1978ko Espainiako Konstituzioa

Historia5,51 KB

Sarrera

Aurrean daukagun testua 1978ko Espainiako konstituzioa da. Egilea kolektiboa da Gorteak baitira. Lehen mailako testu historiko, politiko eta juridikoa da. Publikoa da BOEn argitaratu zelako. Hartzailea, herria da. 1978ko konstituzioa da, Frankoren diktadura amaitu ondoren idatzia. Alderdi politiko desberdineko kideko komisio batek idatzi zuen. 1978ko abenduaren 6an, erreferendum baten bitartez, onartua izan zen eta BOEn argitaratuta abenduaren 29an.

Laburpena

Testuan artikulu batzuk eta bi xedapen ageri dira. Aitortzen da Espainia estatu sozial eta demokratikoa dela, subiranotasun nazionala eta estatu mota monarkia parlamentarioa dela, autonomia antolakuntza eta lurralde batzuen eskubide historikoak errespetatzen dituela. Bi xedapenetan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako berezitasunak onartzen dira.

1. art. Estatu mota: Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa; berdintasun, aniztasun, askatasun eta justizia baloreekin. Subiranotasun nazionala eta estatu mota monarkia parlamentarioa izango zela aipatzen da.

2. art. Estatuaren egitura: eskualdeen autonomia aitortzen da.

66.1. art./98.1. art./117.1. art./143.1. art. Aginteen banaketa: Gorteak Diputatuen Kongresuak eta Senatuak osatzen dute, eta haiei dagokie botere legegilea. Betearazlea Gobernuak dauka. Botere judiziala, independentea eta arduraduna da, Legeen mende egonik.

Estatuaren egitura: eskubidea ematen da Autonomia erkidegotan eratzeko Konstituzioak eta dagozkien estatutuek esaten dutenaren arabera. Lehenengo xedapenak esaten du Konstituzioak lurralde foralen eskubide historikoak babesten dituela. Bigarrenean 1839ko Legea(foruak berretsi zituena) eta 1876ko legea (foruak deuseztatu zituena) indargabetuta gelditzen dira.

Testu iruzkina

Testu inguru historikoa

Franco 1975ean hil ondoren Juan Carlos estatuburu bihurtu zen. Hasieran, presidentea Arias Navarro izan zen baina Trantsizio politikoa bultzatzeko ezintasuna zela eta Arias Navarroren ordez Adolfo Suarez gobernu presidentea izendatuko da. Erregearen asmoa askatasun handiagoak ematea eta demokraziarako bidea hartzea zen. Arias Navarro amnistia eman eta oposizioko talde guztiekin hitz egiten hasi zen. Erreforma politikoari Buruzko Legea (1976ko abenduan), frankismoaren benetako amaiera suposatu zuena, hauteskunde libreak egiteko bidea hasi zuen. Suarezek alderdi politikoak legeztatu behar zituen. 1977ko ekainaren hasieran hauteskundeak egin ziren. Irabazleak UCD izan zen (Adolfo Suarez) baina gehiengo absolutua gabe. PSOEk (Felipe Gonzalez) ere lortu zuen arrakasta. Falta zen gauza bakarra konstituzio berria idaztea zen. Konstituzioa eratzeko Gorteetan 7 pertsonekin batzorde bat sortu zen (UCD, CIU, AP, PSOE, PCE), konstituzioaren proiektua aurrera eramateko. 1978ko abenduaren 6an erreferendum bidez konstituzioa onartzen da. Euskal Herrian baiezko botoak irabazle izan ziren baina Gipuzkoa eta Bizkaian abstenzioak 50a gainditu zuen.

Konstituzioa trantsizioaren garaian kokatzen da, Francoren ditaduraren amaieratik gaur egungo sistema demokratikora arteko denbora (1975-1982). Ultra eskuindarren eta terroristen presioa nabarmena zen, estatu kolpeekin (Tejero) eta atentatuekin (ETA).

Testu ingurua testuarekin erlazionatu

Konstituzioaren sarreran Espainiaren egitura politikoa zehazten da; estatu sozial eta demokratikoa dela, herri subiranotasuna eta monarkia konstituzionala.

1. atalean herri subiranotasuna aipatzen da, izaera ezkertiarra ageriz (Frankok ezarritako sistemaren aurkakoa). Forma juridikoa monarkia parlamentarioa da. Estatuburua erregea.

2. atalean lurralde antolakuntza berria azaltzen da, Erkidegoetan oinarritutakoa. Francok eratuta zentralismoaren aurrean Estatu deszentralizatu bat eratzea da proposamena. Euskaldunen ordezkapena CIUren bidez egin zen. Artikulu honen bidez, Espainia zatitzeko arriskuan ikus daiteke, eta hau baretzeko Espainia bat dela ageri da.

Gorteak 2 ganbaratan banatzen dira, kongresua eta senatua. Senatua kongresua lana leuntzeko erabiltzen da eta probintzi bakoitzetik 4 ordezkari daude bertan, Ceuta eta Melilla izan ezik. Kongresutik Estatuko Gobernua aterako da, botere eragilea duena. Kongresuak 350 parlamentariok osatzen dute. 4 urtetik behin aukeratzen dira Senatari eta parlamentarioak sufragio unibertsalaren bidez.

Botere judizialean Auzitegi konstituzionala eratu zen eta lege bat konstituzioaren aurka doan erabakitzen du.

Balorazioa

Konstituzio honek, frankismoari amaiera eman zion. Zehatz arautzen ditu gizabanakoaren eta herriaren eskubideak, ideologia askatasun handia emanez. Gobernu mota monarkia parlamentarioa da baina jendeak ez zuen Juan Carlos onartu nahi. Errepublika aldarrikatu nahi zuten baina azkenean monarkiaren oposizioa baretuz joan zen.

Nazioaren ideia, Estatu unitario baten barnean autonomiak onartzea zen, lurralde bakoitzak egindako Estatutu baten bitarez, oso pauso handia izan zena.

Horrez gain, nazioaren subiranotasunak ia berrogei urteko erregimen totalitario eta autoritario baten ondoren aurrerakada suposatu zuen.

Konstituzioa indarrean zeuden alderdi politikoen artean egin zen, guztiak adostasun batera helduz. Historikoki bezala, boterean zegoen alderdi politikoaren arabera aldatzea ekidin nahi zuten. Horregatik konstituzioa aldatzea zaila da gaur egun, nahiz eta batzuentzat konstituzioaren erreforma egitea beharrezkoa izan. 1978ko Konstituzioak demokraziarako bidea prestatu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML