Espainiako Historiaren Zenbait Garai Nagusi
Autarkia Garaia (1939-1959)
Autarkia garaia hiru epealditan banatuko dugu:
1. Nazional-sindikalismoaren Hegemonia: Etapa Urdina eta Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)
- Barne egoera: Gerra Zibila bukatu ondoren, errepresio zorrotza egon zen; milaka pertsona fusilatu zituzten eta beste asko kontzentrazio-esparrutan zigortu zituzten. Espainiako ekonomia suntsituta geratu zen, eta erregimenak autarkian babestu zuen.
- Kanpo politika (Bigarren Mundu Gerra): Hasieran, gobernuan ejertzitoak eta falangistak zuten pisu nagusia. 1939an, Francok Hitler eta Mussolinirekin ituna sinatu zuen (Ardatzarekin lerrokatzea). Franco Hendaian Hitlerrekin bildu zen, baina Francoren eskaerak ez ziren onartu. 1941ean, Dibisio Urdina eratu zen Sobietar Batasunaren aurka borrokatzeko