DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Europar Batasuna, Espainia eta EAE: Egitura Politikoa

Historia3,11 KB

Europar Batasunaren jatorria eta helburuak

Bigarren Mundu Gerrak Europa suntsitu zuen. Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna superpotentzia nagusi bihurtu ziren. Europako herrialdeen arteko lankidetza sustatzea zen helburua, eta bi xede nagusi zituen:

  • Bakea sendotzea eta Europan berriro gerrak izatea eragoztea.
  • Superpotentzia nagusien aurka bat eginda lehiatzea.

Robert Schumanek, Frantziako Kanpo Arazoetako ministroak, 1950eko maiatzaren 9an proposamen bat egin zuen; egun horretan Europako Eguna ospatzen da. Europako sei herrialdek erabaki zuten beren energia-baliabidetako batzuk elkarrekin erabiltzea. Horrela, 1951. urtean, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zuten.

Integrazio ekonomikoa eta helburu sozialak

Urte gutxi...

Jarraitu irakurtzen "Europar Batasuna, Espainia eta EAE: Egitura Politikoa" »

Espainiako Gerra Zibila eta Fronte Popularra: Aurrekariak, Arrazoiak eta Taldeak

Historia2,97 KB

Espainiako Gerra Zibila eta Fronte Popularra

1936ko uztailaren 17tik 1939ko apirilaren 1era bitartean Espainian, Hego Euskal Herria barne, gertatutako gerra zibila izan zen.

Gerra Zibilaren Aurrekariak eta Fronte Popularraren Gobernua

  • 1936ko hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi zituen (alderdi ezkertiarren koalizioa).
  • Alcalá Zamora erretiratu eta Azaña lehendakari bihurtu zen. Gobernu burua Negrín izan zen.
  • Aurreko erreformekin jarraitu zuen gobernu honek.
  • 30.000 preso kaleratu zituen.
  • Espainian tentsioa nagusi zen, ideologia bipolarizatuta zegoelako: oso ezkertiarrak eta oso eskuindarrak.
  • Horregatik, egunero manifestazioak zeuden bi taldeetatik eta herrialde osoan.
  • Eskuineko batek teniente Castillo hil zuen orduan.
  • Guardia Errepublikanoak, mendeku
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila eta Fronte Popularra: Aurrekariak, Arrazoiak eta Taldeak" »

Berrezarkuntza eta Karlistaldiak: XIX. mendeko Espainia

Historia2,62 KB

Berrezarkuntza: Monarkia Konstituzionalera itzultzea

1874. urtean Berrezarkuntzaren erregimena hasi zen. Errege berria monarkia konstituzionalaren aldekoa zen. Kubako gerra eta Karlistaldia amaitu ziren, eta politika sistema berri bat sortu zen, bi oinarri nagusirekin: konstituzio berri bat eta alderdien arteko boterearen txandakatzea.

1876ko Konstituzioa

1876ko konstituzioak alderdiak adiskidetzea zuen helburu:

  • Eskubide eta askatasun zerrenda zabala.
  • Estatu konfesionala.
  • Gorteek eta erregeak subiratasuna partekatzea aldarrikatu zuten, erregeari botere garrantzitsuenak emanez.

Txanda baketsua

Bi alderdi politikok hartu zuten gobernatzeko ardura: kontserbadoreak eta liberalak. Hauteskunde ustelkerien bidez gobernua monopolizatu zuten, eta txandakatu...

Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntza eta Karlistaldiak: XIX. mendeko Espainia" »

Frantziako Iraultza: Konbentzioa, Izualdia eta Direktorioa

Historia2,58 KB

Konbentzio Nazionala eta Erradikalizazioa (1792-1793)

Oraindik politika sistema berria antolatzen ari zirela, Iraileko Hilketak gertatu ziren. Sans-culotte-ek eraso egin eta preso zeuden aristokrata eta erlijioso guztiak hil zituzten.

Asanblea berri bat eratu zen, menditarrez osatuta. Bertan, Jakobinoak eta Girondinoak nagusitu ziren. Girondinoak errepublikano moderatuak ziren, eta Jakobinoak, berriz, oso erradikalak. Konbentzioak Luis XVI.a epaitu zuen eta 1793an gilotina bidez exekutatu zuten.

Gainerako potentziek gerra deklaratu zioten Frantziari, eta gainera, matxinada erregezale eta ultrakatolikoa piztu zen La Vendée eskualdean. Horrelako giroan, iraultza erradikalizatu egin zen, eta gerra irabazteko armada handitu zuten, jendea masiboki...

Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza: Konbentzioa, Izualdia eta Direktorioa" »

Lehen Mundu Gerraren Garapena: Gertaera Nagusiak

Historia2,45 KB

Lehen Mundu Gerraren garapena

Gerra mundu-gerra bihurtu zen, potentzia nagusiak eta beren inperioetako herrialdeak elkarren aurka aritu zirelako. Lehen Mundu Gerrak lau urte iraun zuen (1914-1918) eta Entente Hirukoitzaren garaipenarekin amaitu zen. Gerra lau alditan bereiz daiteke:

1. Mugimendu gerra (1914ko abuztua)

Alemaniarren planaren helburua Frantzia azkar garaitzea zen, ondoren Errusiaren kontra borrokatzeko. Alemaniako Estatu Nagusiak Schlieffen Plana diseinatu zuen, Belgika zeharkatuz Frantzian ezusteko erasoaldi handi bat egiteko asmoarekin. Hala ere, 1914ko irailean, Marneko guduan, alemaniarrak geldiarazi zituzten Paristik kilometro gutxitara. Jarraian, alemaniarrek errusiarrak garaitu zituzten Tannenbergen eta Masuriako aintziretan....

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerraren Garapena: Gertaera Nagusiak" »

1808ko Independentzia Gerra: Kausak eta Euskal Herriko Eragina

Historia2,28 KB

Independentzia Gerra (1808-1813)

Independentzia Gerra 1808an hasi zen. Frantziako armada Espainian sartu zen, Iberiar penintsula osoa hartuz. Hori, frantsesek errege berria aukeratu izanaren kontrako erreakzioa izan zen. Gudak 1813ra arte iraun zuen, eta bitarte horretan, Iraultza Liberala hasi zen Espainian.

Independentzia Gudaren Hastapenak

Herritarrak gero eta haserreago zeuden Napoleonen armadarekin eta Godoyren ekimen neurriz kanpokoarekin. Haserre hura kleroak eta goi-aristokraziak sustatu zuen. Hauek aldarrikatu zuten:

  • Frantzia iraultzailetik eta laikotik urruntzea.
  • Godoy kargutik kentzea.
  • Karlos IV.aren seme Fernando errege izendatzea.

Lehenengo Herri Matxinadak

Madrilen izan zen, 1808an, Aranjuezko matxinada delakoa. Horren ondorioz, Godoy...

Jarraitu irakurtzen "1808ko Independentzia Gerra: Kausak eta Euskal Herriko Eragina" »

Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: Gizarte, Politika eta Ekonomia

Historia4,54 KB

Antzinako Erregimena

Politika

  • Monarkia absolutua: Botere guztiak erregearen esku (adibidez, Frantzian Luis XIV.a, Espainian Fernando VII.a).
  • Pribilegiatuak: Gobernu karguak zituztenak.
    • Aristokrazia: Goi noblezia eta tituludunak.
    • Kleroa: Gotzainak.
  • Ez-pribilegiatuak: Politikaren kanpo, burgesiaren frustrazioa.

Gizartea

  • Estamentuak: Ezin zen igo edo jaitsi.
    • Pribilegiatuak: Zergak ordaintzen ez zituztenak.
      • Noblezia: Goi noblezia (aristokrazia) eta behe noblezia (kapareak).
      • Kleroa: Goi kleroa (gotzainak) eta behe kleroa (apaizak).
    • Ez-pribilegiatuak: Zergak ordaintzen zituztenak.
      • Burgesia: Bankariak, merkatari aberatsak.
      • Langileak: Nekazariak (ekonomiaren %85 nekazaritzan oinarritua) eta artisauak.

Ekonomia

  • Harreman feudalak:
    • Lurjabeak (aristokrazia eta kleroa):
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: Gizarte, Politika eta Ekonomia" »

Frantziako Iraultzaren Funtsezko Faseak: 1789-1792

Historia2,36 KB

Iraultzaren Fase Nagusiak

a) Estatu Orokorrak (1789ko maiatzean) eta Asanblea Nazionala

Luis XVI.aren ministroek kleroari zergak ordaintzea proposatu zuten. Erregeak Estatu Orokorrak deitu behar izan zituen 1789ko maiatzaren 5ean. Pribilegiatuen altxamenduak Frantziako Iraultzari hasiera eman zion. Estatu Orokorrak bildu baino lehen, estamentu bakoitzak kexa-koadernoak idazten zituen, eta bertan idatzi zituzten beren proposamenak eta arazoak. Hirugarren Estatukoen koadernoetan hau idazten zuten:

  • Nekazariek jaunen zapalkuntza salatu zuten eta, hiritarrekin batera, beren bizimodua hobetzea nahi zuten.
  • Burgesia aristokraziaren pribilegioen aurka agertu zen. Batez ere konstituzioa nahi zuten, legearen aurrean eta politikan parte hartzeko pertsonen
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultzaren Funtsezko Faseak: 1789-1792" »

Errenazimentuko Erreforma eta Espainiako Inperioaren Historia

Historia5 KB

Erreforma eta Kontrarreforma: Kritika eta Erantzunak

Zer kritikatzen zuen? Humanismoak mundua ulertzeko era aldatu zuen, eta kritika asko sortu zituen. Kritika horiek Aita Santuaren gehiegizko luxuaren, gotzainen zer egin politikoaren eta klero ez jakin eta ustelaren aurka zuzendu ziren.

Luthero Erreformaren Eskakizunak

Luthero Erreformak honako hauek eskatzen zituen:

  • Eliza-hierarkia arbuiatzea.
  • Fededun orok Jainkoaren hitza predika zezakeela aldarrikatzea.
  • Sinestun batek jakin behar zuena biblian zegoela, eta biblian zegoena literalki ulertzen zutela.
  • Ama Birjiniari eta santuei gurtzeari uko egitea.

Erreforma Ingalaterran

Zer zen Erreforma Ingalaterran? Henrike VIII.a Katalinarekin ezkonduta zegoen eta Aita Santuari eskatu zion ezkontza baliogabetzeko,...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Erreforma eta Espainiako Inperioaren Historia" »

Europako Trantsizioa: XV. eta XVI. Mendeak

Historia5,16 KB

XV. eta XVI. mendeak aldaketa sakoneko garaiak izan ziren Europan, krisi eta hazkunde aldiak tartekatuz.

XVI. Mendeko Krisia eta Erronkak

XVI. mendean krisi sakona bizi izan zen, hainbat faktorek eraginda:

  • Uzta txarrak eta elikatzeko arazoa: gosea.
  • Gerrak eta gaixotasun ugari.
  • Nekazaritzak ekoizpen gutxi, lurzorua agortuta.
  • Etengabeko guda eta herri matxinadak.
  • Hildako ugari, adibidez, 1348ko Izurrite Beltzak Europako laurdena hil zuen.

Ekonomiaren Hazkundea (XV-XVI. Mendeak)

XV. mendean biztanleria eta ekonomia goraka hasi ziren, eta XVI. mendean biztanleria hazi egin zen. Oparotasun garaia izan zen, eta honako ezaugarriak izan zituen:

  • Biztanleriaren igoera.
  • Nekazaritza eta eskulangintza garatu ziren.
  • Aurkikuntza geografiko handiak.
  • Merkataritza bide berriak
...
Jarraitu irakurtzen "Europako Trantsizioa: XV. eta XVI. Mendeak" »