DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Hirien Garapena eta Merkataritza Behe Erdi Aroan

Historia3,62 KB

Hirien Gutunak

Hasiera batean, burgu berri hauek jaun feudalaren menpe zeuden, haien feudoaren barnean garatu zirelako.

Denborarekin, hiri askok erregearengandik foru bat lortu zuten, zenbait pribilegio ematen zizkiena bidaiatzeko, negozioak egiteko, jabetzak izateko... Horrela, burgesek jaun feudalekiko mendekotasuna askatzea lortu zuten.
Foru edo hiri-gutun hauen truke, hiri horretako biztanleek erregeari zergak ordaintzera behartuta zeuden, monarkien ogasunak indartzen lagundu zuena.
Orokorrean, erregeek nobleziarekiko dependentzia murriztea lortu zuten: alde batetik, jaunen feudoek biztanleria galtzea bideratzen zuten; bestetik, baliabide ekonomikoak handitzea lortu zuten.

Hiri Administrazioa

Burguek jaso zuten pribilegio nabariena gobernu autonomoa
...
Jarraitu irakurtzen "Hirien Garapena eta Merkataritza Behe Erdi Aroan" »

XX. Mendeko Gertaera Historikoak: Krisiak, Itunak eta Iraultzak

Historia4,07 KB

1917ko Krisia

1917. urtean krisia egon zen, egoera militarra aldatu egin zen bi arrazoiengatik. Alde batetik, Errusian iraultza izan zen eta gerra utzi behar izan zuen; gainera, lurralde asko galdu zituen, Alemaniak konkistatu egin baitzituen. Bigarren arrazoia izan zen AEB gerran sartu zela (hasieran neutrala zen, bakarrik hornidura saltzen zien aliatuei). Alemaniarrek salmenta hori eragozten saiatu ziren. Lusitania transatlantikoa hondoratzean, AEB gerran sartu eta aliatuei milioi bat soldadu eman zizkien.

Parisko Bakea

Garaitutako herrialdeek sinatutako itunei deitzen zaie. Versaillesko Ituna, Alemaniarekin sinatu zuten; Saint-Germain-go Ituna, Austriarekin; Sèvresko Ituna, Turkiarekin; eta Neuillyko Ituna, Bulgariarekin sinatu zuten. Parisko

...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Gertaera Historikoak: Krisiak, Itunak eta Iraultzak" »

Clara Campoamor eta Emakumeen Sufragioa (1931)

Historia8,1 KB

Sarrera

Aurrean duguna Espainiako Gorte konstituziogileetan, 1931ko irailaren 1ean egindako diskurtso bat da. Egilea Clara Campoamor madrildarra, abokatua, ideologia errepublikanokoa eta feminista, ideia sozialisten hurbilekoa baina afiliatu gabekoa. 1931ko Gorte konstituziogiletan, Alderdi Errepublikanoarekin aurkeztua, diputatu izatea lortzen du. 1936an estatu kolpearen ondoren ihes egingo du atzerrira eta bertan hilko da, izan ere, gobernu frankistak ez zuen bere itzulera inoiz baimendu.

Dokumentu publikoa da, parlamentarioei bideratuta, eta horien bitartez Espainiako herritar guztiei. Ideia nagusia emakumeen sufragioa defendatzea da, hainbat argudio erabiliz.

Lehen mailako dokumentua da. Edukiari dagokionez soziopolitikoa eta diskurtso bat...

Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamor eta Emakumeen Sufragioa (1931)" »

Gorteak, Cadizko Konstituzioa eta Fernando VII.aren Erregealdia

Historia3,41 KB

GORTEAK ETA CADIZKO KONSTITUZIOA

Frantsesen aurkako gerra bete-betean zela, Batzar Goren Zentralak 1810ean Cadizen Gorteak biltzeko deia egin zuen, erregea kanpoan zeukatenez gero, herrialdea nola gobernatu erabakitzeko. Cadiz hiri liberala zen bertan bildu zelako burgesia merkataria, atzerriko merkatariak eta gerratik ihesi joandako liberal eta erreformista ilustratuak. Gainera, hiria britainiarren itsas armadak babesten zuen.

Cadizko Gorteetan erdi mailako klaseak, intelektualak (funtzionarioak, militarrak, abokatuak, merkatariak) bildu ziren, baita noblezia eta kleroko kide batzuk ere. Diputatuen artean absolutistak, erreformistak, ilustratuak eta liberalak zeuden, baina liberalen ideiak nagusitu ziren. Gorte horiek Erregimen Zaharra suntsitzeko

...

Jarraitu irakurtzen "Gorteak, Cadizko Konstituzioa eta Fernando VII.aren Erregealdia" »

Industrializazio Berantiarra eta Ondorioak

Historia3,12 KB

Industrializazio Berantiarreko Herrialdeak

Noiz hasi ziren industrializatzen herrialde horiek?

1850. urtetik aurrera.

Zergatik dira berantiarrak?

Atzerapen teknologikoa, baliabide-hornidura desegokia eta eskari eta inbertsio urriak pairatzen zituzten, eta nazioarteko merkataritza-ardatzetatik urrun zeuden.

Zein herrialdek osatzen dute talde hau?

Portugal, Espainia, Italia, Grezia, Austria, Hungaria, Errusia eta Japonia.

Klase gizarteari buruzko gizarte-piramidea

  • Noblezia-burgesia: jabetzak izan.
  • Proletario-nekazariak: lana egin.

Zertan oinarritzen zen gizarte mota hori?

Gizarte mota hori norberaren aberastasunean oinarritzen da.

Zer desberdintasun zituen aurreko gizarte estamentalarekin konparatuta?

Lehenagoko gizartea jaiotako estamentuan oinarritzen da...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazio Berantiarra eta Ondorioak" »

Industrializazioa Euskal Herrian: XIX. Mendeko Bilakaera

Historia4,01 KB

Industrializazioa Euskal Herrian (XIX. Mendea)

Bizkaia: Industrializazio Modernoaren Abiapuntua

Industrializazio modernoa XIX. mendearen azken herenean hasi zen Bilbon. Faktore garrantzitsuak izan ziren: industria tradizional indartsua, teknika modernoetara erraz egokitu zena, eta Bilboko ezkerraldeko burdin-meategi emankorrak. Sistema forala indarrean zegoenez, burdina guztiona zen. Lege berriek partikularretara bideratu zuten, 3 gune nagusitan: Bilbo, Somorrostro eta Sopuerta. Burdina ateratzea eta garraiatzea erraza zen.

Ustiakuntza masiboak konpainia modernoak erakarri zituen: ingelesak eta bizkaitarrak. 1885ean, Banco de Bilbao sortu zen, negozioetan inbertitzeko. Burdina gehiena Britania Handira esportatzen zen, etekin handiak lortuz. Etekin...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioa Euskal Herrian: XIX. Mendeko Bilakaera" »

Isabel II.aren Erregealdia eta Liberalismoa

Historia5,26 KB

Isabel II.aren Erregealdia

Espartero jeneralak alde egin zuenean, Gorteek adin nagusitasuna ezagutu behar izan zioten Isabel II.ari, 1843ko azaroaren 11n, nahiz eta hamahiru urte besterik ez zituen. Bere erregealdian, behin betiko finkatuta gelditu zen estatu liberala, zentralista eta joera moderatukoa, nekazaritza eta finantza arloko oligarken interesekin bat zetorrena. Euskal Herrian, Foruak Konstituzio-erregimen berriari egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.

2.1. Hamarraldi Moderatua

Isabel II.aren erregealdiko lehenengo hamar urteetan, moderatuak egon ziren agintean, bereziki Narváez.

Gobernu moderatua sendotzea

Liberalismo moderatuaren jardueran, honako ekimen hauek izan ziren aipagarrienak:

  • 1845ean, Konstituzio berria eman zen, erabat
...
Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren Erregealdia eta Liberalismoa" »

Industrializazioaren Ondorioak Euskal Herrian: Analisi Historikoa

Historia3,16 KB

Protekzionismoaren aldeko borroka

Espainiako merkatua ziurtatzeko, babes-politika beharrezkoa zen Europako produktuak sartzea saihesteko. Bizkaiko oligarkiaren (Victor Chavarri buru zuela) helburu politiko-ekonomiko nagusietako bat Espainiako merkatuaren kontrola bermatuko zion legeria protekzionista lortzea izango da (1891eko arantzel protekzionista).

Industrializazioaren ondorioak

Euskal Herrian industrializazioak, Europan gertatu zen antzera, demografikoak, sozialak, politikoak, kulturalak... eraldatu zituen. Honako ondorio hauek aipa daitezke:

Ondorio demografikoak

  • Biztanleriaren hazkundea (immigrazioa), bereziki Bizkaiko meatzaldean eta lantegialdean. Zonalde hauek inguruko probintzietako eskulan ugari erakarri zuten.
  • Hiriko biztanleriaren hazkundea
...
Jarraitu irakurtzen "Industrializazioaren Ondorioak Euskal Herrian: Analisi Historikoa" »

Ilustrazioa eta Liberalismoa XVIII. Mendean: Ezaugarriak eta Eragina Espainian

Historia2,37 KB

Ilustrazioaren Ezaugarriak

  • Ordezkaria: Burgesia
  • Errenazimentuko antropozentrismoaren eta XVII. mendeko arrazionalismoaren garapena
  • Arrazoiaren ahalmenean erabateko ustea
  • Izpiritu kritikoa
  • Aurrerapen zientifiko eta teknikoan sinesmena
  • Gizarte-ordena justuaren defentsa
  • Naturari arreta handia
  • Erlijio sinesmen tradizionalak zalantzan jartzea
  • Erlijio naturalaren edo deismoaren ideiak
  • Heziketaren garrantzia ezjakintasuna eta kultura eza bukatzeko
  • XVIII. mendea, Argien mendea
  • Politikan liberalismoaren defentsa
  • Teoria ekonomiko berriak: Fisiokrazia eta Liberalismo ekonomikoa
  • Monarkia berria: Despotismo Ilustratua

Liberalismoa

XVII. mendean (Locke). Askatasuna defendatzen duen doktrina politiko, sozial eta ekonomikoa. Botere banaketa: legegilea, betearazlea eta judiziala....

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa eta Liberalismoa XVIII. Mendean: Ezaugarriak eta Eragina Espainian" »

Estatuaren Funtzionamendua

Historia2,46 KB

Zer da Estatu Bat?

Lurralde bat gobernatzen duen batasun politiko eta administratibo gorena da estatua.

Herritar multzo batek eta lurralde batek osatzen dute estatua. Eskubide batzuk baita betebehar batzuk ere dituzte.

Lege multzo batek bizikidetza arautzen du, eta herritarrek ezinbestean bete behar dituzte. Herrialde demokratikoetan konstituzioa da arau nagusia.

Estatuek hainbat erakunde sortzen dituzte: polizia, armadak, diplomazialak eta funtzionarioak.

Ikurrak: ereserki bat, moneta bat, bandera bat eta hiriburu bat.

Estatuaren Eginkizunak

  • Nazioarteko harremanak ezartzen ditu: enbaxadak eta kontsulatuak sortzen ditu. Estatuen auziak era baketsuan konpontzen dira hitzarmenen bidez, baina batzuetan gerra bihurtzen dira.
  • Segurtasun nazionala bermatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Estatuaren Funtzionamendua" »