Berrezarkuntza eta Karlistaldiak: XIX. mendeko Espainia

Historia2,62 KB

Berrezarkuntza: Monarkia Konstituzionalera itzultzea

1874. urtean Berrezarkuntzaren erregimena hasi zen. Errege berria monarkia konstituzionalaren aldekoa zen. Kubako gerra eta Karlistaldia amaitu ziren, eta politika sistema berri bat sortu zen, bi oinarri nagusirekin: konstituzio berri bat eta alderdien arteko boterearen txandakatzea.

1876ko Konstituzioa

1876ko konstituzioak alderdiak adiskidetzea zuen helburu:

  • Eskubide eta askatasun zerrenda zabala.
  • Estatu konfesionala.
  • Gorteek eta erregeak subiratasuna partekatzea aldarrikatu zuten, erregeari botere garrantzitsuenak emanez.

Txanda baketsua

Bi alderdi politikok hartu zuten gobernatzeko ardura: kontserbadoreak eta liberalak. Hauteskunde ustelkerien bidez gobernua monopolizatu zuten, eta txandakatu egiten ziren hauteskundeak irabazteko.

Sistemarekiko oposizioa

Politika sistema horrek hiru alderdi gobernutik kanpo utzi zituen:

  • Anarkistak: 1868ko iraultzaren ondoren agertu ziren, gune garrantzitsuenak Katalunian eta Andaluzian izanik. Lanaren Konfederazio Nazionala sortu zuten.
  • Sozialistak: Pablo Iglesias buru zutela, 1879an Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE) sortu zuten.

Garai honetan alderdi nazionalistak ere sortu ziren, estatu zentralista sortzearen aurka, Katalunian, Euskadin eta Galizian garrantzi handia hartuz.

Karlistaldiak

Fernando VII.a hil ondoren, euskal gizartea bereizi egin zen.

Lehen Karlistaldia

Euskadin gertatu zen nagusiki, non lurraldeen zati handi bat kontrolatu zuten. 1835. urtean Borboien erregegaiak Bilbo konkistatzeko agindu zuen, baina porrot egin zuen. Gerrak beste bost urte iraun zuen eta Bergarako besarkadan amaitu zen.

Foruen deuseztapena

XIX. mendeko gai korapilatsuenetako bat izan zen:

  • 1766an foru-baimena deuseztatu zen.
  • 1823an Fernando VII.ak foruak berrezarri zituen.
  • 1841ean Esparterok foruak deuseztatu zituen.
  • 1844an berriz ere berrezarri ziren.
  • 1876an foruak betiko indargabetzen zituen lege bat onartu zen.
  • 1878an Gobernuak kontzertu ekonomikoak onartu zituen.

Doktrina politikoak

Izandako aldaketa ekonomikoek ondorioak izan zituzten gizartean eta politikan:

  • Sozialismoa: Oso giro egokia aurkitu zuen hedatzeko.
  • Nazionalismoa: Euskal gizartean izandako aldaketa azkarrek berekin ekarri zuten. Sabin Arana, euskal nazionalismoaren sortzailea, euskal antzinako balioak berreskuratzearen alde agertu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML