Espainiako Konstituzioaren Analisia

Historia3,25 KB

Juan Carlos Iak konstituzioaren sarrera egiten du, gero, hainbat artikulu daude: 1.artikulua: Estaturen definizioa dago, Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratiko agertzen da. Francoren diktaduran aldarrikatuta egon ez ziren balioak: askatasuna, justizia, berdintasuna eta politika aniztasuna. Herritarren esku dago estatuaren botere gorena. Espainiako estatua monarkia parlamentarioa da. 2.artikuluan: Espainiako nazioaren batasuna ezin dela hautsi dio. Espainiar guztien aberria banaezina dela, eta Espainia osatzen duten nazionalitate eta erregioei autonomi eskualdeak osatzeko eskubidea dutela dio. 143.artikuluan: Autonomi lurraldeak osatzeko eskubidea zehazten da. Ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko berdinak dituzten probintzia mugakideek osatuko lukete autonomi erkidegoa eta autogobernua izateko eskubidea izango lukete. 66,98 eta 117.artikuluetan: Botere banaketa agertzen da. 66. artikuluan, bi ganbarako sistema legegilea ezartzen da. 98.artikuluan: botere betearazlearen eraketa: gobernuburuak, gobernuburu ordeak eta ministroek osatzen dute. 117.artikuluan: botere judizialean independentziaren garrantzia. Justizia epaile eta magistratuen esku dago eta horiek erregearen izenean burutu. Xedapen gehigarria: foru lurraldeen eskubide historikoak, konstituzioak babestu eta aitortzen dituela. Xedapen indargabetzailea: 1839ko legea eta 1876ko legeak indargabetzen dira.

Testuingurua

1969an, Francok, Juan Carlos Borboikoa oinordeko izendatu zuen,, erregimena mantentzeko, Franco hiltzean, Espainiako errege bihurtu zen eta diktaduratik demokraziarako trantsizioa gertatu zen. Mobilizazioak handitu egin ziren aldarrikapenak defendatzeko: askatasun politikoak, hauteskundeetarako deialdia, autonomiak… tentsio handiko garaia izan zen; erreformak egiten ari ziren, baina militarren aldetik, ez ziren onartuak izan. Ekintza terrorista ugari hasi ziren bai ezkerretik, bai eskuinetik. Lehenengo erreformak onartu zituen gobernuak: prentsa-askatasuna edo bilerak egiteko eta elkarteak eratzekoa. Sistemaren aldaketa ezin zela gelditu ikusita eta Franco gabe frankismoaren ideologiaren iraupena bermatu ezin zela ikusita, Arias Navarrok, gobernuburuak, dimititu egin zuen. 1976an, erregeak Adolfo Suarez izendatu zuen gobernuburu. Suarez falangistak ez zuen oposizioa lasaitzen. Suarezen gobernuak hasi zen, neurri denak onartzen: hauteskunde orokorretarako deialdia, TOP-aren deuseztapena, mugimendu nazionalaren desegitea, erreforma politikoaren legea, gorte frankistak betiko desegingo zituen legea. Lege hau garrantzitsua izan zen sistema politikoa aldatzeko eta hauteskundean arautzeko. Hauteskundeak 1977an egin ziren, UCD atera zen garaile eta Suárezen bigarren gobernua hasi zen. Gobernuaren kezka nagusia konstituzio berri bat onartzea izan zen. Hauteskundeetatik ateratako batzorde batek idatzi zuen konstituzioa. Helburua arazo politikoa bideratzea eta elkarbizitza demokratikoa bultzatzea zen. Gorteek proiektua onartu zuten, eta 1978an herriak erreferendumean onartu zuen. Konstituzio adostua da, ez da alderdi bakarraren konstituzioa; monarkia parlamentarioa da, botere banaketa du, giza eskubideen aldarrikapena, estatu akonfesionala da eta subiranotasuna herrian dago. Konstituzioa onartzerakoan, gorteak desegin ziren eta gorte berriak osatzeko deialdia egin zen.

Deskargatu

PDF Word HTML