Aro Modernoko esplorazioak eta gertaera historikoak
Kartografia eta esplorazioen aroa
Kartografia mapa geografikoak aztertzen eta sortzen dituen zientzia da; hau da, lurralde baten ezaugarri geografikoak irudikatzen dituen adierazpen grafikoa da.
Esploratzaile nagusiak
- Kristobal Kolon
- Juan Sebastián Elcano
Biak Espainiako Koroaren zerbitzura aritu ziren (1492-1522 bitartean).
| 1271-1295 | Marco Polo | Txinara Zetaren Bideari jarraituz ailegatu ziren mendebaldarren artean lehenetarikoa izan zen. | Venezia |
Tordesillasko Ituna (1494)
1494. urtean, esplorazioak zirela eta, Gaztelaren eta Portugalen artean sortutako liskarrei amaiera eman nahian, Aita Santuak irudizko lerro batez erdibitu zuen mundua Tordesillasko Itunaren bitartez. Cabo Verdetik 370 legoa mendebaldera zehaztu zuten kolonien banaketa.