Antzinako Erregimenetik Ilustraziora: Gizarte, Politika eta Ekonomia Aldaketak Europan (XVIII. mendea)

Historia3,63 KB

Antzinako Erregimenaren Ezaugarriak eta Absolutismoa Europan

Estamentuzko gizartearen jarraipena bi funtsezko ezaugarri zituen:

  • Inmobilismo bertikala: Herri xeheko kideak ezin ziren mailaz igo.
  • Pribilegioak egotea: Pribilegiatuentzako zerga-salbuespenak eta beren lurraldeen gaineko jaun eskubideak.

Europan Absolutismoaren Jarraipena

XVIII. mendearen hasieran, absolutismoa Europako herrialde gehienetako politika-sistema zen.

Monarkak botere guztia zuen: legedia, epaileak izendatzea eta gobernu-erabakiak ere bere esku zeuden.

Absolutismoa Frantzian sortu zen XVII. mendean, Luis XIV.aren erregealdian. Bossueten ideietan oinarritu zen: monarka lege eta erakunde guztien gainetik zegoen.

Ekonomian, merkantilismoa zen oinarria, Jean Colbertek garatua. Hiru ideia nagusi zituen:

  1. Zenbat eta urre eta zilar gehiago izan, orduan eta aberatsagoa zen herrialdea. Beraz, metal horiek eskuratu behar ziren.
  2. Metal horiek eskuratzeko, kanpo-merkataritza garatu behar zen. Horretarako, ekonomia-protekzionismoa jarri zen martxan, hau da, atzerriko produktuei zergak ezarri zitzaizkien.
  3. Estatuak ekonomiaren beste alderdi batzuetan parte hartu behar zuen.

Monarka absolutuek burokrazia erraldoia eta errege-armada boteretsua garatu zituzten. Gastu horiek ordaintzeko, nekazariei eta burgesei zergak ezarri zizkieten.

Ilustrazioa: Pentsamolde Aldaketa

Ilustrazioa Europan XVIII. mendean garaturiko mugimendu intelektuala izan zen.

Hiru printzipio nagusi zituen oinarri gisa:

  • Gizartea arrazoimena aplikatuz azter zitekeela, eta horrek gizadiaren aurrerapen etengabea eragingo zuela.
  • Gizakia, pentsalari ilustratuen teorien ardatz nagusia zela. Pertsonak eskubide naturalak zituztela (askatasuna eta jabetza izateko eskubidea).
  • Tolerantziak giza bizikidetzaren oinarria izan behar zuela.

Ilustrazioaren joera erreformista zen; hau da, gizartea aldatu nahi zuen, eta, beraz, gizarteari kritika gogorra egin zion.

Liberalismo Ekonomikoa

Liberalek ekonomiaren antolaketa ere aldatu nahi zuten. Liberalismo ekonomikoa, iraultza burgesarekin loturiko itun ekonomikoa da, eta Adam Smithek idatzitako teorietan oinarritzen da. Liberalek ekonomia-askatasunaren printzipioa nagusitu nahi zuten, eta horrek bi ondorio ekarriko zituen:

  • Pertsona orok, hala nahi izanez gero eta baliabideak edukiz gero, negozio bat ireki ahal izango zuen, eta erabakiak hartu.
  • Estatuak ezin izango zuen esku hartu ekonomian. Kanpo-trukeetan ere, estatuek bertako produktuak muga-zergen bidez ez babestea (librekanbismoa).

Adam Smithek zioen eskatzen ez diren produktuak ekoizten badira, edota jendearentzat garestiak badira, ez direla salduko, eta kontsumitzaileek hobeak erosiko dituztela. Eskaintza-eskariaren legearen bidez, ekonomia bere kabuz antolatuko litzateke.

Felipe V.aren eta Fernando VI.aren Erreforma-Politika Espainian

Felipe V.ak Espainiako politika-egitura aldatzea erabaki zuen, sistema absolutistaren antzekoa izateko:

  • Aragoiko Koroak Ondorengotza Gerran galdu izanaz baliatu zen, eta haren foruak eta erakundeak desagerrarazi zituen. Planta Berriko Dekretuen bidez, Espainia erresuma zentralizatu bilakatu zen.
  • Politika gaztelaniartu zuen: gaztelania erresuma osoko hizkuntza ofizial bihurtu zen, eta Gaztelako erakundeak estatu-erakunde bihurtu ziren.
  • Administrazio-sistema aldatu zuen.

Fernando VI.ak erreforma-programa horri eutsi zion.

Deskargatu

PDF Word HTML