Gerra Zibila Euskal Herrian eta Espainian
Madrilen aurkako erasoaldia (1936ko uztaila - 1937ko martxoa)
Nazionalen lehen helburu nagusia Madril hartzea izan zen. Horregatik, Francoren armada penintsulara sartu eta hiriburura abiatu zen. Bestalde, Mola jenerala, Nafarroatik Madrileko iparraldeko mendilerrora iritsi zen.
Gipuzkoako kanpaina eta Eusko Jaurlaritzaren sorrera
Bitartean, Euskal Herrian, Gipuzkoak erreketeen eta italiarren erasoak pairatu zituzten, Nafarroako eta Arabako posizioetatik. Irailean, nazionalek Irun hartu eta mugak itxi zituzten, eta geroago Gipuzkoa osoa beraien menpe geratu zen.
Horren ondorioz, EAJren eta Fronte Popularraren arteko negoziazioak autonomia estatutua lortzeko areagotu egin ziren eta 1936ko urriaren 1ean Gorteek Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarentzako estatutua onartu zuten, Elgetako Estatutua izena jarri ziotelarik. Horrela, urriaren 7an lehen Eusko Jaurlaritza sortu zen Jose Antonio Agirrek zuzenduta eta Errepublika defendatzen zuten ia joera politiko guztiek osatua (sozialistak, komunistak...).
Eusko Jaurlaritzak egundoko autonomiaz jardun zuen, bere txanpon propioa eginez, polizia propioa sortuz (Ertzaintza). Hala ere, Jaurlaritzaren eragina Bizkaiara mugatu zen, eta oso denbora tarte laburrerako, gainera.
Legutioko gatazka eta "Burdinezko Gerrikoa"
Azaroan, nazionalak Bizkaia presionatzen ari zirela ikusita, Eusko Jaurlaritza Legutianoren aurkako erasoa agindu zuen, baina abenduan porrot egin zuen eta Bizkaiaren defentsa eta hiriburuaren babesa (Burdinezko Gerrikoa) bihurtu ziren Eusko Jaurlaritzaren bi helburu nagusiak.
Iparraldeko kanpaina (1937ko martxoa-urria)
Franco Madril hartzeko ezintasunean, gerra iparraldeko frontera eraman zuen. Horrez gain, Molak bere tropak (Italiaren eta Alemaniaren laguntzaz) Bizkaia erasotzera bidali zituen. Nazionalek erraz egin zuten aurrera, Otxandio, Durango eta Gernika (apirilaren 26an) bonbardatuz. Bilbora ekainean heldu ziren eta Burdinezko Gerrikoa apurtu zuten. Izan ere, Alejandro Goikoetxea, Burdinezko Gerrikoaren diseinatzailea, nazionalen aldeko traidore bat izan zen eta bazekien nondik sar zitekeen.
Bizkaiaren erorketa eta Eusko Jaurlaritzaren erbesteratzea
Uztailaren hasierarako Bizkaia osoa nazionalen menpe geratu zen. Ondorioz, Eusko Jaurlaritza Bartzelonan topatu zuen babesa, eta hiri hau nazionalek hartu zutenean, Parisera erbesteratu zen. Gainera, abuztuaren 24an, Santoñan, euskal armadako batailoi nazionalistak tropa italiarren aurrean errenditu ziren, Euskal Herrian gerra amaitu zelarik.
Euskal armadako gainontzeko batailoiek borrokan jarraitu zuten Asturias erori zen arte. Ondorioz, iparraldeko errepublikazaleen frontea desagertu egin zen 1937ko urrian. Horrela, nazionalek siderurgia, armagintza, Asturiasko meategiak eta portuak bereganatu zituzten.
Iparraldeko frontea desagertu zenetik gerraren amaierara (1937ko urritik 1939ko apirilera)
Iparraldeko frontea desagertu ondoren, matxinatuen helburua Ebrotik aurrera eginez Mediterraneora heltzea izan zen, Espainia errepublikazalea erdibituz. 1938ko apirilean lortu zuten, baina errepublikarrek kontraerasoa egin zuten Ebroko haraneko iparraldetik. Horrela, 1938ko uztailetik azarora doan guda odoltsu bat hasi zen, Ebroko gudua hain zuzen ere. Azkenean, errepublikazaleek ibaia zeharkatu behar izan zuten berriro.
Kataluniaren erorketa eta gerraren amaiera
Ondoren, Espainia errepublikazalearen egoera oso larria izan zen. Katalunia isolatuta geratu zen, eta barne-gatazka ugari izan ziren, ezegonkortasun politikoa zela eta. Horregatik, 1939ko otsailean erresistentziarik gabe nazionalen menpe geratu zen.
Gerra galduta zegoela ikusita, Madrileko Defentsa Juntak baldintzarik gabeko errendizioa agindu zuen eta nazionalek Espainiako hiriburua hartu zuten 1939ko apirilaren 1ean, gerra zibilari amaiera emanez.
Gerraren ondorioak
Gerrak galera demografiko garrantzitsuak izan zituen (milioi bat biztanle ingurukoa izan zela estimatzen da). Ez bakarrik hildakoak, baizik eta erbesteratuak eta zaurituak atera zirenak ere kontuan hartzekoak dira. Galera ekonomikoei dagokienez, azpiegiturak eta ekoizpen-sektoreek kalte handiak jasan zituzten. Horrez gain, eskasiaren ondorioz, elikagaien errazionamendua ezarri zen. Gainera, Espainiak zor handia izan zuen Alemania eta Italiarekin emandako laguntzagatik.
Ondorio politiko eta sozialak
Gerraren ondoren, 35 urteko erregimen autoritarioa ezarri zen. Errepublikari leial mantendu ziren funtzionarioek euren lanpostua galdu zuten, eta hainbat intelektual eta politikari erbestara joan ziren, eta bertan geratu zirenek zentsura gogorra pairatu behar izan zuten. Hezkuntzan, herriko hizkuntzak debekatu ziren (euskara, adibidez) eta erlijio katolikoa eta erregimenaren ideologia inposatu zen.