DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Joaquín Costaren Berrezarkuntzaren Kritika: Oligarkia eta Kazikismoa

Historia3 KB

Joaquín Costaren Berrezarkuntzaren Kritikaren Azterketa

Testu hau iturri historiko-politiko garaikide bat da, lehen mailakoa. Publikoa da, 1901ean argitaratua, Berrezarkuntzaren sistema politikoa kritikatzeko helburuarekin. Egilea Joaquín Costa da, eta hartzailea herritarrok.

Testuaren Azterketa eta Ulermena

Testua entsegu politiko bat da, Berrezarkuntzak eta 1876ko Konstituzioak ezarritako sistema politikoaren ustelkeria salatzeko idatzia. Gobernu mota nola antolatuta zegoen azaltzen du Costak.

Costaren arabera, sistema horren hiru osagai nagusiak hauek ziren:

  • Oligarkak: Garrantzitsuenak ziren eta hiriburuan bizi ziren.
  • Kazikeak (edo jauntxoak): Hainbat gradutan banatuta, lurralde osoan sakabanatuta zeuden.
  • Gobernadore zibilak: Aurrekoei laguntzen
...
Jarraitu irakurtzen "Joaquín Costaren Berrezarkuntzaren Kritika: Oligarkia eta Kazikismoa" »

Versaillesko Ituna: Gerraosteko Munduaren Berrantolaketa

Historia2,99 KB

Lehen Mundu Gerraren ondorengo egoera finkatzeko hainbat itun sinatu ziren. Horietatik nagusia Versaillesko Ituna izan zen, 1919an sinatua. Honako puntu nagusi hauek hitzartu ziren itunetan:

1. Itunaren Ezaugarri Nagusiak

  • Nazioen Elkartea: Bakea ziurtatzeko erakundea sortu zen.
  • Europa erdialdeko inperioak desagertzea: Alemaniaren muga berriak zehaztu ziren; inguruko estatuei kendutako eskualdeak itzuli zitzaizkion, kolonia guztiak galdu zituen eta armak ia erabat murriztu ziren: aire armada zeharo desegin zen, itsaspekoak suntsitu ziren eta itsas armada 36 ontzitara mugatu zen.

2. Kalte-ordainak eta Estatu Berriak

Kalte-ordainak ordaindu beharko zizkien gerra jasan zuten herrialdeei, Britainia Handiari eta Frantziari, bereziki.

  • Inperioen desagerpena:
...
Jarraitu irakurtzen "Versaillesko Ituna: Gerraosteko Munduaren Berrantolaketa" »

Frankismoaren Errepresio Politikoa Legearen Bidez

Historia2,82 KB

Testu honek lege baten nondik norakoak azaltzen ditu, zeinaren helburua Gerra Zibilaren testuinguruan aurkari politikoei zigorra ezartzea zen.

Legearen Helburua eta Errudunak

Legearen helburua egoera hura eragin zutenei zigorra ezartzea zen. Erruduntzat ezkertiarrak zituzten, horregatik aipatzen zuten "matxinada gorria", "gorriak" ezkertiarrei egiten baitzien erreferentzia.

Auzitegiko Kideak eta Osaketa

Zigorra ezartzeaz auzitegiko kideak arduratuko ziren. Kide guztiak nazionalen aldekoak ziren, Armadako, Magistraturako eta Falange Española Tradicionalista de las J.O.N.S.-eko kideak baitziren.

Legearen Artikulu Nagusiak

Lehenengo Artikulua: Erantzule Politikoak

Erantzule politikoak 1934ko iraultzatik 1936ko altxamendu nazionalera bitarte eta bereziki...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Errepresio Politikoa Legearen Bidez" »

Frankismoaren Azken Hamarkadak: Garapena eta Oposizioa (60-70)

Historia2,87 KB

Garapen Aroa eta Oposizio Berria (60ko Hamarkada)

Garapen Aroa

  • 60ko hamarkadan, sektore teknokrataren erreformekin, Espainia autarkiatik ateratzen hasi zen. Egoera ekonomikoa hobetu zen eta Euskal Herrian industria garatu zen.
  • Honek kontsumo gizartea, garapen ekonomikoa eta aldaketa soziala ekarri zituen. Politika, ordea, ez zen asko aldatu.
  • Garapen ekonomikoa zela eta, Frankismoak garai nahiko lasaia bizi izan zuen 60ko hamarkadan.
  • 40ko eta 50eko hamarkadetan baino seguruago sentitzen zenez, erregimenak errepresioa arindu zuen 60ko hamarkadan.
  • 70eko hamarkadan (Frankismoaren amaieran), berriz, ETAren ekintzen eta arazoen areagotzearen ondorioz, erregimenak errepresio eta zapalkuntza bidea hartu zuen.
  • Frankismoaren azken aldian, oposizioa eraberritzen
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Azken Hamarkadak: Garapena eta Oposizioa (60-70)" »

II. Errepublika: Historia eta Erreformak (1931-1939)

Historia3,9 KB

II. Errepublika (1931-1939)

II. Errepublika 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan alderdi errepublikarrek irabazi zuten hiriburu gehienetan. Apirilaren 14an emaitzak ezagutu zirenean, Eibar izan zen II. Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo herria. Sistema politiko berriak herrialdeak zituen arazo larriak konponduko zituela espero zuen jendeak.

1931ko apirilaren 14an behin-behineko gobernua sortu zen, koalizio errepublikazale-sozialistako kideek osatua. Niceto Alcalá Zamora zen gobernuaren buru. Behin-behineko gobernuak herrialdea eraldatzeko ardura zuen, eta premiazko zenbait neurri hartu zituen.

Era berean, hauteskundeetako deia egin zuen Gorte Konstituziogileak osatzeko eta konstituzio berria egiteko. Ekainaren 28an egin ziren eta errepublikar...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika: Historia eta Erreformak (1931-1939)" »

Burdinbideen Lege Orokorra (1855): Espainiako Trenbide Sarearen Garapena

Historia3,52 KB

Burdinbideen Lege Orokorra (1855)

Esku artean dugun testua 1855eko ekainean Aranjuezen Gorteek agindutako eta Isabel II.a Espainiako erreginak (eta Francisco Sutan ministroak) berretsitako Burdinbideen Lege Orokorraren pasarte bat da. Testu juridiko eta publikoa da, Isabel II.aren erreginaldian (1843-1868), Biurteko Progresistan (1854-1856) emandakoa. Legearen helburua burdinbidearen eraikuntza sustatzea eta arautzea da.

Legearen Artikulu Garrantzitsuak

Azterketari dagokionez, zenbait artikulu berretsi ziren lege honetan. Lege honen arabera, Gobernuak egiaztatu ahalko du trenbideen eraikuntza, bestela partikularrek edo konpainiek, baina ezingo dute trenbiderik eraiki emakida eskuratu arte (4. eta 6. art.). Zerbitzu orokorretarako trenbideak eraikitzeko...

Jarraitu irakurtzen "Burdinbideen Lege Orokorra (1855): Espainiako Trenbide Sarearen Garapena" »

Espainiako Historia: Alfontso XIII.tik Gerra Zibilera

Historia3,27 KB

1. Alfontso XIII.a eta Primo de Riveraren Diktadura

1.1 Alfontso XIII.a: 1902an errege izendatu zuten Alfontso XIII.a. Erregealdiaren hasiera markatu zuten kolonien garaiak eta herrialdea modernizatzeko zenbait erreformak. Hauteskunde iruzurra saihestu nahi izan zen, erlijio ordeak ezartzea mugatu zuen.

1.2 Primo de Rivera: Marokoren okupazio militarra zaila eta garestia izan zen. Espainiak erasoaldi bat prestatu zuen lur gehiago lortzeko, baina armada suntsituta zegoen. Annualeko hondamendia izan zen Primo de Riveraren estatu kolpearen kausa nagusietako bat.

Primo de Riverak honako neurri hauek hartu zituen:

  1. Konstituzioa bertan behera utzi.
  2. Gorteak desegin.
  3. Alderdi politikoak debekatu.
  4. Prentsa zentsuratu.
  5. Gogor zapaldu langileen mugimendua.

2. Bigarren

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia: Alfontso XIII.tik Gerra Zibilera" »

Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia3,54 KB

Potentzien arteko istilu armatuak: Koloniengatik arazoak

Antzinako potentziek (Britainia Handia eta Frantzia) estatu berriak (Alemania eta Italia) baztertu zituzten, lehengairik eta merkaturik gabe utziz. Estatu horiek inperio koloniala eskatzen zuten.

1914ko udako krisia

Austriak Alemaniaren laguntza zuen. Austriak Serbiari ultimatuma eman zion: Serbiak hilketa ikertzen uzten ez bazuen, Austriak gerra deklaratuko zion. Errusia, Austria eta Alemaniaren aurka mobilizatzen hasi zen. Alemaniak uste zuen Frantziak Errusiari lagunduko ziola.

Mundu Gerraren erantzuleak

Potentzia nagusiak elkarren aurka aritu zirelako hasi zen gerra. Lau urte iraun zituen, 1914tik 1918ra.

Mugimenduen Gerra (1914)

Alemaniaren planaren helburua Frantzia azkar garaitzea zen,...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak" »

Politika eta Zuzenbide Kontzeptu Garrantzitsuak

Historia2,83 KB

  • Etika: Moralaz arduratzen den filosofiaren adarra da.
  • Politika: Bizitza publikoaren antolakuntzan esku hartzen duten elementu multzoa da.
  • Botere Politikoa: Herrialde batek duen boterea da.
  • Legitimitatea: Legeekin bat datorren justifikazioari egiten dio aipamen, hizkera arruntean.
  • Botere Absolutua: Ez dago botere zatiketarik eta boterea pertsona bati dagokio modu absolutuan. Herritarrek ez dute eskubiderik.
  • Botere Demokratikoa: Herritarrek beren borondatez ordezkariak aukeratzen dituzte. Botere banaketa egiten da.
  • Demokrazia: Gobernu sistema honetan herriak subiranotasuna erabiltzen du ordezkarien bidez.
  • Estatua: Gizarte bat zuzentzen duten arauak ezarri edo inposatzeko ahalmena duten erakunde multzoa da.
  • Autonomia Erkidegoa: Espainiako antolamendu
...
Jarraitu irakurtzen "Politika eta Zuzenbide Kontzeptu Garrantzitsuak" »

Espainia XIX. Mendean: Antzinako Erregimenetik Liberalismorako Trantsizioa

Historia3,06 KB

XIX. mendean, Espainian Antzinako Erregimeneko egiturak desagertu ziren. Sistema politiko liberala ezarri zen. Biztanleriak gora egin zuen; ekonomia modernizatu zen; klaseen gizarte berria sortu zen (aberastasunaren arabera). Aldaketak, hala ere, mugatuak izan ziren. Mendearen hasieran, Espainia atzeratuagoa zegoen Europako potentzia handiekin alderatuta.

Atzerapenaren Arrazoiak

Atzerapen horren arrazoi nagusiak hauek izan ziren:

  • Aldaketa politikoak ezegonkortasun handiko giroan gertatu ziren.
  • Hazkunde demografikoa moderatua izan zen, heriotza-tasak handiak zirelako.
  • Aurrerapen ekonomikoak berandu gertatu ziren, Europako beste herrialdeetan baino indar gutxiago izan zutelarik. Espainia, funtsean, nekazaritza-herria zen.
  • Gizartean, nekazariak ugariak
...
Jarraitu irakurtzen "Espainia XIX. Mendean: Antzinako Erregimenetik Liberalismorako Trantsizioa" »