Industria Antolaketa eta Langile Mugimenduak

Historia2,77 KB

Industriaren Antolaketa Berria

XIX. mendearen amaieran, ekoizpena serie-fabrikazioa errazteko antolatu zen, produktibitatea handitzeko, behar den denbora murrizteko eta fabrikazio-kostuak jaisteko. Lan egiteko modu berri horri Taylorismo esaten zaio. Era horretako ekoizpenean katean egiten da lana; produkzio-prozesua zeregin oso espezifikotan banatzen da, zehaztasun handiko makinak erabilita.

Mugimendu Sozialak

Langileak oso baldintza txarretan bizi ziren: lan asko zegoen eta ez zegoen higienerik.

Lehen Langileen Elkarteak

Industrializazioaren hastapenean, makinismoari aurre egitea izan zen langileen lehen erreakzioa, soldata baxuen eta langabeziaren igoeraren eragile jotzen baitzuten. Protesta moduan, langileek makinak txikitu eta hainbat fabrikari su eman zieten (ludismoa). Langileen zenbait sektore klase sozial bereko kide zirela ohartzen hasi ziren, arazo eta helburu berberekin. Beraien interesak defendatze aldera, langileen elkarteak sortu zituzten. Elkarteko kideak gaixorik edo langabezian egonez gero, erresistentzia-talde gisa jokatzen zuten ekonomikoki laguntzeko.

Sindikalismoa

Gobernu liberalek legez kanpo utzi zituzten langileen elkarteak, baina azkenean lege horiek indargabetu egin ziren Britainia Handian eta lehen sindikatuak sortu ziren. Great Trade Union sindikatua eratu zen, lanbide desberdinetako langileak biltzen zituena.

Marxismoa

XIX. mendearen erdialdean, Karl Marxek eta Engelsek elkarrekin lan egin zuten: langileen esplotazioa salatu zuten eta langile iraultza proposatu zuten kapitalismoarekin amaitzeko. Hauek ziren haien proposamen nagusiak:

  1. Langileek botere politikoa eskuratzea (proletalgoaren diktadura).
  2. Jabetza pribatua deuseztatu eta jabetza sozializatua ezartzea.
  3. Klase sozialak eta estatua desagertzea; ondorioz, gizarte komunista ezartzea, klaserik gabeko gizartea.

Langile alderdi sozialista eratzea proposatu zuten. Proletalgoaren helburuak honakoak izango ziren: hauteskundeetan parte hartzea, parlamentuetan ordezkaritza lortzea, etab.

Anarkismoa

Anarkismoaren pentsalari nagusia Bakunin da. Oinarrizko printzipioak honakoak ziren:

  1. Norberaren askatasuna.
  2. Jabetza pribatua kritikatu zuten eta jabetza kolektiboa proposatu zuten.
  3. Agintea ukatu zuten, batez ere estatuarena.

Langile eta nekazarien iraultza defendatu zuten; greba orokorraren bitartez, burgesia eta estatua suntsitu eta berdintasunean oinarritutako gizarte berri bat sortu nahi zuten.

Anarkistak bizitza politikoan parte hartzearen eta langileak alderdi politikoetan antolatzearen aurka agertu ziren. Kapitalismoaren oinarrien aurkako ekintza zuzena eta indarkeria erabiltzearen alde zeuden.

Deskargatu

PDF Word HTML