Tsarismoaren Amaiera Errusian: Iraultzak eta Ondorioak
Tsarismoaren amaiera
XX. mendearen hasieran, Errusian monarkia absolutua zegoen. Monarkak, tsarrak, botere gorena zuen. Gobernatzeko, tsarrak nobleziaren, Eliza ortodoxoaren, armadaren eta burokraziaren laguntza zuen. Parlamentua (Duma) ere bazegoen, baina botere gutxirekin.
Ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen, baina industrializazioa ere hasi zen. Zenbait industria astun Errusian kokatu ziren.
Tsarismoaren aurkako indar politikoak
XIX. mendeko azken urteetatik aurrera, tsarismoaren aurkako zenbait indar politiko sortu ziren. Indar politiko horiek hainbat gizarte talde eta ideia politiko ordezkatzen zituzten: burgesen alderdiak, nekazarienak eta langile iraultzaileen alderdiak.
Langile iraultzaileen artean bi talde nagusi zeuden:
- Mentxebikeak: moderatuak.
- Boltxebikeak: erradikalak, Lenin buru zutela.
1905eko Iraultza
1905ean, Japoniarren tropek tsarraren armada garaitu zuten, Errusia Asian hedatzeko ahaleginean. Egoera politikoa are gehiago okertu zen.
Urtarrilaren 9an, herri masak San Petersburgoko Neguko Jauregira abiatu ziren, erreforma politikoak eskatzeko. Agintariek errepresioa erabili zuten (Igande Odoltsua).
Protesten bolada hainbat hilabetez iraun zuen. Nekazariak eta langileak sobietetan antolatu ziren.
Tsarrak hainbat kontzesio egin behar izan zituen, 1905eko urrian emandako Manifestu inperialean jasota.
1917ko Otsaileko Iraultza
1914an, Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen. Ez zegoen gerrarako prest, ez armada, ez ekonomia.
1917ko Iraultza Otsailaren 23an hasi zen, San Petersburgon izandako manifestazioaren ondoren. 25ean greba orokorra hasi zen, eta 26an altxamenduak.
Otsailaren 27an behin-behineko gobernua eratu zen (Kerensky moderatua hartako garrantzitsuena).
Behin-behineko gobernuak ez zuen herrialde guztian agintzen. Langileek, nekazariek eta soldaduek sobietak sortu zituzten, milizia armatuekin (Guardia Gorria).
Sobietak berehala boltxebikeen alde jarri ziren, honako eskakizunekin:
- Gerra bertan behera uztea.
- Langileen bizi-baldintzak hobetzea.
- Lurrak nekazarien artean banatzea.
- Gutxiengo nazionalak aitortzea.
Urriko Iraultza
Lenin, boltxebikeen burua, Apirileko Tesiak delakoetan jarraitu beharreko programa ezarri zuen: gerra uztea, lurra berriz banatzea, langile-batzordeek fabrikak kontrolatzea, nazionalistek autonomia izatea eta sobietei boterea ematea.
Boltxebikeek herri matxinadak prestatu zituzten uztailean, baina porrot egin zuten. Lenin erbestera joan zen.
Irailean, behin-behineko gobernuak estatu kolpe bati aurre egin behar izan zion, Kornilov jenerala buru zela.
Urrian, boltxebikeek gobernua botatzeko ahalegina egin zuten, eta lortu zuten.
Urriaren 24 gauean, sobietek, boltxebikeek kontrolatuta, hiriburuko puntu estrategikoak eskuratu zituzten. Hurrengo egunean, Neguko Jauregiari eraso zioten.