Foruen Deuseztapena eta Euskal Industrializazioa
Foruen Deuseztapena: Kontzertu Ekonomikoa
Gobernuak 1876ko uztailaren 21eko legearen bidez, foruak deusestatu zituen. Horren ondorioz, Euskal Probintzietan soldadutza ezarri zen, gobernadore zibilak izendatu ziren eta Espainiako kode zibil eta penala aplikatu.
1876an, gobernuak eta foru-diputazioek Kontzertu Ekonomikoaren sistema sortu zuten, 1878ko otsailaren 28tik aurrera indarrean jarriz. Diputazioek biltzen zuten kupoa, zergen bidez, eta autonomia administratiboa eta fiskala zuten. Sobera geratzen zen dirua inbertsioak egiteko erabiltzen zen (errepideak, ordena publikoari eusteko neurriak hartzeko, etab.).
Burdina eta Meategiak: Bizkaiaren Gorakada
Bizkaian, bi alderdi garrantzitsu hauei esker hasi zen industrializatzen Ibaizabal ingurua:
- Meategiak: