Trantsizio Demokratikoa Espainian eta Euskal Autonomiaren Lorpena
Trantsizio Demokratikoa Espainian eta Euskal Autonomiaren Lorpena
Arlo Politikoa
Diktadorea hil eta gero, demokraziarako bidea zabaldu zen, baina prozesua oso zaila izan zen arazo politiko eta ekonomikoengatik.
Arias Navarro kargutik kendu ondoren, Erreformak bideratzeko Juan Carlosek Adolfo Suárez gobernu-buru izendatu zuen. Adolfo Suárezek aldaketak azkartu zituen: ikurrina eta alderdi politikoak legeztatu zituen, preso politikoei amnistia eman zien. Gainera, Adolfo Suárezek Erreforma Politikorako Legea indarrean jarri zuen, berrikuntza demokratikoak bultzatzeko. Lege horren arabera, Gobernuak hauteskunde orokorrak deitu behar zituen Gorteak osatzeko; Gorteen ardura nagusia Konstituzio berria idaztea izango zen. Hainbat alderdietako ordezkariak Konstituzioaren proiektua idazteaz arduratu ziren. Euskal Herriko nazionalistek, ordea, ezin izan zuten parte hartu.
1978ko Konstituzioak azaltzen duenez, Espainia (zatiezina izan arren) hainbat nazionalitateek eta eskualdeek osatzen dute. Nazionalitate horiek erabaki politikoak hartzeko gaitasuna dute. Gaitasun hori garatzeko 1978ko Konstituzioak Espainiko eskualdeek autonomia lortzeko eskubidea onartu zuen.
Aurrerantzean, EAJ/PNV alderdiak Konstituzioaren bidetik jo zuen, autonomia lortzeko, eta alderdi hau izan zen bozkatuena Euskadin.
Gernikako Estatutua
Euskal Kontseilu Nagusiak Gernikako Autonomia Estatutuaren proiektua aurkeztu zuen. Negoziazioak burutu ondoren, 1979an Adolfo Suárezek Karlos Garaikoetxearekin (ordurako Eusko Kontseilu Nagusiko eta EAJko presidentea) Gernikako Estatutuaren behin betiko testua adostu zuen. Azkenean hasierako testua aldatu zuten Konstituzioaren esanetara egokitzeko.
Arlo Ekonomikoa eta Soziala
- Transizio demokratikoa krisi ekonomiko larriarekin kointziditu zuen. 1973ko petrolioaren krisiak Euskal Herriko industriaren arazo larriak agerian utzi zituen: lehiakortasun eza, ingurugiroaren kutsadura...
- 1982tik aurrera sozialisten gobernuak ekonomia orekatzeko neurri gogorrak hartu behar izan zituen; industria atzeratuen errekonbertsioak Euskal Herriko ekonomia gogor jo zuen.
Aurrekariak
Eusko Kontseilu Nagusia eta Estatutuaren Proiektua
1978ko urtarrileko lege-dekretuaren bidez, UCDren gobernuak Eusko Kontseilu Nagusia sortu zuen, autonomiaren aurreko erakunde moduan. Kontseilua otsailean osatu zen, Nafarroa kanpoan utzita, hango parlamentarioek ez sartzea erabaki zutelako. Gai nagusia autonomia-estatutua idatzi beharra izan zen.
Gernikako Estatutuaren Onarpena
Negoziazioak burutu ondoren, 1979an Adolfo Suárezek Karlos Garaikoetxearekin (ordurako Eusko Kontseilu Nagusiko eta EAJko presidentea) Gernikako Estatutuaren behin betiko testua adostu zuen. Abenduaren 29an Gernikan aurkeztu zuten eta Gorteetara eraman zuten (Konstituzioa indarrean sartu zen egun berean).
Bitartean, ezker abertzalea, Herri Batasunaren barruan batuta eta ETAren tesietatik hurbil, Estatutuaren kontra jarri zen, Euskal Herriaren batasuna bereizi ezina zelakoan.