DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Lehen Mundu Gerra eta Gerraarteko Garaia: Laburpena

Historia3,62 KB

Bake Armatua eta Nazioarteko Aliantzak

Bake armatua nazioarteko harreman mota bat da, armamentu norgehiagokan oinarritua. Garai honetan bi aliantza nagusi sortu ziren:

  • Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria-Hungaria eta Italia.
  • Entente Hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Britainia Handia.

Potentzia arteko istilu armatua

Koloniak zirela eta, arazo asko izan ziren. Otomandar Inperioa gainbehera egiten ari zen, eta Austriak zein Errusiak egoera horretaz baliatzeko asmoa zuten, eremu horretan beraien indarra areagotzeko.

1914ko Udako Krisia

Austria eta Serbiaren artean hasten da gatazka, eta aliantzen ondorioz, mundu osora zabaldu zen. Gerran Frantziak, Alemaniak eta Austriak hartu zuten parte, besteak beste. Gerrak 1914tik 1918ra arte iraun zuen.

Gerraren

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra eta Gerraarteko Garaia: Laburpena" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Bilakaera eta Ondorioak

Historia3,25 KB

Bigarren Errestaurazioa eta Garapen Ekonomikoa

Bigarren Errestaurazio garaian, egonkortasun politikoak garapen ekonomikoa bultzatu zuen, batez ere Euskal Herrian kokatutako industriaren garapena. Karlistaldiak amaitzean, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria-hazkunde nabarmena gertatu zen.

Industria-prozesuaren Ezaugarriak

Industriaren hastapenek gizarte-harreman berrien agerpena eragin zuten eta hirietako joera nagusitu zen. Industrializazio-prozesua berantiarra izan zen, 1880ko hamarkadara arte ez baitzen gauzatu, arrazoi politiko eta ekonomikoengatik. Euskal industria berria jaio zenean, Europarekiko desfasea izugarria zen. Industria sendotzeak langile-mugimenduaren eta nazionalismoaren sorrera ekarri zuen.

Industria Ereduak: Bizkaia eta Gipuzkoa

Bizkaiko

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Bilakaera eta Ondorioak" »

Frantziako Iraultza eta Napoleonen Aroa: Gakoak

Historia2,55 KB

Asanblea Konstituziogilea (1789-1791)

Helburuak: Frantzian Antzinako Erregimena desagerrarazi eta konstituzio bat idaztea ziren.

  • Antzinako Erregimena desagerrarazteko: Eskubide feudalen aboliziorako dekretua onetsi zen 1789ko abuztuaren 4an.
  • Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena: 1789ko abuztuaren 26an idatzia.
  • 1791ko Konstituzioa: Aldarrikatu zen.

Politika-erregimena parlamentuzko monarkia zen. Botereen banaketa honela antolatu zen:

  • Botere legegilea: Asanblea Nazionalaren esku.
  • Botere betearazlea: Erregearen esku.
  • Botere judiziala: Auzitegien esku.

Asanblea sufragio zentsitario bidez hautatu zen: boto-emaileek gutxienez 25 urte eduki behar zituzten, eta errenta edo ondasun jakin batzuk izan.

Asanblea Legegilea (1791-1792)

1791ko Konstituzioan,...

Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza eta Napoleonen Aroa: Gakoak" »

Iberiar Penintsulako Historia: Erromatik Erdi Arora

Historia2,82 KB

Erromatar probintziak

Erromatar probintziak: Konkistatzearekin batera lurraldeak hobeki kontrolatzeko eta ekonomikoki hobe ustiatzeko egiten zuten zatiketa administratiboa da. Probintzia bakoitzak gobernadore eta zerga-biltzaile bana zituen. Probintziak conventusetan zatitzen ziren eta hauek civitasetan. Erromatarrek, II. mendean oraindik Hispania konkistatu gabe zutelarik, bi probintziatan banatu zuten: Ulterior eta Citerior. Gero hirutan: Tarraconense, Baetica eta Lusitania. Azkenean, sei probintzia izan ziren: Gallaecia, Tarraconensis, Baetica, Lusitania, Carthaginensis eta Balearica.

Bisigodoen monarkia

Bisigodoen monarkia: Bisigodoak erromatarrekin harremanak zituen herri germaniarra ziren. Sueboek Galizia inbaditu zutenean, erromatarrek...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Historia: Erromatik Erdi Arora" »

Isabel II.a: Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Historia3,78 KB

Isabel II.aren Erregealdia (1844-1868)

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Printzipioak eta Erreformak

Moderatuen printzipioak eta erreformak:

  • Printzipioak: Ordena publiko zorrotza eta administrazio zentralizatuaren kontrol politikoa ezartzea izan ziren.
  • Erreformak:
    1. Milizia Nazionala kendu eta ordena publikoaren kidego berria sortu.
    2. Guardia Zibila sortu zen, izaera militarrarekin eta ordena publikoa eta jabetza pribatua zaintzeko eginkizunarekin, gobernuak probintzietan zuen ordezkari politikoaren aginduetara.
  • Erabakiak:
    1. Hautaketa bidezko alkateak izendatzea ezabatu eta Gobernuak zuzenean izendatuko zituela ezarri zen.
    2. Inprenta eta prentsa zuzenean kontrolatu ziren.

1845eko Konstituzioa

1837ko Konstituzioaren “hobekuntza” modura aurkeztu zen arren, nazio-...

Jarraitu irakurtzen "Isabel II.a: Hamarkada Moderatua (1844-1854)" »

Antzinako Erregimena, Liberalismoa eta Nazionalismoa

Historia2,75 KB

Antzinako Erregimeneko Kontzeptu Politikoak

  • Monarkia absolutua: Erregeak botere guztiak dituen sistema politikoa da (betearazlea, judiziala eta legegilea).
  • Despotismo ilustratua: Absolutismoaren printzipioak eta Ilustrazioaren ideiak bateragarri bihurtzen dituen sistema politikoa.
  • Parlamentarismoa: Parlamentuak erregeari boterea mugatzen dion sistema politikoa.
  • Jaunen erregimena: Erdi Aroan jatorria duen erakundea da; nekazariak pribilegiatuen edo jauntxoen lurretan lan egitera eta haiei zerga handiak ordaintzera behartzen zituena.
  • Merkantilismoa: Herrialde bat aberasteko metal preziatuak pilatzea eta hauek eskuratzeko merkataritza biderik onena zela esaten zuen doktrina ekonomikoa da.
  • Fisiokrazia: Nekazaritza lurralde baten aberastasunaren iturri
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena, Liberalismoa eta Nazionalismoa" »

Kolonialismoaren eta Industrializazioaren Ondorioak

Historia2,72 KB

Kolonialismoaren ondorioak

Kolonialismoak koloniei ekarri zizkien ondorioak aztertuko ditugu jarraian.

Ondorio demografikoak

Biztanleriaren hazkundea eman zen, bertako heriotza-tasa murriztu eta bizi-maila handitu baitzen. Hau europarrek ekarritako aurrerapenei esker gertatu zen, hala nola botikak eta ingeniaritza.

Gizarte arloko ondorioak

Bertako gizartearen antolaketa desegitea ekarri zuen. Metropoliengatik bertako gizarte-antolaketa desegin zen.

Ondorio ekonomikoak

Ekonomiaren arloan, metropoliaren mendean jardun zuten koloniek, lehengaien hornitzaile eta gai manufakturatuen erosle bilakatu baitziren. Kolonien industrializazioa oztopaturik zegoenez, aurretik prezio merkean salduriko gai berberak erosi behar izaten zituzten ondoren, garestiago,...

Jarraitu irakurtzen "Kolonialismoaren eta Industrializazioaren Ondorioak" »

Lehen Mundu Gerraren faseak eta bere ezaugarriak (1914–1918)

Historia3,05 KB

Lehen Mundu Gerraren faseak (1914–1918)

1. fasea: Mugimendu fasea (1914, abuztua–azaroa)

Schlieffen plana martxan jarri zen: Belgika zeharkatu eta Parisa ustekabean hartu nahi zuten. Irailean, Joffre mariskalak antolatuta, armada frantsesek alemanen tropak geldiarazi zituzten Marneko gudan. Horrela, alemanen eraso azkarreko estrategia huts egin zuen. Ondoren, aliatuek laguntzarekin frontea egonkortu zuten.

2. fasea: Lubaki-gerra (lubakizko gerra)

Italiak aliatuen alde sartu eta A.H. (Austria‑Hungaria)rekin borrokatu zuen; azkenik, Caporetton garaipen garrantzitsua lortu zuela eta horrekin gerratik atera zela 1917an. Aldi berean, Otomandar Inperioa ere aliatuen alde sartu zen. 1915–1916an fronteak egonkortuak zeuden eta Errusiak A.H.-ri...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerraren faseak eta bere ezaugarriak (1914–1918)" »

Euskal Abertzaletasunaren Sorrera eta Sabin Aranaren Ideiak

Historia2,38 KB

Bankuak eta Finantza-Jarduera

Bankuak eta finantza-jarduera indarberritu egin ziren, eta merkantzia-nabigazioa sustatu zen.

Hiritartzea

Industrializazio-prozesuari esker hiriak hazi egin ziren. Biztanleria hiriguneetan pilatu zen. Landa-eremutik eta beste herrialde batzuetatik jende ugari joan zen hirietara bizitzera, industrializazioak erakarrita. Gehienek industriguneen inguruetan eraiki zituzten auzoak, askotan ez oso baldintza osasungarrietan.

Abertzaletasuna Euskal Herrian: Aurrekariak

Aurreko mendeetan aztertutako ideologia politikoetan oinarritu zen. Abertzaletasuna Aita Onaindia Larramendiren lanek zein Agosti Xaho eta Anton Abadiaren lanek, karlismoak eta foruzaletasunak gizartean ereindako ideien ondorio izan zen.

Abertzaletasunaren Sorrera

Euskal...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Abertzaletasunaren Sorrera eta Sabin Aranaren Ideiak" »

Deskolonizazioa 1945–1975: arrazoiak eta ondorioak

Historia3,6 KB

Deskolonizazioa (1945–1975)

1945 eta 1975 artean, inperio kolonialak desegin ziren eta independentzia eskuratu zuten ordura arte kolonienak. Asi╠�an hasi zen prozesua; Bandungeko Konferentzian emandako bultzadaren ondorioz Afrikan orokortu zen. Bi modutan lortu zen deskolonizazioa: gerrak edo hitzarmenak.

Zergatiak

  • II. Mundu Gerra: kolonietan borrokak izan ziren eta kolonien biztanleek bere garrantziaz jabetu ziren.
  • Mugimendu nazionalistak: barruko antolakuntza eta independentziaren aldeko mugimenduak garatu ziren.
  • Nazioarteko laguntza: intelektualek, elizak, NBEko autodeterminazioaren aldeko herrialdeek, AEBek eta SESBek kasu askotan independentziaren aldeko jarrera izan zuten edo beren eragin-esparrua handitu nahi izan zuten.

Deskolonizazioa

...
Jarraitu irakurtzen "Deskolonizazioa 1945–1975: arrazoiak eta ondorioak" »