DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Elisabet II.aren Garaiko Espainia: Politika, Krisia eta Erreforma Ekonomikoak

Historia3,76 KB

Batasun Liberala eta Moderantismoaren Itzulera

1856ko krisia gertatu zen. O'Donnellek estatu-kolpea eman eta Espartero jenerala eta alderdi aurrerakoia agintetik bota zituen. O'Donnellek gobernuko presidentetza bere gain hartu zuen. Bere helburuak hauek ziren:

  • Monarkia konstituzionala sendotzea
  • Ordena publikoa berrezartzea

Liberalismo zentrista ezartzen ahalegindu zen. 1845eko Konstituzioa berrezarri zuen, Milizia Nazionala ezabatu eta udalak berrantolatu zituen. Baina Narváez gobernura itzuli eta dena ezabatu zuen. Batasun Liberal alderdiarentzat beste aukera bat 1858-1863 artean izan zen; hedapen ekonomikoko urteak izan ziren eta inperio koloniala eraikitzen ahalegindu ziren.

1866ko Krisia eta Erregimen Isabeldarraren Agortzea

Elisabet II.aren...

Jarraitu irakurtzen "Elisabet II.aren Garaiko Espainia: Politika, Krisia eta Erreforma Ekonomikoak" »

Errestaurazioa eta XIX. mendeko Espainiako Aldaketa Sozialak

Historia4,48 KB

Banaketa arautzen zuen eta eskubide guztiak eta federalismoa jartzen zituen indarrean. Eliza eta estatuaren arteko zatiketa ere ezartzen zuen eta, deszentralizazioa bultzatu asmoz, autonomia handia ematen zien eskualde eta probintziei. Nolanahi ere, errepublikarren arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa zen eta gainera gatazka ugariri aurre egin beharrean aurkitu zen Pi i Margallen gobernua, besteak beste hiri askotara hedatu zen iraultza kantonala. Langile anarkisten greba orokorretarako deiak Katalunian eta Valentzian, Gerra Karlistaren hedapena (Hego Euskal Herrian, Katalunian, Castellon), kolonietako —batez ere Kubako— gerra... Liskar horiei guztiei aurre egiteko izan zituen zailtasunak zirela eta, Pi i Margallek dimisioa eman behar...

Jarraitu irakurtzen "Errestaurazioa eta XIX. mendeko Espainiako Aldaketa Sozialak" »

Antzinako Erregimena (XVIII. mendea): Gizartea eta Ekonomia

Historia2,72 KB

Antzinako Erregimena XVIII. mendean Europan zegoen sistema politiko, sozial eta ekonomikoa zen.

Antzinako Erregimenaren ezaugarri nagusiak

  • Estamentuetan banatutako gizartea.
  • Nekazaritzan oinarritutako ekonomia.
  • Monarkia absolutua.

Desberdintasun handiko gizartea: Estamentuak

Gizartea hiru taldetan banatzen zen, hau da, hiru estamentu edo estatu zeuden: noblezia, kleroa eta herri xehea edo hirugarren estatua.

Pribilegioak

Bi estamentu pribilegiatuek (noblezia eta kleroa) abantaila handiak zituzten. Adibidez, lege bereziez epaitzen zituzten eta ez zuten zergarik ordaindu behar.

Noblezia

Noblezia goi eta behe noblezian banatzen zen:

  • Goi noblezia

    Goi nobleziak abantaila handiak zituen, jaurgo-eskubideengatik eta administrazioko zein armadako goi-karguak bereak

...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena (XVIII. mendea): Gizartea eta Ekonomia" »

Cadizko Konstituzioa (1812): Testuingurua eta Analisia

Historia4,82 KB

Aurrean daukagun testua, Cadizko Konstituzioa kokatze aldera, 1812ko martxoaren 19an Cadizko Gorteek idatzitako dokumentu bat izan zen, Espainiako Independentzia Gerraren garaian. Jatorriaren aldetik, lehen mailako iturri bat dela esan dezakegu. Dokumentu honen asmoa liberalismoa ezartzea da, eta baita Antzinako Erregimena kentzea ere. Herriari zuzenduta dago, eta nahiz eta eduki politiko nabarmen asko eduki, eduki erlijioso, ekonomiko eta sozialak ere badauzka.

Oinarrizko Kontzeptuak

Idatziaren azterketari hasiera emateko, lehenik eta behin komeni da hitz hauek ondo argitzea, testua hobeto ulertu ahal izateko:

  • Konstituzioa: Estatu independente bateko herritarrekin lotutako aspektu politiko, ekonomiko eta sozialak zehazten duen legedi gorena,
...
Jarraitu irakurtzen "Cadizko Konstituzioa (1812): Testuingurua eta Analisia" »

Lehen Mundu Gerra: Jatorria, Gatazkak eta Ondorioak

Historia2,33 KB

Lehen Mundu Gerra

Bismarck-en 2 helburu nagusiak:

  • Frantzia isolatzea. 1870ean Alsazia eta Lorrena galtzeak Frantziaren errenbantxismoa elikatu zuen, horrek etsai potentzial bihurtu zuen.
  • Balkanetako oreka mantentzea: Bismarckek bazekien Austriak eta Errusia kontrako interesak zituztela Balkanetan, eta tentsio horiek Europa mailako gatazka bat sor zezaketela.

Gilen II.a tronura iritsi zen

Europa mailako politika oldarkorrago baten eta Alemaniaren hedapen kolonialaren alde egin zuen, eta horrek Bismarckek kargua uztea eragin zuen. Orduan, nazioarteko harremanen aro berri bat hasi zen, Bake Armatua zeritzona.

Gerra baino lehenagoko gatazkak

Marokon hainbat gatazka egon ziren Gilen II.arekin. Enperadore alemaniarra Marokoren independentziaren alde agertu
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Jatorria, Gatazkak eta Ondorioak" »

Espainiako Historia Garaikidea: Desamortizazioak eta Trantsizioa

Historia8,32 KB

Espainiako Desamortizazioak: Jabetza-Sistema Liberalerako Bidea

Liberalek desamortizazioen bidez Antzinako Erregimenaren jabetza-sistema ezabatu nahi zuten, jabetza pribatu eta askea ezarriz. Beraien helburua nekazaritza modernizatzea zen, eta trantsizioa Antzinako Erregimenetik sistema liberal kapitalistara eman zen.

  • Karlos III.aren garaia: Fisiokraten teoria desamortizatzaileak oihartzuna izan zuen, eta Jesuiten jabetzak saldu ziren.
  • Karlos IV.aren garaia: Godoyk desamortizazioak bultzatu zituen, elizaren ondasunak hartuta. Paradoxa: desamortizazioa Antzinako Erregimenean hasi zen.

Hala ere, bi desamortizazio nagusiak Isabel II.aren garaian gertatu ziren. Liberal aurrerakoiek desamortizazioak bultzatu zituzten, eta moderatuek eten zituzten.

Mendizabalen

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia Garaikidea: Desamortizazioak eta Trantsizioa" »

Espainiako Trantsizioa: Francoaren Diktaduratik Demokraziara

Historia5,36 KB

23. Nazioarteko testuingurua: Europako potentzia nagusiak zabalkunde inperialistan buru-belarri zeuden. Espainia Kuba, Puerto Riko eta Filipinas galtzeko zorian dago eta Canovasek ez du kanpo politika zaintzen, Espainia isolaturik dago/AEBetako Sezesio Gerra bukatzean, yankiak munduko lehen potentzia ekonomikoa eta militarra bihurtuko dira eta Monroen doktrina “Amerika amerikarrentzat” praktikara eramango da/KUBAKO INDEPENDENTZIA GERRA/1868-78 hamar urteko gerra Zanjoneko hitzarmenarekin bukatu zen, baina Espainiak sinatutakoa ez betetzean tentsioak berritu ziren. Kubak AEBekin harreman ekonomikoak hasi zituen eta esportazioak azukrea eta tabakoa ziren. Irlaren kokapena gune estrategikoan zegoen/1895ean “Baireko oihuarekin” Martik independentziaren...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa: Francoaren Diktaduratik Demokraziara" »

1855eko Espainiako Burdinbidearen Lege Orokorra: Analisia eta Ondorioak

Historia4,09 KB

Aurrean dugun testua, Espainiako Gorteek 1855ean burdinbidearen eraikuntza sustatzeko eman zuten legearen pasartea da. Beraz, lehen mailako testu historikoa da; juridikoa eta publikoa da.

Legearen ezaugarriak eta onurak

Lege honek ahalbidetzen zuen konpainia pribatuen parte hartzea burdinbidearen eraikuntzan, betiere zegokion emakida eskuratu ondoren (4. eta 6. art.). Era berean, konpainia pribatuak burdinbidearen eraikuntzara erakartzeko, hainbat abantaila eskaintzen zizkien. Burdinbidean inbertitzen zuten konpainiek funts publikoen laguntza izango zuten (8. art.). Horrez gain, beste onura hauek ere izango zituzten: jabari publikotik burdinbidea eraikitzeko beharrezko lursailak eta materialak (egurra, larreak, harria…) hartzeko ahalmena; bidesariak...

Jarraitu irakurtzen "1855eko Espainiako Burdinbidearen Lege Orokorra: Analisia eta Ondorioak" »

1929ko eta 2008ko Krisiak, Faxismoa eta Nazismoa: Analisia

Historia5,14 KB

1929ko eta 2008ko Krisien Konparaketa

Berdintasunak

  • Espekulazioa.
  • Langabeziaren igoera.
  • Bankuen porrota.
  • Aurreko urteetako "zoriontasun" ekonomikoaren pertzepzioa.
  • Enpresen itxiera.
  • Gainprodukzioa edo superprodukzioa.

Ezberdintasunak

  • 1929ko krisian: burbuila burtsan gertatu zen.
  • 2008ko krisian: burbuila etxebizitzan gertatu zen.
  • 2008ko krisian (Espainian): Bankuek atzerrian dirua eskatu behar izan zuten (defizit publikoa handituz).
  • 2008ko krisiaren aurretik (Espainian): Gazte askok ikasketak utzi zituzten eraikuntzan lan egiteko.

1929ko Krisia (Depresio Handia)

Kausak

  • Gainprodukzioa: Lehen Mundu Gerra amaitzean, produktuen soberakinak zeuden.
  • Espekulazioa: Bankuek mailegatutako dirua burtsako akzioetan inbertitu zuten modu masiboan.

Ondorioak

Ekonomikoak

  • AEBk
...
Jarraitu irakurtzen "1929ko eta 2008ko Krisiak, Faxismoa eta Nazismoa: Analisia" »

Gerraosteko Aroa: Gizartea, Politika eta Ekonomia (1950-1980)

Historia3,37 KB

Kontsumo Gizartea: Ezaugarriak

  • Emakume gehiago lan-merkatuan sartzea.
  • Klase ertaina handitzea.
  • Japonian mendebaldeko modak eta ohiturak zabaltzea, bertako tradizioak tartekatuz.
  • Gizarte-unitatea finkatzea.
  • Bizi-maila hobetzea.
  • Kontsumoa zabaltzea.

Gizarte Mugimenduak eta Joerak

Eskubide Zibilen Mugimendua

AEBn, 1955etik 1968ra bitartean, afroamerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduak arraza-diskriminazioa legez kanpo uztea eta Estatu Batuetako hegoaldeko estatuetan boto-eskubidea berrezartzea zituen helburu.

Lider nagusiak: Martin Luther King, Malcolm X, Rosa Parks.

Hippie Mugimendua

Kontsumismoa salatzen zuen mugimendua, eta maitasunean, bakean eta indarkeriarik ezean oinarritutako bizimodu sinpleagoen alde egiten zuena.

Feminismoa

Emakumeei gizartean...

Jarraitu irakurtzen "Gerraosteko Aroa: Gizartea, Politika eta Ekonomia (1950-1980)" »