Gerra Hotzaren Hasiera eta Ondorioak
GERRA HOTZAREN HASIERA
1947 eta 1991 urteen artean nazioarteko harremanetan bizi izandako tentsio-egoerari deitu zitzaion Gerra Hotza. Garai horretan, mundua elkarren aurkako bi bloketan banatu zen, horietako bakoitzak superpotentzietako bat zuela buru: Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna. Bloke bakoitzak politika- eta ekonomia-eredu bat zuen:
• Mendebaldeko blokeak sistema politiko demokratikoa eta ekonomia kapitalista zituen.
• Bloke komunistak sistema politiko totalitario marxista eta ekonomia planifikatua zituen.
Laster geratu zen argi gerran irabazle ateratako aliatuen arteko lankidetza ezinezkoa zela:
• 1946an, Churchillek burdinazko hesi bat sortzen ari zela salatu zuen. Hesi horrek argi adierazten zuen sobietarrek gero eta eragin handiagoa zutela Europa erdialdean, eta agerian uzten zuen aliatuen arteko lankidetza-harremana hausten ari zela.
• 1947an hasi ziren superpotentzien arteko tentsioak: Iran eta Turkiaren arteko krisia, Greziako Gerra Zibila... Horregatik jotzen da 1947a Gerra Hotzaren hasiera-urtetzat.
1989an, Berlingo harresia erori eta gutxira, George Bush AEBko presidentea eta Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko buruzagia bildu, eta ofizialki iragarri zuten bi superpotentzien arteko tentsioen amaiera. 1991n SESB desegiteak, Gerra Hotzaren amaiera ekarri zuen. Beraz, superpotentzia bakarra geratu zen munduan: Estatu Batuak.
GERRA HOTZAREN EZAUGARRIAK
Denborarekin, superpotentzien arteko harremanak aldatzen joan ziren, baina Gerra Hotzaren oinarrizko ezaugarriak mantendu egin ziren:
• Sistema bipolar bat eratu zen, eta sistema horretarako bi superpotentziek, gerrarako eta suntsitzeko antzeko ahalmena izaki, tentsio-egoeran zeukaten mundu osoa, elkarri eraso egiteko mehatxua zela eta.
• Armamentu-norgehiagokak era arriskutsuan handitu zuen bi superpotentzien suntsitzeko ahalmena;
• Superpotentziek beren eragin-eremua mugatu zuten.
• Pertsuasioa, propaganda, erabili zuten bi superpotentziek beren eragin-eremuak sendo- tzeko eta batzeko.
• Gerra pizteko beldurraren politika. Tentsio handiko uneak eta une lasaiagoak izan ziren txandaka:
• Intentsitate txikiko gatazkak.
• Espioitza eta zerbitzu sekretuak garatu ziren CIA Estatu Batuetan, eta KGB Sobietar Batasunean etsaia garaitzeko asmoz zuten.
GERRA HOTZEKO BLOKEAK
Mendebaldeko blokea edo bloke kapitalista
Europako herrialde gehienetan Estatu Batuak nagusitu ziren, Espainia eta Portugal izan ezik, sistema politiko demokratikoak ezarri zituztena. Mendebaldeko blokeak hiru ardatz nagusi izan zituen: Truman doktrina, Marshall Plana eta Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea(NATO),
• Truman doktrina edo euspen-doktrina, 1947an. Bigarren Mundu Gerraren ondorioak oso larriak ziren Mendebaldeko Europan eskasa zenez, Estatu Batuetako administrazioaren ustez, egoera horri eutsiz gero, Europako inguru horretan komunismoa sartzeko arriskua zegoen. Hori dela eta, Estatu Batuetako presidente H. S. Trumanek komunismoari eusteko programa bat jarri zuen martxan, laguntza ekonomikoko programa baten bitartez.
• Europa Suspertzeko Programa, Marshall Plana ere deitua. Estatu Batuetako gobernuak Europako ekonomia suspertzeko laguntza-plan bat diseinatu zuen, Plan horrek Europako hamazazpi herrialderi eman zien laguntza. Espainia Marshall Planetik kanpo utzi zuten, erregimen demokratikorik ez zuelako.
• Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea (NATO). 1949an, Washingtonen, Ipar Atlantikoko Ituna sinatu zuten hainbat herrialdek: Belgikak, Kanadak, Danimarkak, Estatu Batuek, Frantziak, Islandiak, Italiak, Luxenburgok, Norvegiak, Herbehereek, Portugalek eta Erresuma Batuak. Itunaren helburua defentsarako aliantza militarra eratzea zen Mendebaldeko munduaren aurkako balizko erasoetatik babesteko.
Ekialdeko blokea edo bloke komunista
Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialdeak Sobietar Batasunaren gidaritzapean aliatu izanak berekin ekarri zuen herrialde horiek SESBen satelite huts bihurtzea, haren mendekotasun politiko eta ekonomiko osoa baitzuten.
Europan, herrialde hauek osatu zuten sobietarren blokea: Errumania, Hungaria, Txekoslovakia, Polonia, Bulgaria eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED), 1949an sortua. Estatu horietan ezarritako erregimen politikoei herri-demokrazia esan zitzaien. Izatez, alderdi bakarreko diktadurak ziren, ez zituzten herritarren oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatzen, eta gogor zapaltzen zen edozein aurka- ritza mota:
Herrialde horriek sendotzeko, SESBek taktika ekonomiko eta militar bikoitza erabili zuen:
• 1949an, Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua (Comecon) sortu zen. Helburu nagusia herrialde kideen ekonomia- planak koordinatzea eta elkarri laguntzeko sistema bat adostea zen.
• Horretaz gain, NATOri erantzuteko, eta babes militarra bermatzeko, 1955. urtean Varsoviako Ituna sinatu zuten SESBek eta Europako herrialde sobietarrek mendebaldetik etor zitekeen edozein erasotatik babesteko. Itun
Jugoslaviak eta Albaniak ere erregimen komunista ezarri zuten, baina uko egin zioten SESBen mende egotera onartzeari. Europatik kanpora, komunismoak gora egin zuen; izan ere, Txinan, Korean eta Vietnamen bizi-bizi zeuden iraultza-prozesuak