Zonak estatubatuarrek, errusiarrek, frantsesek eta britainiarrek administratu zituzten.
Berlin hiria sobietarren zonaren barruan zegoen.
Hau ere 4 zonatan banatu zen; irabazleen artean administratu.
Pixkanaka, sobietarrak eta mendebaldekoak gero eta gehiago elkarrengandik urruntzen joan ziren.
1948an, mendebaldekoen hiru zonak estatu aleman bakarrean bateratu ziren.
SESBk gogor egin zuen horren aurka, eta, presioa eragiteko, itxi egin zituen Alemaniako mendebaldeko zonaren eta hiriko mendebaldeko sektorearen arteko lurreko komunikazioak.
Blokeoak ia urtebete iraun zuen.
Hiriaren zati horrek estatubatuarrek airez egindako zubiari esker iraun zuen bizirik.
Ia-ia III. Mundu Gerra bat hasi zen, baina azkenean ez zen piztu.
Berlineko krisiak AEB eta SESBren arteko behin betiko banaketa ezarri zuen.
1949an bi estatu aleman sortu ziren:
Errepublika Federal Alemana (AEB, Erresuma Batuaren eta Frantziaren zonak batuta).
Errepublika Demokratiko Alemana (sobietarren zonan).
Berlin ere, bi zatitan banatu zuten eta erdian harresia eraiki zuten (1961).
Koreako Gerra: Bi blokeen arteko lehenengo guda (1950-1953)
Koreako penintsula Japoniako Inperioarena izan zen.
Gerraren amaieran aliatuek inbaditu zuten:
Sobietar tropak iparraldean sartu ziren.
Estatu Batuarren armada hegoaldean eta hiriburuan (Seul).
Korea bi zatitan bananduta geratu zen:
Iparraldea sobietarrek okupatu zuten.
Hegoaldea, estatubatuarrek.
1949an, bi armadak bertatik irten eta penintsula bi estatutan bereizita geratu zen:
Ipar Korea (gobernu komunista).
Hego Korea (mendebaldearen aldeko gobernua).
Mao Zedong komunistak Txinan agintea eskuratu zuen.
Hilabete batzuk geroago, Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen.
Estatu batuarrek tropak bidali zituzten Hego Koreara eta, arlo diplomatikoan, NBEren onespena lortu zuten.
Armada komunistak eta mendebaldeko armadak zenbait urtetan ibili ziren elkarren aurka Korean.
Azkenean, 1953an herriaren banaketa behin betiko finkatu zuen bakea sinatu zen.
III. Mundu Gerra hastekotan izan zen, baina oraingo honetan ere ez zen horrela izan.