Errestaurazioaren Krisia Espainian: Alfontso XIII.aren Erregealdia eta Primo de Riveraren Diktadura
Errestaurazioaren Krisia Espainian (1898-1923)
90eko hamarkadan, krisi politiko, ekonomiko eta sozial gogorrak hasi ziren Espainian, eta azken kolonien galerak (Kuba, Filipinak eta Puerto Rico) Errestaurazioaren krisia piztu zuen. Estatu Batuek Kuba eta Filipinetako independentziaren aldeko gatazka armatuan parte hartu zuten, eta 1898an, Espainiak errendizioa sinatu behar izan zuen Parisko Bake Hitzarmenaren bidez. Horrela, bere azken koloniak Estatu Batuen eskuetan utzi zituen.
Honek ondorio latzak ekarri zituen: kolonietako merkataritza galtzeak Ogasunaren krisia eta prezioen gorakada eragin zituen. Gainera, gogo kritiko bat agertu zen, berrikuntza politiko, ekonomiko eta ideologiko berriak eskatzen zituena. Testuinguru honetan, Erregenerazionismoa...