Euskal Nazionalismoa eta Sindikatuak: Jatorria eta Garapena

Historia2,85 KB

Euskal Sindikalismoaren eta Nazionalismoaren Hastapenak

Sozialistentzat sindikatu hauek horiak ziren, ez ziren benetako klase-sindikatuak. Sindikatu anarkistak ere sortu ziren, baina urte hauetan indar eskasarekin. 1911n, SOV (Solidaridad de Obreros Vascos) sortu zen. Sindikatu honetan euskal langile abertzaleak elkartzen ziren.

Lantegi handietan ez zuten afiliatu asko, Euskalduna ontziolan izan ezik, ugazabek ez baitzuten langile abertzalerik onartzen. Baina enpresa txikietan afiliatu ugari lortu zuten. urtearen inguruan, UGTk beste kide zeuzkan. Solidarioek elkar laguntzarako sindikatu bat antolatu zuten.

Apaiz abertzaleak izaten ziren liderrak. Sindikatu katolikoetako kideak ere ELAra pasatzen hasi ziren.

Euskal Nazionalismoaren Jatorria

Euskaldun askorentzat, Foruen desagerpena eta ondoren etorri zena trauma bat izan zen. Baina askorentzat, Foruen abolizioarekin eta Konstituzioaren aplikazioarekin, Euskal Herriak bere askatasuna galdu zuen. Industrializazioaren ondorioak ere erabakigarriak izan ziren nazionalismoaren sorkuntzan. Kanpoko langileen etorrera masiboarekin, erdara eta ohitura berriak nagusitzen hasi ziren, eta euskaldun askok pentsatu zuten euskal nortasunaren ezaugarriak arriskuan zeudela.

Bizkaiko Euskalerria Elkartea

Ez ziren karlistak, liberal fueristak baizik. Resurrección María de Azkue elkarte honen jarraitzaileak izan ziren.

Nafarroako Euskara Elkartea – Asociación Euskara de Navarra

Euskararen aldeko lana egin zuten. Euskara gordetzea euskal kontzientzia eta Foruak zaintzeko modua iruditzen zitzaien. Erdal eskolaren eragina ere gogor salatzen zuten. Nafarroako historiako lanak argitaratzen zituzten, euskal jaiak antolatu, euskara berpizteko, etab.

Baina, bata zein bestea, talde minoritarioak ziren, herria erakartzea lortzen ez zutenak. Benetako arrakasta lortu zuena Sabino Aranak sorturiko abertzaletasuna izan zen. Abertzaletasunaren sorrera «Euzkadi» kontzeptua 1882. Aranatarrak karlistak ziren.

Haien aitak, Santiago Aranak, karlisten alde arma-kontrabandoa egin zuen eta atzerrira joan behar izan zuen. Euskal karlistak Foruen alde borrokatu ziren, Bizkaikoak beren lege propioen alde, baina beren burua espainiartzat zeukaten. Euskaldunak eta espainiarrak herri desberdinak ziren hizkuntzaz, arrazaz, ohituraz eta antolaketa politikoz. Baina 1839tik eta, batez ere, 1876tik aurrera, Foruen indargabetzearekin, areagotzen hasi zen Espainiako Estatuaren presioa Euskal Herria espainiartzeko.

Espainiak, bere maisu, epaile, militar eta antolaketa politikoarekin, Bizkaia zapaltzen zuen. Industrializazioaren ondorioz etorritako kanpotarrekin, Euskal Herria Espainia bihurtzen ari zen. Beraz, euskaldunak kontzientziatu egin behar ziren eta espainiartzeari aurre egin. Sabino Aranak Bizkaya por su independencia liburua argitaratu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML