Sabino Arana eta Euskal Nazionalismoaren Oinarriak
Testu hau publikoa da, “Bizkaitarra” izeneko aldizkari abertzalean argitaratua izan zelako Bilbon, datarik gabe. Edukiari dagokionez, politikoa dela esan dezakegu, helburu politikoak azaltzen baitira, gobernuak egiten dituen murrizketak saihesteko. Alderdi politiko berri baten estatutuak dira.
Egilea Sabino Arana jauna da. Bestetik, esan beharra dago, Espainiar Estatuaren izenean, gobernadore zibilak alderdi honen aurka neurri zorrotzak (eta ilegalak) jarri zituela.
Euskal Nazionalismoaren Oinarri Ideologikoak
Estatutuak kontuan hartuz, alderdi politiko hau hiru zutabetan oinarritzen da ideologiaren arabera. Hala ere, aipatu behar da Sabinok antolamendu ideologikoa eraiki nahi duela ezaugarri batzuekin: erlijioa, arraza, euskara hizkuntza nagusia izatea, konfederazioa egitura politikoa izatea eta zazpi probintziek nazioa osatzea.
Estatutuen Analisia
Estatutuen artikulu nagusiak honako hauek dira:
- 1. Artikulua: Aisiarako zentroa. Bere izaera politikoa mozorro honekin estalita dago.
- 2. Artikulua: Bizkai Batzar alderdia lurraldekako (Bizkaiarena) antolamendua da.
- 3. Artikulua: Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da. Alderdiaren konfesionaltasuna edozein ekintzatarako.
- 4. Artikulua: Lege Zaharrak edo foruak: arbasoen usadioak askatasunezko legeak zirenak. Euskal arrazako familiak: osagai etnikoa, batzuen ustetan arrazista. Euskara: hizkuntza ofiziala eta agian bakarra.
- 5. Artikulua: Bizkaia, arkadia bat non erlijioa eta politika harmonian biziko diren.
- 6. Artikulua: Bereizketa erlijio eta politikaren artean. Hauen gainean Bizkaia dago.
- 7. Artikulua: Lege zaharrak eta Bizkaia Jainkoaren azpian kokatzen da.
- 8. Artikulua: Bizkaitarren arraza, hizkuntza, fedea, izaera eta ohiturak kontuan hartuz, konfederazio bat bilatuko du Araba, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoarekin, bere autonomia murriztu gabe.
Hiru Zutabe Nagusiak
1. Erlijioa: Dimentsio Morala
Lehenengo zutabea erlijioa da eta honek dimentsio morala ematen dio euskal abertzaletasunari. Badirudi erlijiorik gabekoei eskubide bera ukatu egiten zaiela.
2. Foruak: Iragan Idealizatua
Bigarren zutabea forua (lege zaharrak) da, euskal antolaketa zibila eta ekonomikoa, alegia. Baina iraganera itzulita idealizatzen da, eta foru gizartean zeuden arazoak alde batera uzten dira. Ildo beretik, Aranaren helburua Foru berrezarpena da, eta beste era batean esanda, independentziaren alde jokatzea izango da.
Zutabeen arteko Harremana
Aranarentzat bi zutabeak independenteak izan behar dira, baina erlijioak lehentasuna du bestearen gainean. Era berean, bien arteko harreman onak izatea da antolamendu horren arrazoia.
Beste Gai Garrantzitsu Batzuk
Bestalde, gai desberdinak azaltzen dira testuan, esate baterako, euskara hizkuntza ofiziala izatea edo euskal arrazaz osatutako lurraldea izatea. Azken hau alde fisikoaz gain, ikuspuntu etiko batetik ere ikusita baitago. Aipatzekoa da bi gai hauek garai hartako nazionalismoaren adibide argiak direla.
Euskara: Ikur eta Erronka
Euskara ikurra da estatutu hauetan, baina ez ziren gai izan euskara bateratua zehazteko. Hala ere, EAJk euskara bultzatu zuen alderdiko jendearen artean. Gainera, Aranak protesta egin zuen Diputazioaren aurrean ume euskaldunen kontrako neurriak baztertzeko, baina ez zuen ezer positiborik jaso kexa horiengatik.
Konfederazioa: Euskal Lurraldeen Batasuna
Azkenik, euskal lurraldeen artean konfederazioa sortu nahi du egileak, eta “Euskalerria” edo “Euskeria” hitzekin izendatu nahi ditu. Honek harreman estua du foru sisteman zegoen egoerarekin eta une horretan kontzertu ekonomikoa zegoen, eta diputazio batzordeak zergak bere erara egiten zituen.
Ondorioak eta Bilakaera
PNV-EAJ antolatu eta lau haizetara zabaldu zen gizartean, Euzko Gaztedi edo Emakume Abertzale elkarteei esker. Horregatik diogu bere hedapena alderdi interklasista moduko batena izan zela, eta era berean, boterea lortu nahi duten alderdi ez tradizionalen antzera jokatu zuela.
Oztopoak eta Barne Gatazkak
Esan beharra dago gobernuak oztopoak jarri zituela (gaur egun ere) euskal nazionalismoaren etsaia zelako. Oztopo ugari izan ziren: “Bizkaitarra” aldizkari abertzalearen argitalpena eta Euskeldun Batzokija itxiz, eta kide guztiei isuna jarriz. Elkarteko lehen kide horiek hiriko behe burgesiakoak ziren (artesauak, enplegatuak, idazkariak).
Ideologiaren Bilakaera: Sotismoa eta Arraza
Denbora joan ahala, alderdi barruan sartuko direnen artean ikuspuntu desberdinak izango dira, De la Sotaren bidez eraman zen “SOTISMOA” kasu. Ramonek laizismoa bultzatuko du eta independentziaren kontua bigarren plano batean utziz, autonomiaren alde jarriko da.
Gainera, arraza gaia arazoak sortuko ditu, eta aurkariak euskal abertzaletasunaren kontra aritzeko baliatuko baitira. Planteamendu hori gaindituko da beste belaunaldi abertzale batekin, eta azkenean nazio honen partaide izateko ez da arrazari begiratuko, baizik eta bakoitzaren sentimenduari.
Sinbologiaren Garrantzia
Bukatzeko, sinbologiaren barnean, “Euzkadi” izenak protagonismoa jasoko du eta arrakasta handia izan zuen 1950etik aurrera. Honez gain, Ikurrinak (bandera ofiziala) eta Zazpiak Bat (armarria) bere pisua hartuko dute Euskal herritarren artean.