Lehen Industria Iraultza eta Bere Faktoreak

Historia4,23 KB

1. Lehen Industria Iraultzaren Faktoreak

XVIII. mendearen amaierako demografia iraultza: Biztanleria geldo-geldo hazi zen (jaiotza eta heriotza tasa altuak). Mendearen bigarren erditik aurrera, heriotza-tasa jaitsi zen. Biztanleria arin hazi zen, demografia iraultza deituz. Demografia-hazkundea oso faktore garrantzitsua izan zen Europako ekonomia-aurrerapenerako, kate-erreakzio bat sortuz, kontsumoak gora eginez.

XVIII. mendeko nekazaritza-hedapena: Eskaria handiagotu zen eta horrek ekonomia aldaketak ekarri zituen:

  • Nekazaritzarako teknikak hobetu ziren. Lugorrien ordez, laboreen txandaketa erabili zen. Burdinazko goldea erabili zen, urezko sistemak hobetu ziren. Azalera handiagoak landatu eta labore errentagarriagoak landatzeko aukera egon zen.
  • Abeltzaintza eraldatu zen. Laborantza-lurretarako etekinetako zati bat abereak elikatzeko erabili zen. Estabulazioa egin zen.
  • Nekazaritza egiturak aldatu ziren. Lurraren jabetza-eredua aldatu zen, jabetza pribatuak bihurtuz. Burgesek lursailak erosi zituzten.

1700. eta 1800. urteen artean, lehen sektoreko ekoizpena asko handitu zen, nekazaritza-errendimenduek %90 gora egin zuten. Nekazariek, diru-sarrera handiagoak izanik, aurrezteko eta kapitala eratzeko aukera izan zuten. Teknologia eta makina berriak erabiltzen hastean, lan esku-soberakinak sortu ziren. Nekazari askok hirietara emigratu zuten fabriketan lan egiteko (nekazari exodoak).

Pentsamolde berria: Gizarte- eta ekonomia-aldaketak liberalismo ekonomikoaren ideologia hedatzearen ondorioa izan ziren. Ekonomia-hazkundea ekimen pribatuak eragiten zuela zioen liberalismoak. Horregatik, pentsatzeko eta ekiteko era berri hori orokortu zen: joera handiagoa zuten inbertitzeko, berrikuntzak erabiltzeko, industria-arriskuak hartzeko eta etekinak biltzeko. Lana bertute pertsonaltzat hartu zen.

2. Lehen Industria Iraultza (1780-1860)

Industrializazioa Britainia Handian hasi zen XVIII. mendearen azken herenean. Bi sektore nabarmendu ziren: ehungintza eta siderurgia.

Industrializazioa: Fabrika eta Mekanizazioa

XVIII. mendea arte manufakturak eskulangile-lantegi txikietan egiten ziren. Lantegi horiek lurralde osoan sakabanatuta zeuden. Eskulangileek eskuz egiten zituzten lanak, lanabes gutxi batzuk erabiliz. Piezak osorik egiten zituzten eta bakoitzak bere lan erritmoa erabakitzen zuen. XVIII. mendearen amaieran lantegiak desagertzen eta fabrikak sortzen hasi ziren. Lantegietan makinak erabiltzen ziren. Makinak lurrunarekin funtzionatzen zuten (ikatz minerala erretzen zen). 1769an, James Wattek lurrun-makina patentatu zuen. Fabriken sorrerak ondorio hauek izan zituen:

  1. Industria-jarduerak leku batean kontzentratu ziren.
  2. Lanaren antolaketa aldatu zen (lanaren banaketa eta ordutegi finkoak).

Lanaren banaketarekin produktibitateak gora egin zuen. Ekoizpen-kostuek behera egin zuten, eta ondorioz, produktuen prezioak jaitsi ziren.

Britainia Handia: Lehen Industrializazioaren Gune Nagusia

Industrializazioa Britainia Handian hasi zen XVIII. mendearen amaieran, ekonomia-hazkunderako baldintza egokiak zituelako:

  • Nahikoa lan esku zuen eta merkatu zabala produktuentzat (biztanleria-hazkunde handia eta koloniak).
  • Burdina-meategiak edo ikatz mineral ugari zituen (makinak martxan jartzeko).
  • Pentsamolde liberal berria oso hedatuta zegoen (inbertsio gogoak).

1820-1840 artean, Industria Iraultzaren berrikuntzak Europan hedatu ziren. Lehen urratsak Frantziak, Alemaniak eta Belgikak eman zituzten. Europako beste leku batzuetan eragin txikiagoa izan zuen (Espainian, adibidez, ehungintza Katalunian).

Puntako Sektoreak: Ehungintza eta Siderurgia

Kotoiaren ehungintzak integratu zituen bizkorren berrikuntza teknikoak. 1800ean, 350.000 pertsona inguru jardun zuten kotoia iruten eta kotoizko jantziak egiten, makina espezializatuak erabiliz (ehungailu mekanikoa, adibidez). Britainiarrek kotoi merkea eta kalitate onekoa ekoizten zuten, merkatua gainezka jarriz XIX. mendearen erdialdean. Industria siderurgikoak garapen handia izan zuen. Ikatz-minerala erabiltzen hasi zen, eta ondorioz, labe garai modernoak eraiki ziren (burdin eskaria oso handia baitzen).

Deskargatu

PDF Word HTML