1876ko Konstituzioa eta Iraultza Liberala Espainian
1876ko konstituzioa ez zen Espainiako lehena izan. 1868ko Iraultzaren hasieran, altxamendu militar batzuk gertatu ziren. Aldi berean, demokratek eta progresistekosatutako batzorde iraultzaileak sortu ziren Espainia osoan. Isabel II.a erreginak Espainiatik joan behar izan zuen. Erregina kargutik kentzean, behin-behineko gobernua eratu zen. Gorte konstituziogileak deitu zituen eta 1869ko Konstituzioa aldarrikatu zen. Bertan, subiranotasun nazionala eta monarkiademokratikoa aldarrikatu, botere legegilea Gorteen esku utzi, 25 urtetik gorako gizonezkoen sufragio unibertsala onartu, eta eskubide eta askatasun asko onartu ziren. 1845ko konstituzio moderatua izan zen. Isabel II.ak aldarrikatu zuen, Espartero erori ondoren. Narvaez jeneralak zuen boterea eta liberal moderatuen ideiak islatu ziituzten konstituzio honetan. Konstituzio hau liberalismoa ezartzearen, legeak bateratzearen eta zentralismoaren alde zegoen. Gorteak bi ganbera finkatu zituen. Subiranotasun banatua ezarri zen, erregearen pribilegioak handiagotuz. Pertsona mailako askatasunak mugatu egin ziren eta ekonomia nekazaritzan oinarritzen hasi zen. Konstituzio honek Euskal Herrianaldaketa sakonak ekarri zituen.
Sei urteko Iraultzailea eta Monarkia Borboitarraren Sarrera
Sei urteko iraultzailea porrot egin ostean, 1874. Urtean monarkia borboitarra ezarri zen, Alfontso XII.aren eskutik. Alfontsok 74ko abenduan, Sandhurst-ekoadierazpena sinatu zuen, Cánovas del Castillo bultzatuta. Cánovasek, urteak eman zituenpolitika sistema berri bat antolatzen monarkia konstituzional eta integratzaile baten berrezarkuntzan oinarrituta zegoena, ezegonkortasun politikoa gainditzeko. Sandhurst-ekoadierazpenaren bidez, programa politiko berria aditzera eman zen. Hortaz, berrezarkuntzahazten da 1875 eta 1923 bukatuko da.Cánovasen sistema bi alderdiren txandakatze politikoan oinarritzen zen. AlderdiKontserbadorea, Cánovasek zuzenduta, eta bestetik, alderdi liberal fusionista, Sagastak zuzenduta. Bi alderdi hauen txandatze politikoa posiblea izan ahal izateko hauteskundeak faltsutzen zituzten. Hala eta guztiz ere, sistemari oinarri juridikoa emateko, argi dago,konstituzio bat beharrezkoa zela, jarraian aztertuko duguna. Honetan oinarritzen zenCánovasen sistemaren oinarria