DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bigarren Mundu Gerra eta Gerra Hotza: Gertaera Nagusiak

Historia7,28 KB

Alemaniaren Ofentsiba

Mendebaldeko Frontea

Alemaniak Polonia hilabete batean inbaditu zuen. Ondoren, Danimarka eta Norvegia (1940ko apirilean) eta Frantzia hasi aurretik, Herbehereak eta Belgika konkistatu zituen. 1940ko ekainean, Paris okupatu zuen. Britainia Handia (Winston Churchill buru zela une horretan) airetik inbaditzea erabaki zuen, itsasontziz ingelesak nagusi zirelako, baina ez zuten lortu.

Ekialdeko Frontea

1941eko ekainean, Hitlerrek SESB inbaditu zuen (komunistak etsaiak baitziren). Ez zituzten Leningrad, Mosku eta Kiev nahi bezain azkar konkistatu; negua etorri zitzaien, eta errusiarrak berrantolatu eta borrokarako prestatu ziren. Gatazka luzea eta oso gogorra izan zen.

Ozeano Bareko Gerra

Japonia Ozeano Bareko potentzia nagusia zen....

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra eta Gerra Hotza: Gertaera Nagusiak" »

Espainiako Gerra Zibila (1936-1939): Historia Laburra

Historia4,17 KB

BUIRTEKO KONTSERBADOREA (1933-1935)

Zentro-eskuinak 1933an hauteskundeak irabazi zituen. Lerrouxen Alderdi Erradikala gobernuan jarri zen. Erreformak geldiarazi eta kolpistei askatasuna eman zien. Neurri horiek, ezkerreko taldeen mesfidantza eragin zuten; ezkerrekoek, jarrerak muturreraino eraman zituzten.

Ezkerrekoek gaizki hartu zuten CEDA alderdiko kideak gobernuko ministroak izendatzea eta boterea modu ez-demokratikoan lortzea erabaki izana. Urriko iraultza piztu zen:

  • Arrakasta izan zuten Asturiasen. Langile erakundeak meatze-arroak hartu zituzten baina Franco gobernuak aginduta, matxinada zapaldu zuten.
  • Katalunian, gobernu autonomoak bat egin zuen matxinadarekin, Lluís Companys-ek zuzenduta. Mugimendua porrota izan ondoren, gobernu Generalitatea
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila (1936-1939): Historia Laburra" »

Bigarren Industria Iraultza, Gizarte Aldaketak, Langileen Mugimendua eta Inperialismoa

Historia5,43 KB

Kontzentrazio Ekonomikoa eta Bankuen Garrantzia

  • Kartelak: Mota bereko enpresek prezioak finkatzeko edo merkatua banatzeko egindako akordioak.
  • Trusta: Mota bereko enpresek enpresa bakarra sortzea, kartelaren helburu berberarekin.
  • Finantza Sozietatea: Era desberdinetako enpresak kontrolatzea, akzio gehienak edukiz.

Finantza edo banku kontzentrazioaren eraginez, banku handiak agertu ziren, eta horiek industriei kredituak eman edo industria, merkataritza eta nekazaritza enpresetan akziodun moduan parte hartzen zuten. Horrela, sendotu egin zen bankuen eta enpresen arteko lotura. Bankurik garrantzitsuenak: Deutsche Bank (Alemanian) eta Crédit Lyonnais (Frantzian).

Gizarte Aldaketak eta Langileen Mugimenduaren Bilakaera

Burgesiaren gizarte-nagusitasunak...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Industria Iraultza, Gizarte Aldaketak, Langileen Mugimendua eta Inperialismoa" »

Espainiako Monarkiaren Krisia eta Kolonialismoaren Gorakada XVII. Mendean

Historia3,1 KB

Espainiako Monarkiaren Krisia XVII. Mendean

Barne Gatazkak eta Hauen Ondorioak

XVII. mendean, Espainiako monarkiak barne nahasmendu ugari izan zituen. Kanpoko gerrek gastu handiak eragin zituzten, eta horren ondorioz, Filipe IV.aren balidoak, Olivares Konde-Dukeak, diru gehiago eskatu zien penintsulako erreinuei. Gainera, politika bateratzailea ezartzen saiatu zen, Gaztelako legeak inposatuz. Neurri horiek altxamenduak eragin zituzten penintsulan, eta Portugalek independentzia lortu zuen.

Merkataritzaren Hazkundea XVII. Mendean

XVII. mendean merkataritzak hazkunde nabarmena izan zuen. Arrazoi nagusiak hauek izan ziren:

  • Nabigazioan izandako aurrerapen teknikoak.
  • Asiako espezien merkataritza.
  • Afrikatik Amerikarako esklaboen trafikoa.

Merkataritza-Bideen

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Monarkiaren Krisia eta Kolonialismoaren Gorakada XVII. Mendean" »

Liberalismoa eta Iraultzak: Konstituzioa, Ondorioak eta Printzipioak

Historia3,49 KB

Amerikako Konstituzioa (1787)

1787an Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zen, eta hainbat zuzenketa jaso ondoren, banaketak zehazten ziren: Botere legegilea Kongresuari, botere judiziala Auzitegiari eta botere betearazlea Presidenteari. Sistema politikoa errepublika federala izan zen. Estatu Batuetako konstituzioan ilustrazioaren printzipioak finkatu ziren.

Frantziako Iraultzaren Ondorioak

Antzinako Erregimena deusestatzea eta Ilustrazioaren printzipioak garaitzea. Subirotasuna ez zetzan erregeengan, Konstituzioaren arabera gobernatzen ziren herritarrengan baizik.

Konbentzio Termidoriarra

Robespierre kondenatu zutenetik 1795era Konbentzio termidoriarrak gobernatu zuen, burgesia moderatuaren idealen eta interesen alde eginez.

Inperio Napoleonikoaren

...
Jarraitu irakurtzen "Liberalismoa eta Iraultzak: Konstituzioa, Ondorioak eta Printzipioak" »

Errenazimendua, Erreforma eta Inperio Hispanikoaren Gainbehera

Historia3,19 KB

Aro Modernoaren Hastapenak: Erlijioa, Gizartea eta Krisia

Errenazimendua: Gizakiaren Garrantzia

Gizakiak garrantzi handia du (antropozentrismoa). Teozentrismoa ez da egongo, antropozentrismoa baizik. Grezia eta Erroma eredu bezala hartu ziren.

Erreforma Protestantea

Erreforma Protestantearen ondorioz, Europako erlijio mapa aldatu zen:

  • Ingalaterra eta Irlandako toki batzuk: Anglikanoak.
  • Eskozia: Presbiterianoak (erreberak).
  • Suitza: Kalbinistak.
  • Ipar Europa (Noruegan): Luteranoak.

Kalbinismoa

Luteranismoa baino erradikalagoa zen, eta Suitzan hedatu zen.

Anglikanismoa

Ingalaterran sortu zen, Henrike VIII.aren monarkiaren eskutik. Erregea da botere erlijiosoa duena.

Kontraerreforma Katolikoa

Helburuak eta Neurriak

Elizak zituen akatsak zuzentzea zen helburua....

Jarraitu irakurtzen "Errenazimendua, Erreforma eta Inperio Hispanikoaren Gainbehera" »

Errusiako Iraultza: 1917ko Otsailetik Stalinen Garaira

Historia2,33 KB

Errusiako Iraultza: 1917ko Otsaila

Errusiako iraultza: 1917ko otsaila: Errusiak Lehen Mundu Gerran parte hartzeak armadaren porrota eta ekonomiaren antolakuntzan eragin nabarmena izan zuen. Sobiet izeneko langile, soldadu eta nekazariek barne-iraultza bat hasi zuten, Nikolas II.aren abdikazioa ekarri zuena. Ondoren, behin-behineko gobernua eratu zen, Kerenskik zuzendua eta mentxebikeen laguntza zuzena zuena, eta sobietak, boltxebikeek zuzenduta batik bat. Azken horien burua Lenin zen.

1917ko Urria: Boltxebikeen Altxamendua

1917ko urria: Kerenskiren gobernuak oso poliki ibili zen nekazaritza erreforman eta Lehen Mundu Gerran jarraitzea nahi zuen. Boltxebikeak altxatu ziren eta gobernua bereganatu zuten hamar egunetan. Bakea sinatu zuten Alemaniarekin,...

Jarraitu irakurtzen "Errusiako Iraultza: 1917ko Otsailetik Stalinen Garaira" »

Lehen Mundu Gerra, Nazismoa eta 1929ko Krisia

Historia2,8 KB

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak

Gerrak murrizketa demografiko izugarria izan zuen. Europan 8,5 milioi hilketa izan ziren, gainera, jaiotza-tasa urritu zen.

Galera demografikoei galera ekonomikoak gehitu behar zaizkie. Ondorioz, zor publikoa handitu eta inflazio-prozesua eragin zuen.

Ekonomiaren gainbeheraren hainbat kausa:

  • Biztanleria gutxitzea edota jaiotza-tasa urritzea.
  • Zauritu eta elbarritu ugari izatea, gizarte-kostu handiak sortzen zituzten eta estatuko instituzioek beraien ardura hartu behar izan zuten.
  • Gerrak sortutako txikizioak.
  • Gerrarako industria-azpiegiturak birmoldeatzeari ekin beharra.
  • Gerran garaitua izan zenak ordaindu behar izan zituen kalte-ordainak eta indemnizazioak.

Alderdi sozialean ere azaldu ziren gerraren ondorioak: biztanle...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra, Nazismoa eta 1929ko Krisia" »