen, eta apaizek bizi maila hobea eskatu zuten. Añoverosek esan zuen Euskal Herriko egoera banatuta zegoela eta ez zegoela probintzien arteko batasunik. Berak esan zuen Eliza kexatu zela gizarte egoeraz. Ondorioz, Franco haserretu egin zen eta Añoveros kartzelan sartu nahi izan zuen, baina Vatikanoak eskua sartu zuen; orduan, arresto domiziliaria ezarri zioten eta Vatikanoa defiendatzen jarraitu zuen. Azkenean, libre geratu zen Añoveros.

Erantzunkizun Agiria eta Errepresioa

Erantzunkizuna: Noiz, non. Dokumentua. Izenburua. Juridikoa da, frankismoaren hasieran kokatua. Lehen mailakoa. Falangeren aurkakoei zuzenduta. Egilea: Franco. Franco aurretik errepublika zegoen; 1936an militarrak altxatu ziren, kolpea emanez. Tropak bateratu nahi zituzten, buruzagi komun bat lortzeko. 1939an Franco aukeratu zuten botere osoarekin. Estatu kolpearen ondorioz, gerra zibila piztu zen, eta bi alderditan banatu zen gizartea: nazionalistak (alde) eta errepublikarrak. Gerra amaitu behar zen, nazionalistak nagusitu zirelarik. Francok botere absolutu hortatik bere kontrakoak gainetik kendu zituen. Lege hau horretarako zen, ezker denak zigortzeko. Testuaren helburua, Nazio espainiar guztia alde jarri eta sinatu zen errepresioa jarraitzeko. Eskuinekoak matxinatu ziren aurrea egiteko. Francok demokrazia baztertu zuen eta gaitzak ez leporatzeko, alderdi bakarra ezarri zuen: «Falange Española Tradicionalista y de las JONS».

Lege Organikoa eta Oposizioaren Mugimenduak

Organikoa: non. Egilea Franco da, estatutuko legeak definitzen ditu testuak. Juridikoa da. Lehen mailakoa. Gerra amaitu eta gero, boterea Francorena zen. Gobernuaren helburua gobernu demokratikoagoa izatea zen, baina Francoren kontrakoa. Egoera ekonomikoa hobea izatea. Monarkia finkatu. Subiranotasun nazionala. Baina boterea Franco eskuetan zegoen. Franco aukeratu zuten egoera txarra zegoelako baina hobetzean demokrazia eskatu zuten. Franco gaixo zegoela, Carrero Blanco zegoen. Helburu honekin lortu nahi zuten jendearen aurrean erregimena salbuestea, jendea ohartaraziz. Francok dena kontrolatu eta arautu zuen; beraz, bere kontra oposizioa sortu zen: grebak, unibertsitateko ekintzak, ETAren aldeko jendea, Elizaren egoeraren kontrakoak, eta talde politikoak ere Francoren aurka.

Baionako Ituna eta Euskal Oposizioa

Baiona: Francoren aurkako alderdi politiko eta euskal sindikatuek sinatutako ituna. Noiz. Gerra amaitu behar. Ituna hainbat alderdik sinatu zuten. Politikoa da, lehen mailakoa, Euskadiko biztanleei zuzenduta. Gerra zibilak Euskal Herria nola gidatu zuen. Euskal Herriaren kasuan, Nafarroa eta Araba matxinatuen aldekoak izan ziren, eta Gipuzkoa eta Bizkaia kontrakoak, kolpistei aurre eginez. 1937an Bizkaia nazionalisten eskuetan erori zen; orduan, EAJk euskal oposizioaren lidergotza mantendu zuen. Eusko Jaurlaritza Francoren kontra egon zen, Katalunian bezala. EAJk euskal indar politiko eta sindikal nagusiak batu eta erakunde bat bultzatu zuen: «Euskadiko Bloke Nazionala». Helburua aliatuak bilatzea zen Francoren kontra eta independentzia lortzea. Itun honen helburua euskal gobernua berrantolatzea zen, 1936ko ideiak babestuz eta Euskadik demokrazia lortzea.

Nazio Interesa eta Autarkia Ekonomikoa

Nazio interesa: Espainiako gerra ondorengo egoera kontatzen du. Espainia baztertuta zegoen Francogatik eta harreman gutxi zituen. Testuan industria estrategikoak babesteko legearen atal batzuk dira, lehen mailakoa, juridikoa. Francok gobernuak idatzitakoa da, bereziki industriari eta inbertitzaileei zuzenduta. Noiz, non. Gerra zibila 1959an amaitu zen, matxinatuen garaipenarekin, eta ondoren diktadura etorri zen. Espainiak momentu txarra pasa zuen Bigarren Mundu Gerra hasiberria zenean, Espainia Ardatzaren (Alemania/Italia) alde egon zelako. Gerraren ondorioz egoera larria zen. Testua testuinguru hortan kokatuta dago. Gobernua konturatu zen industriaren garrantziaz eta laguntzen hasi zen. Ondorioz, autarkia bultzatu zuen, inportazioak mugatu eta ekimen pribatuak bultzatu zituen enpresei diru-laguntzak emanez eta zergak murriztuz. Muga-zergak ere murriztu zituzten.

Deskargatu

PDF Word HTML