DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Fronte Popularraren Programa eta 1936ko Euskadiko Estatutuaren Analisia

Historia4,98 KB

Fronte Popularraren Programaren Azterketa (1936)

Testuaren Sailkapena

Gure aurrean dugun testua Fronte Popularraren programa da. Formari dagokionez, testu zirkunstantziala da, eta edukiari erreparatuz, politikoa, neurri ekonomiko-sozialak aipatzen baititu. Jatorri historikoko lehen mailako iturria da. Egilea Fronte Popularra da, beraz, egile kolektiboa da. Hartzailea, berriz, publikoa da, bereziki ezkerreko hautesleei zuzendua. Helburua koalizioak adostutako programa plazaratzea zen. Madrilen idatzi zen, 1936ko urtarrilaren 16an, Biurteko Beltzaren azken urteetan.

Programaren Analisia

Analisiarekin hasteko, sarreran Fronte Popularrak 1936ko hauteskundeetarako programa komun bat adosteko konpromisoa hartzen duela ikus dezakegu. Bigarren eta hirugarren...

Jarraitu irakurtzen "Fronte Popularraren Programa eta 1936ko Euskadiko Estatutuaren Analisia" »

Euskal Alderdi Politiko eta Sindikalen Batasuna 1936ko Gerra Zibilean

Historia2,27 KB

Narratiboa (hitzarmen-manifestu). Izaera: politikoa. Egilea: kolektiboa: 1936ko Gerra Zibiletik erbesteraturik zeuden Hego Euskal Herriko erakunde politiko eta sindikalen ordezkariak. Data: 1945-03-31. II. Mundu Gerra bukatzear dago (Frantzia, dagoenko, askatuta dago), eta jakina da aliatuek garaipena lortuko dutela. Zuzendua: euskal herritarrei, orokorrean. Gaia: Euskadiko Gobernuaren defentsan eta Francoren diktaduraren kontra, euskal alderdi politiko eta sindikalen arteko batasunaren berrespena. Hasierako paragrafoan itunaren aurkezpena egin, eta adierazten da nor den itunaren subjektua, alegia, 1936an Euskadiko Gobernuarekin batu egin ziren erakunde politiko eta sindikalak. Zehazten da bakoitzak dituen bereiztasun ideologikoei ez dietela...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Alderdi Politiko eta Sindikalen Batasuna 1936ko Gerra Zibilean" »

Euskal Industria eta Politika: Gerra Zibilaren Ondorioak

Historia4,65 KB

Gerra zibilak ondorio sakonak izan zituen EHan, demofgrafikoak (hildakoak, atxiloketak, goseteak), politikoak (1936ko Autonomia Estatutua eta Kontzertuekonomikoen abolizioa) eta lurraldea subtsituta geratu zen industria izan ezik.

Eraikuntza industrialak ez ziren asko zapaldu baina erregaai, lehengai edo lan esku gabezia zegoen. Gerra bukatu eta aste gutxira fabrikak zabaldu eta hazkunde ekonomikoa hasi egin zen, produktu industrialen eskaera bezala (gerrako beharrei aurre egiteko eta ondoren lurrandea berreraikitzeko). Estatu frankistak ekonomian burutu zuen interbentsio gogorra, prezioak ezarriz, baliabideak bideratuz eta frabrikak militarizatuz. Honek ekonomiaren garapena galarazten zuen baina produktuen erosketak ziurtatzen ziren. Sektore...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Industria eta Politika: Gerra Zibilaren Ondorioak" »

Inperialismoa eta Kolonialismoa XIX. Mendean

Historia2,7 KB

Inperialismoaren Arrazoiak eta Hedapena

Hedapen Inperialistaren Bultzada

Potentzia industrial bakoitzak bere eragin-eremuak handitzeko nahiak ere bultzatu zuen hedapen inperialista. Horrela, aukera izango baitzuten beren botere politikoa areagotzeko eta gainerako potentzien hedapena eragotzeko, lurralde berriak kontrolatzeko lehia sustatuz.

Arrazoi Ideologikoak

Inperialismoaren sakoneko arrazoiak ulertezinak dira ikusmolde arrazista eta nazionalistarik gabe. "Arraza zuri nagusi baten ideia" zabaldu zen. Filosofoek, zientzialariek, idazleek eta politikariek ideia hori berretsi zuten.

Kontzeptu Garrantzitsuak

  • Kartela

    Enpresa-elkartea, ekoizpena eta prezioak zehazteko helburuarekin sortua.

  • Trusta

    Alor bereko enpresen elkartea, enpresa berri bat sortzeko

...
Jarraitu irakurtzen "Inperialismoa eta Kolonialismoa XIX. Mendean" »

Historia Unibertsalaren Galderak eta Erantzunak

Historia2,99 KB

Amerikako Kolonoen Atsekabea

Zergatik ez zeuden pozik Amerikako kolonoak?

Erresuma Batuak ez zien uko egin nahi Amerikako lehengaiei, baina ez zuen interesik kolonietan industria garatzeko. Horrez gain, berarentzat gordetzen zuen merkataritzaren monopolioa, eta horrek zaildu egiten zuen Hamahiru Kolonien eta Amerikako beste eskualde batzuen arteko merkataritza-jarduna. Bazen, beraz, oinarri ekonomikoa zuen arazo bat, koloniek aurrera egiteko oztopotzat ikusten baitzuten metropolia.

Frantziako Iraultzaren Kausak

Zeintzuk izan ziren Frantziako Iraultzaren kausak?

Hainbat kausa aipa daitezke:

  • Gizarte-atsekabea: Alde batetik, aberastutako burgesiak botere politikoa eskuratu nahi zuen; bestetik, nekazariek ia ezin zuten bizi ere, ordaindu beharreko zerga
...
Jarraitu irakurtzen "Historia Unibertsalaren Galderak eta Erantzunak" »

Frantziako Iraultza: Monarkia Konstituzionala eta Errepublika Soziala

Historia2,8 KB

FRANTZIAKO IRAULTZA

MONARKIA KONSTITUZIONALA (1789-1792)

Frantziako Iraultzaren lehen etapan, burgesia moderatua erregearekin eta pribilegiatuekin ados jartzen saiatu zen, Frantzia monarkia konstituzional eta parlamentarioa bihurtzeko. Horrela, Biltzar Nazional Konstituziogileak Antzinako Erregimenaren zutabeak kendu zituen:

  • Feudalismoaren abolizioa agindu zuen (estamentuak, hamarrenak...) eta Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena promulgatu zuen. Adierazpen horrek banakoen eskubideak eta askatasunak onartzen zituen, bai eta herritar guztien legearekiko eta zergekiko berdintasuna.
  • Konstituzio bat promulgatu zuen, botere-banaketan, subiranotasun nazionalean eta legearekiko berdintasunean oinarritua. Erregeari beto-eskubidea onartzen
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza: Monarkia Konstituzionala eta Errepublika Soziala" »

Leninen Apirileko Tesiak: Errusiako Iraultzaren Giltza

Historia4,31 KB

Leninen Apirileko Tesiak (1917): Analisia eta Testuingurua

Aurrean dugun testua Leninek 1917an kaleratu zituen tesiak dira, Errusiako Iraultzaren testuinguruan kokatzen direnak, zehazki 1917ko Iraultzan. Eduki politikoa du, testu historiko eta lehen mailakoa izanik. Testu politikoa da, edonork irakurri ahal duena. Egilea Vladimir Lenin da, errusiar iraultzailea, boltxebike alderdiaren burua, Sobietar Batasuneko lehen idazkari nagusia eta leninismoaren ideologiaren sortzailea. Leninek Apirileko tesiekin herritarrei bere nahiak adierazi eta jakinarazi nahi izan zien.

Ideia Nagusiak eta Aldaketa Eskaerak

Aztergai dugun testuaren ideia nagusia Leninek nahi zituen aldaketak dira, aldaketa hauek herriaren alde zirelarik. Testuak dion bezala: "Boterea...

Jarraitu irakurtzen "Leninen Apirileko Tesiak: Errusiako Iraultzaren Giltza" »

Euskal Herriko Gizarte eta Industria Garapena: Gako Testuen Azterketa

Historia5,27 KB

Vicente Blasco Ibáñez: "El Intruso" eta Langileen Borroka

Pasarte honek Euskal Herrira lan egitera etorritako langileen bizitza gogorra salatzen du. Aztertu beharrekoa ez da eleberria bera, baizik eta salatzen duen egoera soziala. Izan ere, Blasco Ibáñezen hitzek langileen mugimendua bultzatu zuten haien egoera hobetzeko.

Horrela, Facundo Perezaguaren sozialismo erradikalari esker, 1890ean Bilboko Greba Handia antolatu zen. Grebaren erdigunea Trapagarango Zugaztieta auzoan izan zen, eta handik Ezkerralde osora hedatu zen. Barrakoiak kentzea eta jakiak kantinetatik kanpo erosteko eskubidea izan ziren grebaren lehen aldarrikapenak. Gobernuak Loma jeneralaren esku utzi zuen arazoa, eta gerra egoera deklaratu zuen langileen altxamenduarekin amaitzeko....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Gizarte eta Industria Garapena: Gako Testuen Azterketa" »

Industria Iraultza: Kontzeptuak eta Ondorioak

Historia5,82 KB

Industria Iraultza: Kontzeptua

Ekoizpen prozesuetan makinak masiboki erabiltzen hastearen ondorioz sortutako aldaketa ekonomiko eta sozial garrantzitsuen multzoa da. Nekazaritza-ekonomiatik ekonomia industrialera eta landa-gizartetik hiri-gizartera igarotzea ekarri zuen.

Zergatik hazi zen biztanleria XVIII. mendean?

  • Elikadura hobetu zelako.
  • Higienean aurrerapenak egin zirelako.
  • Osasungintzan hobekuntzak egin zirelako.

Nekazaritza-iraultza eta industrializazioa

Nekazaritza-iraultza elikagaien eskariak gora egin zuenean nekazaritzan eta abeltzaintzan aplikatutako berrikuntzen multzoa izan zen.

Onurak industrializazioari:

  • Nekazaritzako teknikak hobetu ziren: burdinazko goldea erabiltzen hasi zen eta makina berriak gehitu ziren.
  • Nekazaritzako egiturak eraldatu
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: Kontzeptuak eta Ondorioak" »

Espainiako Historia Garaikidea: Krisiak, Errepublika eta Diktadura (1898-1975)

Historia13,42 KB

Aurrekarriak: 1898ko Krisia eta Erregenerazionismoa

1898ko Krisia (Maria Kristina erregeordea)

1898an, Espainiak bere azken kolonia garrantzitsuak galdu zituen, mugimendu independentisten eta Estatu Batuekin izandako gerraren ondorioz:

  • Kuba: Independentzia lortu zuen (AEBren eraginpean).
  • Filipinak eta Puerto Rico: Estatu Batuen esku geratu ziren.

Porrot honek, "98ko Hondamendia" izenez ezaguna, krisi sakona eragin zuen Espainian.

Erregenerazionismoa

Hondamendiaren ondorioz sortutako mugimendu intelektual eta politikoa izan zen. Espainiaren atzerapena (ekonomikoa, soziala, kulturala) gainditzeko eta herrialdea modernizatzeko erreformak proposatzen zituen.

Berrezarkuntzaren Krisia (Alfontso XIII.aren erregealdia)

Alfontso XIII.aren erregealdian (1902-...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia Garaikidea: Krisiak, Errepublika eta Diktadura (1898-1975)" »