Liberalismoa eta Iraultza Espainian (1833-1874)
Liberalismoaren garaipena (1833-1844)
Erregimen liberala ezarri zen Espainian. Maria Kristina lehen erregeordea izan zen. Karlistaldian, Maria Kristina liberalekin aliatu zen. Liberalak bi taldetan banatu ziren: moderatuak eta progresistak. Hasieran, moderatuek izan zuten boterea, baina herri protesten ondorioz, progresistak iritsi ziren boterera. Mendizabal gobernuan zegoenean, progresitek Antzinako Erregimena guztiz ezeztatzeko neurriak hartu zituzten. Progresitekin izandako liskarren ondorioz, 1840an Maria Kristinak dimititu egin zuen. Erregeordetza Espartero jeneralak hartu zuen. Esparterok modu autoritarioan gobernatu zuen, eta horrek ez zien ez progresista ez moderatuei gustatu. Bi taldeak elkartu ziren 1843ko pronuntziamendu batean, eta Espartero jenerala dimititzera behartu zuten. 13 urterekin, Isabel II.a erregina izendatu zuten.
Hamarkada moderatua
Erregealdiaren lehen hamar urteetan, moderatuek baino ez zuten izan gobernuaren ardura. 1845ean, Konstituzio berria onartu zuten, eta boto eskubidea aberatsenei mugatu zieten, baita prentsa askatasuna ere. Estatu zentralista antolatu zuten. Erregimenak ideia kontserbadoreak zituen. Progresistak bi taldetan banatu ziren: alderdi demokrata eta errepublikanoak. 1854an, Vicalvaroko pronuntziamendua gertatu zen.
Biurteko progresista eta batasun liberala
Progresistek boterea hartu zuten, Espartero buru zutela. Gobernu berriak beste desamortizazio prozesu bat abiarazi zuen, eta trenbideak onartu zituen. Krisi baten ondorioz, erreginak progresistak boteretik kendu zituen. 1856tik 1866ra, liberalak eta moderatuak txandakatu ziren gobernuan. Progresistak boteretik kendu zituzten. Ekonomia hazkunde handia izan zen.
Isabel II.aren erregealdiaren bukaerako krisia
Arazo ekonomikoak eta gosea izan ziren, eta matxinadak gertatu ziren landan eta hirian. Gobernuak progresistak, errepublikanoak eta demokratak boteretik aldendu zituen. Gobernuaren autoritarismoa gehiegizkoa zen, eta burgesia eta militarrak erregimenetik aldendu ziren. Erregina gero eta gutxiago gogoko zuten, eskandaluzko bizitza zeramalako. 1866an, progresitek, demokratek eta errepublikanoek Ostendeko ituna sinatu zuten.
1868ko iraultza eta Amadeo I.aren monarkia
1868an, pronuntziamendu bat gertatu zen Isabel II.a erregetzatik kentzeko. Iraultzak arrakasta izan zuen, eta Espainiako erreginak alde egin zuen. Behin-behineko gobernua sortu zuten. Gorteek 1866ko Konstituzioa onartu zuten. Serrano jenerala erregeorde izendatu zuten. Askok Amadeoren kontra jarri ziren, eta honek abdikatu egin zuen.
Lehen Errepublika
Gorteek Lehen Errepublika aldarrikatu zuten, eta arazo larriak hasi ziren. Politika talde gehienak monarkikoak ziren. Batzuek errepublika federala nahi zuten, beste batzuek errepublika unitarioa. Mugimendu kantonalistak izan ziren Katalunian, Malagan eta Cartagenan, errepublika independenteak aldarrikatuz. Hirugarren Karlistaldia eta Kubako gerra piztu ziren. Pavia jeneralak estatu kolpea eman zuen. Serrano gobernuaren buru jarri zuten. 1874ko abenduan, beste estatu kolpe batek Borboien dinastia berriz ezarri zuen.