Gerra Hotzaren Hasiera eta Ondorioak
GERRA HOTZAREN HASIERA
1947 eta 1991 urteen artean nazioarteko harremanetan bizi izandako tentsio-egoerari deitu zitzaion Gerra Hotza. Garai horretan, mundua elkarren aurkako bi bloketan banatu zen, horietako bakoitzak superpotentzietako bat zuela buru: Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna. Bloke bakoitzak politika- eta ekonomia-eredu bat zuen:
• Mendebaldeko blokeak sistema politiko demokratikoa eta ekonomia kapitalista zituen.
• Bloke komunistak sistema politiko totalitario marxista eta ekonomia planifikatua zituen.
Laster geratu zen argi gerran irabazle ateratako aliatuen arteko lankidetza ezinezkoa zela:
• 1946an, Churchillek burdinazko hesi bat sortzen ari zela salatu zuen. Hesi horrek argi adierazten zuen sobietarrek gero eta eragin handiagoa...