DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bigarren Mundu Gerra: Bake Konferentziak eta Gerraren Arrazoiak

Historia2,44 KB

Bake Konferentziak

Bigarren Mundu Gerra ez zen bake itun baten bidez amaitu. Bakea antolatu eta nazioarteko ordena berria ezarri zen. 1945ean, gerra amaitu aurretik, aliatuek hiru konferentzia egin zituzten:

  • Yaltako eta San Frantziskoko konferentzietan, Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen. Horren helburuak gatazkak modu baketsuan konponduta bakeari eta nazioarteko segurtasunari eustea, nazioarteko lankidetza sustatzea eta eskubide berdintasunaren, herrien erabaki askearen eta oinarrizko giza eskubideen errespetua bermatzea ziren. Helburu horrekin, 1948an, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aldarrikatu zuen.
  • Potsdameko konferentzian, Alemania eta Berlin hiria okupazio militarreko lau gunetan banatzea adostu zen: estatubatuarra, britainiarra,
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Bake Konferentziak eta Gerraren Arrazoiak" »

Estatu Batuetako Liberalismoa, Hedapena eta Sezesio Gerra

Historia2,42 KB

Liberalismoa eta Autoritarismoa Europan

XIX. mendearen lehen erdialdeko iraultzen ondoren, Europako estatuetako egoera aniztasun handikoa zen. Britainia Handian eta Frantzian demokraziarako lehen urratsak ematen zituzten artean, beste estatu batzuek politika-sistema autoritarioei eusten zieten.

Nazio baten sorrera: Estatu Batuak

XIX. mendean, bi prozesu funtsezko gertatu ziren Estatu Batuentzat: Mendebalderanzko hedapena eta Sezesio Gerra (banaketa, interes desberdinengatik). Herrialdea izugarri hazi, eta ekonomia-garapen geldiezina abiatu zen.

Mendebalderanzko Hedapena

1800etik 1850era, Britainia Handitik eta Alemaniatik jende asko joan zen Estatu Batuetara. Lurralde gehiago lortu zituzten eta erosi ere; oso azkar kolonizatu zituzten Ozeano Bareko...

Jarraitu irakurtzen "Estatu Batuetako Liberalismoa, Hedapena eta Sezesio Gerra" »

Europako Estatuak, EB eta EAE: Egitura eta Antolaketa

Historia2,98 KB

1. Europako Gaur Egungo Estatuak

Europako Estatuen Arteko Ezberdintasunak

Hedadura, kokapena, forma, biztanleria eta aberastasunari dagokienez, Europako estatuen artean nabarmenak dira ezberdintasunak.

2. Europar Batasuna (EB)

Europar Batasunaren Historia

  • 1957: Europako Ekonomia Erkidegoa sortu zen, merkatu bateratua eratzeko.
  • 1992: Europar Batasuna (EB) bihurtu zen.
  • Gaur egun, 27 herrialdek osatzen dute.

Gaur Egungo Europar Batasuna

EBren azken helburua estatu handi bat osatzea da, ekonomia sistema, lege, justizia eta defentsa bateratuak ezarriz.

  • Batasun ekonomikoa izugarri aurreratu da.
  • Batasun politikoa atzerago dabil.

Beste arazo bat kide diren herrialdeen artean dagoen alde handia da.

EB Munduan

Munduko aberastasunaren %30 sortzen du eta merkataritza...

Jarraitu irakurtzen "Europako Estatuak, EB eta EAE: Egitura eta Antolaketa" »

XIX. Mendeko Liberalismoa, Nazionalismoa eta Karlistaldiak Euskal Herrian

Historia3,55 KB

Liberalismoa eta Nazionalismoa XIX. Mendean

Liberalismoaren oinarriak askatasunean, merkatuan eta merkataritzaren askatasunean, jabetza pribatuan, legearen aurreko berdintasunean eta botere banaketa justuan zetzaten. Nazionalismoa, berriz, Frantziako Iraultzan indartu zen nabarmen, Nazio Estatua Erregearen aurrean jarriz; Estatua jainko berri bihurtu zen.

Iraultza Burgesen Ondorioak

  • Industrializazioaren ideiak Europan zehar zabaldu ziren.
  • Ideia liberalek eta nazionalistek indarra hartu zuten.
  • Egoera sozioekonomiko txarra zen nagusi.

Nazionalismoaren Kausak eta XIX. Mendeko Egoera

Nazionalismoaren Kausak

  • AEBko independentzia.
  • Frantziako Iraultza.
  • Espainia eta Portugalen kolonien independentzia gerrak.

XIX. Mendeko Euskal Herria eta Espainia

Espainian: Fernando...

Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Liberalismoa, Nazionalismoa eta Karlistaldiak Euskal Herrian" »

Al-Andalusko Historia: Konkistatik Granadako Erresumara

Historia2,72 KB

Al-Andalusko Historia: Konkista eta Bilakaera

711. urtean, Bisigodoen Erresuman gerra zibila egon zen Rodrigo eta aurreko erregearen familiaren aurka; ondorioz, Afrikako iparraldean zeuden musulmanei laguntza eskatu zieten. Rodrigoren armada garaitu zuten Guadaleteko guduan, baina ez zieten boterea itzuli bisigodoei. Lau bat urtean, ia penintsula osoa konkistatu zuten, erresistentzia gutxi zuten armaden kontra.

Musulmanek penintsula konkistatu arren, laster utzi zituzten erdialdeko mendikatetik iparraldera zeuden lurraldeak, klima hotza baitzuten. Al-Andalus izena jarri zieten menderatutako lurraldeei eta Kordoba izan zen hiriburua.

Emirerri Independentea

756. urtean, Abderraman I.ak bere burua Kordobako emir izendatu zuen. Emirrek frankoen eta...

Jarraitu irakurtzen "Al-Andalusko Historia: Konkistatik Granadako Erresumara" »

Industria Iraultza: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia2,63 KB

Industria Iraultza: Eraldaketa Sozial eta Ekonomikoa

Industria Iraultza XVIII. eta XIX. mendeen artean gertatutako prozesu eraldatzaile sozial eta ekonomikoa izan zen (ez zen prozesu politikoa izan), bigarren sektorearen hazkunde oso handia ekarri zuena. Eraldaketa handiena 1750-1830 urteen artean gertatu zen, bereziki Ingalaterran.

Burgesiak eraman zuen aurrera Industria Iraultza, eta, beraz, liberalismoarekin lotuta dago. Iraultza honek goi-mailan ezarri zuen burgesia eta harreman feudalak desegin zituen. XIX. mendeko prozesu politiko liberalekin harreman estua izan zuen, burgesak sistema politiko hori ezartzen saiatu baitziren.

Burgesiaren Mentalitate Aldaketa

Prozesu hau ulertzeko, mentalitate aldaketa beharrezkoa izan zen. Erregimen Zaharrean,...

Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: Kausak, Garapena eta Ondorioak" »

Espainiako Gerra Zibila: Kausak, Erreformak eta Garapena

Historia2,89 KB

Espainiako Bigarren Errepublikaren Testuingurua

Garai hartako egoera politiko, ekonomiko eta soziala oso konplexua zen:

  • Politika: Monarkia ahula eta ustelkeria. Militarren eraginak ezegonkortasuna eta kolpe militarren tradizioa ekarri zituen. Zentralismoak eta autonomia faltak nazionalismo periferikoen tentsioa areagotu zuten.
  • Ekonomia: Nekazaritzan oinarritutako ekonomia eta industria ahula; pobrezia eta desberdintasun handiak.
  • Gizartea: Gizarte-desberdintasunak eta emakumeen rol mugatua; gatazka sozialak eta grebak.
  • Hezkuntza: Analfabetismo tasa altua, eskola gutxi eta hezkuntza Elizaren esku; atzerapen kulturala.
  • Erlijioa: Eliza Katolikoaren eragin handia eta sekularizazioaren aurkako erresistentzia.

Errepublikaren Erreformak

  • Lurralde-erreforma:
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila: Kausak, Erreformak eta Garapena" »

Aro Modernoa: Esplorazioak, Aldaketak eta Aginte Motak

Historia5,29 KB

Esplorazio berriak eta lurralde bilaketa

Europako estatu askok Erdi Aroan zehar merkataritza gune nagusi bezala Mediterraneo itsasoa izan zuten. Bestetik, Ekialde Hurbila ere gune garrantzitsua zen Txinarekin zuten merkataritza bidea (Zetaren Bidea) mantentzeko. Bide horren barruan, Konstantinoplak funtzio berezia betetzen zuen. Hiriburu bizantziar hau, ordea, 1453an konkistatua izan zen Otomandar Inperioaren eskutik. Modu honetan, Asiarako bide nagusia moztu zitzaien europar merkatari eta estatuei, bai eta Mediterraneo itsasoaren zati handi bat ere.

Gizarte eta ekonomia aldaketak (XVI. mendea)

Gizartearen egitura

  • Gizartea pribilegiatu eta ez-pribilegiatuen artean banatuta egoten jarraitu zuen.
  • Pribilegiatuen artean, Nobleziak eta Kleroak botere
...
Jarraitu irakurtzen "Aro Modernoa: Esplorazioak, Aldaketak eta Aginte Motak" »

Errekonkista: Erresuma kristauen sorrera eta hedapena

Historia514,62 KB

Asturiasko Erresuma eta Covadongako Gudua

722. urtean, kristauek musulmanen erasoaldi bat atzera bota zuten Europako mendien inguruan. Gatazka txiki bat izan arren, Covadongako Gudua deitu zitzaion eta Errekonkistaren abiapuntutzat hartu zen. Kristauen buruzagia Pelaio izan zen, Asturiasko lehenengo erregea.

IX. mendea: Pirinioetako gune berriak

IX. mendean, Pirinioetan gune berriak sortu eta hegoaldeko lurraldeetako musulmanen aurka borrokatu ziren:

  • Pirinioen mendebaldean: Euskal tribuak bizi ziren, eta burujabetasunari eutsi zioten.
  • Pirinioen erdialdean: Aragoiko Konderria sortu zen, Jaka hiriburu zuela.

X. mendea: Leongo Erresumaren sorrera

X. mendearen hasieran, Asturiasko erregeek gortea Oviedotik Leonera eraman zuten. Une hartatik aurrera, Leongo

...
Jarraitu irakurtzen "Errekonkista: Erresuma kristauen sorrera eta hedapena" »

Hiri egitura

Historia2,63 KB

Germá (anaia valentzieraz) - Anaitasun sentimendua matxinadan. Loturarik ez Komuneroen matxinadarekin. Talde pribiligiodunen eta herritar xumeen arteko liskarra. Fernando “Katolikoa” erregeak Valentziako herriari armatzeko baimena eman zion pirata berebereekin borrokatzeko. Izurri pandemia  nobleak Valentziatik joan matxinoak hartu zuten. 13ko gobernua: gremio bakoitzeko arduradun bat. Nobleen kontra eta nekazari mudejarren kontrako errebolta – kristauek baino merkeago lan egiten zuten. Valentziako aljama (mezkita) erasotu eta musulmanei bataiatu derrigorrez. Sekulako errepresioa. Oihartzuna Mallorkan liskarrak – hiriko burgesak / landako nekazariak – burgesak / artisauen eta hiri administrazioko burgesak. Matxinada odoltsua eta...

Jarraitu irakurtzen "Hiri egitura" »