DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Antzinako Erregimena: Europa XV-XVIII. Mendeetan

Historia3,08 KB

Europa Antzinako Erregimenean

Europan XV. eta XVIII. mendearen bitartean egondako sistema politiko, ekonomiko eta soziala izendatzeko erabili zen.

Nazioartea

  • Kontinentearen hegemonia

    XVII. mendera arte, monarkia hispanikoaren esku egon zen, Austria edo Habsburgoko etxearen menpe. Karlos I.ak Europan jasotako lurralde-herentzia handia eta Amerikan konkistatutako inperio kolonial erraldoia izan zituen oinarri. Frantziak eta Europako beste estatu batzuek hegemonia hori ez zuten onartu. Espainiak Europako jabetza asko eta kontinentearen hegemonia galdu zituen. Hegemonia Frantziaren esku geratu zen, Luis XIV.aren agintaldian.

  • Kolonien hegemonia

    XVI. mendean Portugalek eta Espainiak izan zuten. Aurkikuntza geografikoei esker, biek inperio kolonial handiak

...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena: Europa XV-XVIII. Mendeetan" »

Faxismoa, Nazismoa eta II. Mundu Gerra: Gakoak eta Kontzeptuak

Historia2,78 KB

Faxismoaren ezaugarriak

Pentsamolde antidemokratikoa eta antikomunista. Duce-k estatua zuzendu, alderdi bakar batekin: faxista. Estatuak ekonomian esku hartu herrialdea autosufizientea izateko. Estatuak gizartea menderatu, edozein oposizio zapalduz. Nazionalismo basatia eta espantsionista. Indarkeria eta militarismoa gurtu.

Nazismoaren gorakada

1920an Hitlerrek alderdi nazionalista sortu zuen, kontserbadore batzuk kide egin zitzaizkion. 1923an boterea indarrez lortzeko ahalegin handia egin zuten, baina estatu kolpea (Municheko Putscha) porrot egin zuen.

29ko ekonomia krisiaren ondorioz gizarte-tentsioa areagotu zen. 1932an Hitlerrek legez lortu zuen boterea. Hindenburgek Hitler kantziler izendatu zuen.

Kontzeptu garrantzitsuak

  • Kantzilerra: gobernuburua.
...
Jarraitu irakurtzen "Faxismoa, Nazismoa eta II. Mundu Gerra: Gakoak eta Kontzeptuak" »

Frankismoaren Kronika: Diktaduratik Ekonomia Mirarira

Historia3,11 KB

Diktadura Politiko Berria

1939an, Gerra Zibila amaitzean, Francisco Francok diktadura pertsonalari ekin zion. Eskuin tradizionalaren eta faxismoaren elementuak hartu zituen. Estatuaren botere guztiak bere esku zeuden:

  • Estatuaren botereak zuzenean kontrolatzen zituen (legegilea, judiziala eta betearazlea).
  • Armadako jeneralisimoa zen.
  • Alderdi bakarraren burua zen.

Francoren diktadurak bi lehentasun zituen:

  • Askatasuna ezereztatzea (gizabanakoaren eta taldeen eskubideak debekatu zituen).
  • Oposizioa deuseztatzea (errepresio-politika erabili zuen Errepublikari sostengua eman ziotenen aurka, eta horietako asko hil edo espetxeratu egin zituen).

Nazioarteko Harremanak

Gerra amaitzean, Espainiak harreman ona zuen inguruko potentziekin, gerra garaian laguntza politiko...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Kronika: Diktaduratik Ekonomia Mirarira" »

Weimarko Errepublika eta Nazismoaren Gorakada: Historia eta Ideologia

Historia9,04 KB

Weimarko Errepublika eta Nazismoaren Gorakada

WEIMARKO ERREPUBLIKA: Alemaniako historiaren aldi berri bat. Lehen Mundu Gerraren ondotik Weimarko hirian bildutako batzar konstituziogile batek egin zuen konstituzio berria.

Nazismoaren sorrera eta garapena

MUNICHEKO PUTSCHA: 1920an Hitlerrek alderdi nazia sortu zuen. Weimarko Errepublikaren garaian, hasieratik demokrazia berriak talde politiko muturrekoen oposizioa izan zuen. 1923an boterea indarrez lortzeko ahalegina egin eta estatu kolpea eman zuen, porrota eginez.

LABAN LUZEEN GAUA: Hitlerrek bere alderdi barruan kontra egin ahal zioten guztiak akabatu zituen. 1934ko ekainean haren aurkari politikoak hiltzea agindu zuen.

KRISTAL HAUTSIEN GAUA: Politika antisemitaren barrenean, 1938 urtean naziek...

Jarraitu irakurtzen "Weimarko Errepublika eta Nazismoaren Gorakada: Historia eta Ideologia" »

Bigarren Mundu Gerra: Ordena Nazia, Ondorioak eta Gerraostea

Historia4,81 KB

Ordena Berri Nazia Europan

Menderatutako Herrialdeen Ustiaketa Ekonomikoa

Mendean hartutako herrialdeek okupazioaren gastu militarrak ordaindu behar izan zituzten. Lehengaiak, industria-produktuak eta elikagaiak konfiskatu zituzten, juduen ondasunak indarrez ebatsi zituzten, etab. Ekialdeko Europan mailaka lan bortxatuen esparruak sortu ziren, eta SSek eta Alemaniako industria-talde handiek mugarik gabe esplotatu zuten esklaboen lan-eskua.

Kolaborazionismoa eta Erresistentzia

Polonian eta SESBen soilik ez zen kolaborazionismorik sortu, okupazioa oso latza izan baitzen. Norvegian, Vidkun komandantearena, eta Frantzian Vichyko Erregimenarena, Petain buru zutela. Kolaborazionismoa banakoek ere egin zuten. Menderatutako herrialdeetan ere erresistentzia...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Ordena Nazia, Ondorioak eta Gerraostea" »

Bigarren Mundu Gerrako Lider Nagusiak

Historia3,34 KB

Winston Churchill

Winston Churchill britainiar politikaria, 1874ko azaroaren 30ean jaio zen Blenheim Palacen eta Zalain Zokon, 1965eko urtarrilaren 24an hil zen. 1940an, Bigarren Mundu Gerran, Erresuma Batuko Lehen Ministro izendatu zuten, aurrekoak, Neville Chamberlainek, politika bakezalearen porrotagatik dimititu ondoren. Churchillen diskurtso indartsuek britainiarrei adorea eman zieten Alemaniaren Londresen aurkako bonbardaketen egunetan. Gerra amaitu ondoren, britainiar herriak bizkarra eman zion eta 1945ean hauteskundeak galdu zituen Clement Attleeren aurka.

Pietro Badoglio

Pietro Badoglio (Grazzano Monferrato, 1871 - ibidem, 1956) militar eta politikari italiarra izan zen. Estatu Nagusiko buruzagi (1919-1921; 1925-1928) eta Libiako gobernari,...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerrako Lider Nagusiak" »

Espainiako Trantsizioa eta 1978ko Konstituzioa

Historia2,58 KB

1975eko azaroaren 20an, Francisco Franco hil zenean, Espainian 40 urtez ezarritako diktadurari amaiera eman zitzaion eta Espainiako trantsizioa hasi zen, demokraziarako bidea alegia. 1976ko uztailean Arias Navarrok bere dimisioa aurkeztu zuen. Juan Karlos erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuburu eta une horretatik aurrera estatuko botere guztiak trantsizioaren alde lerrokatu ziren. 1976an Erreforma Politikoaren Legea onartu zenean. Izan ere, lege horren helburu nagusia estatuaren sistema politikoa aldatzea zen, hauteskunde demokratikoetarako deialdia arautzeaz gain. 1977ko hauteskundeak UCD alderdi politikoak irabazi zuen, Adolfo Suárez buru zela. Felipe Gonzálezen PSOE bigarren. Hala ere, UCDk ez zuen gehiengo absolutua lortu eta...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa eta 1978ko Konstituzioa" »

Frankismoaren ezaugarriak eta bilakaera (1939-1959)

Historia4,34 KB

Sarrera

Francoren garaipenak 40 urteko garai bati hasiera eman zion. Ezaugarri nagusiak askatasun eza eta arlo guztien kontrola izan ziren. Garai luze horretan, aldaketa batzuk somatuko dira.

Ideologia

  • Boterearen pertsonalizazioa: Franko gobernuburu, estatuburu eta alderdi bakarraren buruzagia zen.
  • Autoritarismoa.
  • Ultranazionalismo espainiarra: nazioa goraipatu eta besteak erreprimitu.
  • Nazional katolizismoa: ekintza guztiak katolikoak.
  • Nazional sindikalismoa: derrigorrezko sindikazioa (sindikatu bertikala).

Oinarri soziala

  • Armada: erregimenaren iraupena ziurtatzeko ezinbestekoa.
  • Eliza: estatua konfesionala zen, eta elizak gizartea kontrolatzen zuen.
  • Falangea: sistemaren ideologiaren oinarria. Geroago, Mugimendu Nazionala sortu zen.

Erakundetzea

Erregimena...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren ezaugarriak eta bilakaera (1939-1959)" »

Municheko Kontubernioa: Espainiaren Egoera Antidemokratikoa

Historia4,71 KB

TESTU IRUZKINA: Sarrera

Testu honen izenburua “Europako mugimenduaren kongresuak 118 ordezkari espainiarren proposamenez Munichen hartutako erabakia da, 1962ko ekainaren 7an bildu eta hurrengo egunean, ekainaren 8an, Munichen argitaratutako testua, hain zuzen ere. Lehen mailako testu historiko ideologiko-politikoa da, zehatzago esanda manifestuaren zati bat. Testuaren egileak 118 ordezkari dira, oposizioko ideologia dutenak, komunisten ordezkaririk ez dagoen arren. Testu publikoa dela esan dezakegu, hartzaile kolektibo bati idatzitako testua baita. Testua, 60ko hamarkadan kokatzen da, desarrollismoa martxan dagoen garaian. Testuaren helburua Espainiaren egoera antidemokratikoa salatzea eta horren eboluziorako esperantza ematea da.

Ideia nagusiak

Testuko...

Jarraitu irakurtzen "Municheko Kontubernioa: Espainiaren Egoera Antidemokratikoa" »

1936ko Euskadiko Estatutuaren Iruzkina

Historia4,01 KB

Sarrera: Aurkezpena eta sailkapena

Testu honen izenburua “Euskal Herriko Autonomia Estatutua” da. 1936ko urriaren 1ean onartu zuten Gorteek, urriaren 7an Gaceta de Madrid-en argitaratu zen, eta bi egun geroago Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1. alean. II. Errepublikako testua da, Gerra Zibilaren hasieran kokatua, Euskal Herriko Autonomia Estatutua onartu zen unean.

Lehen mailako testu juridikoa da, lege bat hain zuzen ere. Egilea Gorteak dira (ganbera bakarrekoak). Hartzaile kolektiboari zuzendua denez, testu publikoa da. Testua Espainiako herriari zuzendua dago, eta helburu nagusia Euskal Herrian Autonomia Estatutua ezartzea da.

Ideia nagusiak

Testuko ideia nagusiak hauek dira:

  • 1. artikulua: Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu
...
Jarraitu irakurtzen "1936ko Euskadiko Estatutuaren Iruzkina" »