Euskal Herria Gerra Zibilean: Araba, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoa

Historia2,08 KB

Euskal Herria Gerra Zibilean

Araba eta Nafarroa nazionalen aldean geratu ziren. Bizkaia eta Gipuzkoak Errepublikari leial jarraitu zuten. Euskal nazionalismoak Errepublikari leial jarraitu zuen.

Gerra Gipuzkoan

Gerra hasi zenean, CNT, EAJ eta Frente Popularreko alderdi guztiek Gipuzkoako Defentsa Batzarra eratu zuten. Baina euren arteko ezberdintasunengatik gatazka gogorrak sortu ziren, batez ere anarkisten eta abertzaleen artean. Abuztuaren amaieran, Beorlegi koronelak (nazionala), Nafarroako boluntarioen eta Gipuzkoako iheslarien agintaritza hartu ondoren, erasoa jo eta Irun hartu zuen. Irailean, nafarrek Donostia hartu zuten eta Gipuzkoa tropa nazionalen esku gelditu zen. Hil horren amaieran, frontea Deba haranean kokatu zen.

Gerra Bizkaian

Bizkaiko Defentsa Batzarra eratu zuten, baina oraingoan abertzaleen parte hartzea handiagoa izan zen Gipuzkoan baino. Urrian, Euskal Herriko Autonomia Estatutoa Gorteetan onartu ondoren, eskumenik garrantzitsuenak Eusko Jaurlaritzaren eskura igaro ziren. Jose Antonio Agirre jeltzailea abertzaleek eta ezkerreko errepublikarrek eratu zuten gobernuaren lehendakari izendatu zuten. Agirreren lehenengo neurria euskal armada edo Euzko Gudarostea eratzea izan zen. Gipuzkoa harrapatu ondoren, frankisten presioa lasaitu egin zen, indar guztiak Madrilgo frontean bildu zituztelako. Orduan, Bizkaian defentsa gerrikoa prestatu zuten. Bitartean, Mola generalak, iparraldeko armadaren burua (batez ere, nafarrek osatua), Bizkaia konkistatzea erabaki zuen, Espainia nazionalak gerra jarraitzeko behar zituen baliabideak eskuratzeko. Condor Legioko abiazioaren babesa zuten, Durangon eta Gernikan frontea apurtzeko. Gerrikoa ez zen uste bezain eraginkorra izan eta, gainera, Alejandro Goikoecheak, gerrikoa diseinatu zuen ingeniero nazionalistak, nazionalei gotorlekuaren punturik ahulenak txibatu zizkien. Bilbo galdu zutenean, euskal gudarosteak Bizkaia utzi eta Santoñara alde egin zuen. Baina abertzaleak, euskal lurraldea galdu ostean apurtuta zeudenez armak italiar boluntarioen eskuetan utzi zituzten, Santoñako hitzarmenaren bitartez.

Deskargatu

PDF Word HTML